ArticlePDF Available

Abstract

In Basque word-final stop consonants have very low lexical frequency, but very high token frequency in discourse, since final /-t/ and /-k/ appear in very common suffixes. Here we undertake an acoustic investigation of the phonetic realization of word-final stops, with a focus on consonant clusters that arise across word boundaries. Our analysis is based on a corpus of conversational speech. Measurements of relative intensity show that such clusters are usually greatly reduced. A more detailed spectrographic analysis confirms a tendency for /-k/ and /-t/ to be deleted or reduced to approximants preconsonantally. On the other hand, the devoicing phenomena reported in the dialectological literature (e.g. /k#b/ → [p]) appear to be infrequent. Keywords: plosives, consonant clusters, acoustic phonetics, Basque, phonetics.
ANUARIO DEL SEMINARIO DE FILOLOGÍA
VASCA JULIO DE URQUIJO
International Journal of Basque Linguistics and Philology
LIII (1-2)
2019 [2021]
ISSN 0582-6152 eISSN 2444-2992
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Hitz-bukaerako herskariak: kontsonante talkak1
Word-final plosives: Consonant clashes
Jose Ignacio Hualde*a, Ander Beristaina, Ane Icardo Isasaa,b, Jennifer Zhanga
a University of Illinois at Urbana-Champaign
b California State University, Northridge
AbstrAct: In Basque word-final stop consonants have very low lexical frequency, but very
high token frequency in discourse, since final /-t/ and /-k/ appear in very common suffixes. Here
we undertake an acoustic investigation of the phonetic realization of word-final stops, with a fo-
cus on consonant clusters that arise across word boundaries. Our analysis is based on a corpus
of conversational speech. Measurements of relative intensity show that such clusters are usually
greatly reduced. A more detailed spectrographic analysis confirms a tendency for /-k/ and /-t/ to
be deleted or reduced to approximants preconsonantally. On the other hand, the devoicing phe-
nomena reported in the dialectological literature (e.g. /k#b/ [p]) appear to be infrequent.
KEYWORDS: plosives, consonant clusters, acoustic phonetics, Basque, phonetics.
LabuRpena: Euskaraz hitz-bukaerako herskariek oso maiztasun txikia dute hiztegian, baina oso
maiztasun handia solasean; /-t/ eta /-k/ kontsonanteak maiztasun handiko atzizki batzuetan aurki-
tzen baitira. Lan honetan hitz-bukaerako herskarien gauzatze fonetikoa aztertzen dugu, eta bereziki
bi hitzen arteko kontsonante taldeetan jartzen dugu arreta. Datuak elkarrizketa libretik atera di-
tugu. Intentsitate neurketak erakusten du talde horietan kontsonanteak oso ahulak direla gehienetan.
Espektrogramak miatuz baieztatzen dugu /-k/ eta /-t/ kontsonanteak beste kontsonante baten au-
rrean gehiengoetan galtzen edo hurbilkari ahostun gisa ahoskatzen direla. Bestalde, ahoskabetze ger-
takariak (adib. /k#b/ [p]) ez dira batere normalak gure corpusean.
HITZ GAKOAK: herskariak, kontsonante taldeak, fonetika akustikoa, euskararen fonetika.
1 Gure esker ona bihoakie Ander Egurtzegiri eta aldizkari honen beste ebaluatzaileei beren iruzki-
nengatik.
* Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Jose Ignacio Hualde. Dept. of Spanish and Portuguese/Dept. of L inguistics.
4080 FLB. University of Illinois at Urbana-Champaign. Urbana, IL 61801 (USA) – jihualde@illinois.edu – https://orcid.org/0000-0003-
4969-2995
Nola aipatu / How to cite: Hualde, Jose Ignacio; Beristain, Ander; Icardo Isasa, Ane; Zhang, Jennifer (2021). «Hitz-bukaerako herskariak:
kontsonante talkak», ASJU, 53 (1-2), 83-106. (https://doi.org/10.1387/asju.22412).
Jasoa/Received: 2020-09-29; Onartua/Accepted: 2020-11-25.
