Banbuak, geometria tubularra duen landarea, eraikuntzaren sektorerako material sintetiko tradizionalen ordezko aukera interesgarriak aurkezten ditu. Gainera, ingurumenarekiko iraunkorra eta berriztagarria da. Hala ere, bere erabilera sustatzeko banbuen propietate mekanikoak eta kimikoak ezagutzea beharrezkoa da. Lan honek, gaur egun eraikuntzan ezezagunak diren baino tradizionalki oso erabiliak
... [Show full abstract] izan diren hiru espezie, kimikoki eta mekanikoki aztertzen du: Phyllostachys aurea (PA), Arundinaria amabilis (AA) and Dendrocalamus strictus (DS). Azterketa kimikorako TAPPI arauak erabili dira, eta ezaugarri mekanikoak konpresioan eta dinamometroarekin makurdura hiru puntutan neurtuta aztertu dira. Propietate mekanikoen emaitzek erakutsi dute banbuaren dentsitateak eragin zuzena duela, bai erresistentzia, baita zurruntasun ikuspuntutik ere. Aztertutako hiru banbu espezieetan, dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, erresistentzia eta zurruntasuna handiagoa dela ikusi da.