ISSN 0582-6152 - eISSN 2444-2992 / © 2021 «Julio Urkixo» Euskal Filologia Institutu-Mintegia (UPV/EHU)
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa
lizentzia baten mende dago
84 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
1. Sarrera
Lan honetan, gure helburua euskararen herskarien gauzatze fonetikoari bu-
ruz dugun ezagutza osatzea da, hizkera librearen azterketa akustikoaren bidez. Au-
rreko lan batean (Hualde, Beristain, Icardo Isasa & Zhang 2019) bokalarteko hers-
kari ahoskabeen lenizioa aztertu dugu, hiru testuinguru morfosintaktiko konparatuz
(V#CV, VCV, VC#C). Hemen hitzen arteko kontsonante multzoak gehitzen diz-
kiogu ikergaiari; hau da t#C, k#C talkak miatzen ditugu bereziki eta aipatutako beste
hiru kontestuetan dauden herskariekin konparatzen ditugu.
Dakigunez, gaur egungo euskaran baditugu (behintzat) sei herskari, hiru ahos-
kabe /p t k/ eta hiru ahostun /b d ɡ/ (zenbait hizkeraren hasperendunak eta tt idaz-
ten den herskari sabaikaria /c/ albora utzita) (ikus, adib., Hualde 2003). Sei herskari
hauek silabako hasieragunean bereizten dira, bai hitzaren hasieran (adib. buru, puru;
tema, dema; kai, gai) bai hitz barnean ere (adib. bokalartean: apar, abar; eten, edan;
ekin, egin; beste kontsonante baten ondoren: erbi, erpin; arto, ardo; hanka, hango).
Hitz barneko silaba bukaeran aldiz, herskariak ez dira batere ohikoak. Mailegu berri
batzuetan agertzen badira ere (adib. dialekto, etniko), mailegu zaharragoetan eta hitz
elkartuetan galdu dira (rektor > erretore, doktore > dotore, begi-gain > *bet-gain > be-
kain, etab.). Hitz bukaerari dagokionez, bi herskari besterik ez ditugu kausitzen, /t/
eta /k/ (eup! bezalako onomatopeiak kenduta). Hitz bukaerako herskariak oso urriak
dira lexikoian, baina oso maiztasun handia dute testuetan, maiztasun handiko atzizki
batzuetan agertzen baitira (ergatiboa -k, absolutibo plurala -ak, ablatiboa -tik, partiti-
boa -rik, benefaktiboa -entzat, 1.sg -t, etab.)
Badakigu, hala ere, garai batean /-t/ eta /-d/ oposatzen zirela hitz-bukaeran, adi-
tzen singularreko lehen pertsonaren atzizkia ahostuna baitzen: bat vs dud (< *duda).
Baina gaur egun oposaketa fonemiko hori galdutzat eman dezakegu.2
Esan bezala, lan honetan euskararen hitz-bukaerako herskariak aztertzen ditugu,
beste testuinguru ahuletan dauden herskari ahoskabeekin erkatuz. Bereziki hurrengo
hitza kontsonantez hasten denean sortzen diren kontsonante talkak ditugu aztergai
nagusi. Artikulua honelaxe dago antolatuta: 2. atalean euskararen herskari ahoska-
been ahultzeaz —batez ere hitz-bukaerako herskariei buruz— dakiguna laburbiltzen
dugu. 3. atalean gure corpusa deskribatzen dugu. 4. atalean gure aukera metodolo-
gikoak azaltzen ditugu. 5. atalean lenizio testuinguru desberdinetan dauden herskari
ahoskabeak konparatzen ditugu (adib., VtV, V#tV, Vt#V, Vt#CV) intentsitatea eta
ahostuntasuna lenizioarekin lotutako parametro akustikotzat hartuz. 6. atalean t#C
eta k#C taldeak zehazkiago aztertzen ditugu analisi espektrografikoaren bidez. Buka-
tzeko, 8. atalean gure emaitzak laburbiltzen ditugu eta zenbait ondorio ateratzen di-
tugu.
2 Oihenarteren idazki batzuetan aurkitzen dugu eta erronkarieraz /-d/ hori mantendu zen euskalkia
suntsitu arte, nahiz eta azken belaunaldietan dardarkari bakunarekin neutraltzeko joera bat egon, dud ~
dur (Mitxelena 1977: 236; Estornés Lasa 1968). Horretaz gain, Araitz-Betelu ezaytud ‘ez zaitut’ aurki-
tzen dugu 1611ko dokumentu batean (Reguero 2017: 124). Era berean, pentsatzekoa da inoiz /-ɡ/ izan
genuela hitz bukaeran: e.g. duk < *dug < *duga; baina hori hipotesi hutsa da, horretarako ez baitago datu
historikorik.
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 85
https://doi.org/10.1387/asju.22412
2. Herskari ahoskabeen alofonia
Lan dialektal ugarietan erakutsi da euskaraz hitz artean aurkitzen diren kontso-
nante taldeek sinplifikatzeko joera dutela (Salaburu 1984; Salaburu & Lakar 2005;
Hualde & Bilbao 1992; Hualde, Elordieta & Elordieta 1994; Erdozia 2001; Epelde
2003; Montoya 2004; Mugarza 2006, beste askoren artean). Oso antzeko gertaerak
aurkitzen dira euskalki guztietan. Konkretuki, /-t/ eta /-k/ askotan galtzen dira beste
kontsonante batean aurrean. Hona adibide gisa, Etxebarria Ayestaren (1991) Zebe-
rioko hizkeraren azterketan aurkitzen ditugun adibide batzuk (egilearen transkriba-
pena parentesi karratuetan ematen dugu, baina IPAra egokitu gabe):
(1) Etxebarria Ayesta (1991): /-t/ eta /-k/ kontsonanteen galera
/t+k/ [k] zeuretzat katea hori [sautzakate ori]
/t+l/ [l] solo bat landu [solobalandu]
/t+s/ [s] jan dot sagarra [yandosagarra]
/k+t/ [t] erein dok tomatea, ez dok? [erain dotomatea estok]
Euskarazko kontsonante talken egokitzapenean gertakaririk interesgarriena hers-
kari (ahoskabe) + herskari ahostun multzoetan aurkitzen dugu. Multzo hauetan
lehen kontsonantea galtzen den arren, bigarrena asimilatzen zaio aurrekoari, ahos-
kabe bihurtuz, Etxebarria Ayestaren (1991) hurrengo adibideetan bezala:
(2) Etxebarria Ayesta (1991): hitz-hasierako herskarien ahoskabetzea
/t+b/ [p] bat bai [bapai]
/t+d/ [t] ez dakit dana [estakitana]
/t+g/ [k] zeuretzat gorde [sautzakorde]
/k+b/ [p] nik badakit [nipakit]
Hala ere, badirudi ahoskabetze prozesua ez dela lehen kontsonantearen galera
bezain normala eta bere aplikazio-eremua mugatuta dagoela. Deskribapenetan aur-
kitzen ditugun adibideetan ahoskabetzea pairatzen duen elementua gehienetan
partikula bat (ba, bai) edo aditz trinko bat da (dator, dakit). Antzeko adibideak aur-
kitzen ditugu beste lan dialektologikoetan, nahiz eta diferentzia batzuekin, ikus adib.
Hualde, Elordieta & Elordieta (1994: 31-33) Lekeitioko hizkerarako, Hualde & Bil-
bao (1991: 16-21) Getxoko hizkerarako, Mugarza (2006: 60-61), Mallabiko euska-
rarako, Salaburu & Lakar (2005: 44), Baztango mintzorako, Montoya (2004: 82-83)
Urdazubi eta Zugarramurdiko euskararako, Epelde (2003: 80) Larresoroko hizkera-
rako.
Aipatu ditugunak ez dira herskari ahoskabeek pairatzen dituzten gertakari alofo-
niko bakarrak. Salaburuk (1984: 236) adierazten duenez, bere Baztango euskararen
deskribapenean, /p t k/ fonema herskari ahoskabeak hurbilkari ahostun bezala gau-
zatzen dira maiz, adib. ja[ɣ]in, harri[ð]u. Hualde, Lujanbio & Zubirik (2010) ere
gertakari hori egiaztatzen dute Goizuetako hizkeran espektrogramekin; adib. ta olako
kontuk [taólaɣoɣòntuk], baratzatikan e(r)e [baɾàtsaðiɣane], bost kotxe [bóz̺ɣòtʃe].3
3 Gaztelaniaz ere gertatzen da bokalarteko ahultze hori, diferentzia handiekin hizkeren artean (ikus,
adib., Hualde, Simonet & Nadeu 2011 eta hor emandako erreferentziak). Frantsesez, aldiz, /p t k/ fone-
mak indartsuagoak dira; lenizio guttiago erakusten dute bi bokalen artean (Torreira & Ernestus 2011).
86 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
Hitz bukaerako kontsonanteei dagokienez, hauek ere ahostundu eta ahuldu daitezke
hurrengo hitza bokal batekin hasten denean, VC#V testuinguruan, txistularik e(r)e
bai [tʃis̺túlaɾiɣeβái̯] (ikus, baita ere, Nadeu & Hualde 2015).
Noski, dauzkagun azterketa dialektologiko gehienen transkribapen fonetikoak
hizkuntzalariaren belarrian eta hiztunaren intuizioetan oinarritzen dira. Metodolo-
gia horren bidez egindako deskribapenak baliagarriak badira ere, zaila da jakitea as-
kotan gertakari desberdinen maiztasuna zein den (aipatutako lan dialektaletan ez bai-
tago kuantifikaziorik); baita ere, egia esateko, transkribatzaile guztien belarria fina
den ala ez.
Lan honetan ekarpen bat egin nahi dugu euskararen fonetikaren arloan ahozko
corpus baten azterketa akustikoaren bidez (ikus Egurtzegi & Carignan 2020 antzeko
metodologia eta helburua dituen beste lan berri baterako). Bereziki, hizkera librean
sortzen diren {k, t} + C kontsonante talken aldakortasuna aztertzen dugu, gai horri
buruz daukagun ezagutza zehazteko asmoz.
3. Gure corpusa
Argi dago euskaraz hitz-bukaerako kontsonanteen ahoskera aldatzen dela forma-
litate mailaren arabera, beste edozein hizkuntzatan bezala. Kontsonanteok ez dira
modu berean ahoskatzen testu bat kontuz irakurtzen dugunean eta eguneroko hiz-
kera librean. Gure ikerketarako lagunarteko hizkera librea aukeratu dugu. Gure cor-
pusa Azpeitian egindako grabaketak dira. Elkarrizketatzailea ere azpeitiarra zen (eta
artikulu honen egileetariko bat da) eta elkarrizketen gaia eguneroko kontuak eta hiz-
tunen bizitzaren pasadizoak ziren. Espero bezala, baldintza hauetan hiztunek «na-
tul-natul» hitz egiten zuten, Azpeitiko esapidea erabiltzeko. Grabaketen kalitatea
bermatzeko elkarrizketak leku isil batean egin genituen eta MicroTrack 24/96 gra-
bagailu digital bat erabili genuen SONY F-720 kanpoko mikrofono batekin. Hemen
6 hiztunen emaitzak aztertzen ditugu, 4 emakumezko (4f, 5f, 6f, 8f) eta 2 gizonezko
(1m, 2m).
4. Aukera metodologikoak analisi akustikoan
Lan honetan hitz bukaerako herskariak ditugu aztergai; batez ere hurrengo hitza
kontsonantez hasten denean sortzen diren kontsonante taldeak. Esan bezala, azter-
keta akustikoa egin dugu. Badira bi modu nagusi kontsonante hauen analisi akusti-
koa egiteko.
Alde batetik, espektrogramak miatuz fonema bakoitzaren alofono desberdinak be-
reiz daitezke. Bestalde, alofono desberdinak identifikatu gabe, parametro akustikoen
neurketak atera daitezke (iraupena, intentsitatea, ahostuntzea). Bi teknika horiek era-
biltzen ditugu hemen.
Lehen metodologia erabiliz, /-k/ fonemarako, [k] herskari ahoskabea, [x] frikari
ahoskabea, [ɡ] herskari ahostuna eta [ɣ] frikari edo hurbilkari ahostuna bereiz ditza-
kegu, adibidez, [ø] kontsonantearen galeraz gain; eta beste horrenbeste egin dezakegu
/t/ fonemarekin. (Frikariak eta hurbilkariak sinbolo berdinekin errepresentatzen dira
IPAn, baina diakritiko bat erabil daiteke hurbilkariak adierazteko; adib. ̝] hurbil-
kari horzkaria. Arrazoi tipografikoengatik hemen ez dugu diakritikorik erabiliko.
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 87
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Gehien-gehienetan [β], [ð], [ɣ] alofonoak hurbilkariak dira euskaraz, gaztelaniaz be-
zala, ez frikariak. Aldiz, hurbilkaria oso ahula eta laburra denean ikur ttikiago baten
bidez adieraziko dugu, adib. [ð]).
Hala ere, errealitate fonetikoan alofonoak ezin daitezke beti zehazki identifikatu.
Konkretuki herskarien kasuan, hersketa osoa ez dugunean artikulatzaileen mugimen-
duaren tamaina oso aldakorra izan daiteke, eta ondorioz espektrograman energia
gehiago edo gutxiago ikusiko dugu. Martinez-Celdrán-ek & Regueira-k (2008), adi-
bidez, alofono hurbilkarien artean hurbilkari itxiak eta irekiak bereizten dituzte. On-
doko eskeman, konstrikzioan izan ditzakegun posibilitateak erakusten ditugu (ikus
1. irudia):4
1. irudia
Konstrikzio graduak:
(a) Artikulatzaile aktiboak kontaktu osoa egiten badu artikulatzaile pasiboarekin,
airearen iraganbidea itxiz, herskari bat izango dugu.
(b) Artikulatzaileen artean pasabide estu bat uzten badugu, frikari baten turbulentzia
izango dugu.
(c) Artikulatzaile aktiboa asko hurbiltzen bada pasibora baina uzten den iraganbidea
zabalegia bada turbulentzia izateko, hurbilkari itxia izango dugu.
(d) Hurbilkari ireki batean, artikulatzaileen arteko airearen iraganbidea oraindik
zabalagoa da, eta espektrogaman formakin intentsoak ikusiko ditugu.
(e) Azkenik, artikulatzaile aktiboa ez bada mugitzen eta dugun airearen iraganbidea
bokal batekoa bezain zabala bada, kontsonantearen galera dugu, zero alofonoa.
Noski, ez dago arrazoi objektiborik bost konstrikzio maila aukeratzeko, goiko iru-
dian egin dugun bezala, eta ez lau edo zazpi; errealitatean konstrikzio continuum bat
baitugu. Ez dago irizpide objektiborik iraganbide estua eta zabala duten alofonoen
artean bereizteko. Ez dago biderik bi kategoria fonetiko horien muga zehazteko.
Hala ere, modu honetako sailkapen bat argigarria izan daiteke, nahiz eta espektrogra-
mak aztertzerakoan askotan zalantzak izango ditugun alofono desberdinak konfian-
tza osoaz identifikatzeko.
Subjektibitatea saihesteko modu bat konstrikzioa parametro kontinuo bezala ana-
lizatzea da, horretarako ezaugarri akustiko bat edo gehiago aukeratuz. Ezaugarri hori
kontsonantearen energia kopurua izan daiteke. Herskari ahoskabe batean oso energia
4 Martínez-Celdránentzat (2013) frikarien eta hurbilkarien arteko diferentzia tentsioan datza.
88 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
gutxi pasatzen da ahotik iraganbidea blokeatuta baitago. Aldiz, artikulatzaileen ar-
teko iraganbidea zenbat eta irekiagoa izan, orduan eta energia gehiago ikusiko dugu
espektrograman.
Gauza bera esan daiteke ahostun/ahoskabe bereizkuntzari buruz. Ezaugarri fo-
nologiko bezala tasun bitarra bada ere (adib. /k/ ala /ɡ/), fonetikoki ezaugarri konti-
nuoa da.
Aipatutako bi metodologiak erabilgarriak izan daitezke aztertzen ari garen da-
tuak ulertzeko. Esan bezala, artikulu honetan bi metodologiak erabiltzen ditugu.
Alde batetik, herskari ahoskabeen lenizioa aztertzeko intentsitatea eta ahostun-
tasuna lenizio-adie raz le bezala hartzen ditugu. Intentsitatea parametro konti-
nuo bezala neurtzen dugu. Aldiz, ahostuntasuna era bitar batean aztertzen dugu,
beherago esplikatzen ditugun arrazoi metodologikoengatik: kontsonantea guztiz
ahostuna ala ez, (arrazoi metodologiengatik ere, iraupena ez dugu neurtu, gero
azaltzen dugun bezala). Bokalarteko herskarien kasuan parametro horiek gauza-
tze fonetikoaren irudi zuzena ematen digute. Aldiz, VC#CV sekuentzia bat du-
gunean, parametro horien neurketak ematen digun informazioa oso partziala da.
Adibide bat emateko, /ata/ bezalako sekuentzia fonologiko bat [ata] bezala ahos-
katzen bada, parametro akustikoen neurketaren bidez jakin dezakegu kontsonan-
teak ez duela leniziorik pairatu kasu honetan. Baina /ak#da/ sekuentzia batean ere
[ata] izan dezakegu eta kasu honetan hitz-bukaerako kontsonantea galdu da. Ho-
rregatik, t#C, k#C kontsonante talken transkribapen fonetikoa egin dugu espek-
trogramak aztertuz.
5. Parametro akustikoen neurketa
5.1. Metodologia eta gure ikerketaren orain arteko emaitzak
Gure asmo orokorra euskararen herskari ahoskabeen ahultze prozesuak aztertzea
da. Honetarako, goian aipatutako corpusean /t/ eta /k/ kontsonanteak identifikatu
eta aztertu ditugu, Praat izeneko programarekin (Boersma & Weenink 2020), lau
testuinguru bereiziz:
(3) Testuinguruak
(a) Hitz-bukaeran eta beste kontsonante baten aurrean: VC#C, adib. nik
dakit, zenbat dira
(b) Hitz-bukaeran eta bokal baten aurrean: VC#V, adib. nik ikusi, bat eman
(c) Hitz-hasieran bokal baten ondoren: V#CV, adib. dena kendu,
(d) Hitz-erdian bi bokalen artean: VCV, adib. ikusi, etorri
Guztira, 2482 token analizatu ditugu (/k/ = 1204 + /t/ = 1278). Hitzen arteko
testuinguruetan bakarrik pausa edo etenik gabeko sekuentziak hartu ditugu kontuan.
Testuinguruaren arabera datuak 1. taulan erakusten dugun modura banatzen dira,
(a)-(c) testuinguruetan herskaria bi bokalen artean dago, baina muga morfologikoa-
ren kokagunea aldatzen da. Parentesien artean analisia eta irudiak egiteko erabili di-
tugun ingelesezko laburdurak ematen ditugu:
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 89
https://doi.org/10.1387/asju.22412
1. taula
Token kopurua
(a) VC#CV = 220 (fc = final before C)
(b) VC#V = 263 (fv = final before V)
(c) V#CV = 201 (i = initial)
(d) VCV = 1798 (m = medial)
GUZTIRA = 2482
Taulan ikusten denez, kokagunerik arruntena, diferentzia handiz, hitz-erdikoa
da, (d). Espero bezala, hitz-hasieran herskari ahoskabeak (c) ez dira oso maiz ager-
tzen, edo behintzat, ez hitz-erdian bezain maiz. Dakigunez, historikoki euskaraz hitz-
hasierako herskariak ahostuntzeko joera bat aurkitzen dugu (corpus > gorputz, cor-
bata > gorbata) eta ondorioz herskari ahoskabeek maiztasun erlatiboki ttikia dute.
Gehienetan egokitu gabeko maileguetan aurkitzen dira (adib. pasau, kontau), nahiz
eta ondare zaharreko hitz batzuetan ere agertu (adib. kendu). Hitz-bukaeran herska-
riak arruntagoak dira diskurtsoan, baina bi talde desberdinetan sailkatu ditugu on-
doko testuinguruaren arabera: C edo V den, (a) eta (b) taldeak. Hitz-hasierako kon-
tsonantea kontuan hartuz, (a) taldeko kontsonanteak, 2. taulan erakusten dugun
bezala banatzen dira:
2. taula
Kontsonante talka motak (VC#CV)
Token kopuruak
{t,k} + {p, t, k} = 38
{t,k} + {b, d,g} = 108
{t,k} + {f,s,x} = 47
{t,k} + {l, m, n} = 27
GUZTIRA = 220
Herskarien ahultze fenomenoa aztertzeko printzipioz hiru parametro har ditzakegu
kontuan: intentsitate erlatiboa, ahostuntzea eta iraupena (ikus, adib., Hualde, Simo-
net & Nadeu 2011). Aurreko lan batean hiru bokalarteko testuinguruak (b, c eta d)
analizatu ditugu energia kopuru erlatiboa (bi bide desberdinetan) eta ahostasun maila
neurtuz (Hualde, Beristain, Icardo Isasa & Zhang 2019). Hau da, lan horretan gure
helburua zen bokalarteko lenizioa aztertzea hiru testuinguru horietan. Gure hipotesia
hitz-bukaerako /t/ eta /k/ kontsonanteek lenizio handiago erakutsiko zutela zen, koka-
gune horretan /d/ eta /ɡ/ fonema ahostunekin ez baitira kontrastatzen.
Konstrikzio maila den bezain batean, analisi horren emaitza nagusiak ziren, alde
batetik, /k/ eta /t/ ahulagoak direla hitz-bukaeran, hau da (b) VC#V testuinguruan,
(c) V#CV eta (d) VCV testuinguruetan baino, gure hipotesia baieztatuz; eta beste al-
detik, /k/, /t/ baino ahulagoa dela (hurbilkaria izateko joera argiagoa erakusten duela)
hiru testuinguruetan.
90 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
Bestalde, gure datuen arabera /k/ eta /t/ herskariak ahostunagoak ziren hitz-bu-
kaeran, hots, VC#V testuinguruan, VCV eta V#CV testuinguruetan baino. Gainera,
ahostuntzeko joera argiena erakusten duen kontsonantea hitz-bukaerako /k/ da. Bes-
tela esanda, aztertutako kontsonante eta testuinguruen artean, lenizio nabarmenena
nik ikusi bezalako tokenetan aurkitzen da, [niɣikusi].
Hitz-bukaerako kontsonanteei dagokienez, aurreko lanean, beraz, VC#V testuin-
gurua aztertu genuen, beste bokalarteko testuinguruekin konparatuaz. Lan honetan,
aldiz, kontsonante talketan, hau da, VC#CV testuinguruan, ipini nahi dugu arreta,
euskal herskarien alofoniari buruz dugun irudia osatzeko.
Beste kontsonante baten aurrean dauden hitz-bukaerako herskariak beste hiru
testuinguruetan daudenekin konparatu nahi ditugu hemen. Gure aurreko lanean in-
tentsitatea neurtzeko bi metodo desberdin erabili bagenituen ere, bi metodoen emai-
tzak antzekoak ziren. Hemen horietariko bat aukeratu dugu: intentsitate diferen-
tzia C#CV sekuentzietan (IntDiff, ikus Hualde, Simonet & Nadeu 2011). Neurketa
hau egiteko, aipatutako sekuentzietako intentsitate baliorik ttikiena (IntMin, kon-
tsonante edo kontsonante taldearen intentsitate guttieneko puntua) eta handiena
(IntMax, hurrengo bokalean) atera ditugu automatikoki Praat-ek ematen duen in-
tentsitate kurbatik, script bat erabiliz, eta bien arteko desberdintasuna (IntDiff) kal-
kulatu dugu, 2. irudian erakusten den bezala.
2. irudia
Intentsitate kurbaren neurketa (IntDiff).
Irudian, bateze (batez ere) adibidearen [te] silabako intentsitate kurba erakusten da.
min = intentsitate minimoa (kontsonantean), max = intentsitate maximoa (hurrengo bokalean).
Bi puntatako geziak script-ak ateratzen duen intentsitate desberdintasuna erakusten du
(max-min)
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 91
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Intentsitate kurbatik ateratako neurketa hau kalkulatzeko ez da beharrezkoa mu-
gak kontuz ipintzea. Nahikoa da minimoa eta maximoa interbalo berean edukitzea.
Puntu hau funtsezkoa da hurbilkarien kasuan oso zaila baita mugak era guztiz zehatz
batean jartzea.
Intentsitateaz gain, herskari ahoskabeen lenizioa iraupenenean eta ahostuntzean
ere nabari daiteke. Hemen ez dugu iraupena neurtu, horretarako segmentuen mu-
gak zehazki jartzea beharrezkoa baita; eta, esan bezala, lenizioak iluntzen ditu seg-
mentuen arteko mugak. Arazo hori zeharka konpontzeko proposamenak egin badira
ere (Eager 2016; Ennever, Meakins & Round 2017), konponbide horiek bakarrik
CV sekuentzietan aplika daitezke, ez kontsonante talka bat dugunean. Arrazoi bera-
gatik ahostuntzea aldaki bitar bezala neurtu dugu. Kalkulatu duguna da neurtutako
interbaloa guztiz ahostuna den ala ez.
5.2. Lau testuinguruen konparaketa: Intentsitate eta ahostuntasunaren
analisiaren emaitzak
Esan bezala, herskari ahoskabeen lenizioaren azterketaren lehen etapa batean hiru
bokalarteko testuinguruak konparatu ditugu (VCV, V#CV,VC#V). Aurreko azpiata-
lean analisi horren emaitzak laburbildu ditugu. Hemen laugarren testuinguru bat sar-
tzen dugu erkaketan: Kontsonante talketan dauden hitz-bukaerako herskariak.
3. irudia
/k/ eta /t/ kontsonanteen intentsitatea lau testuinguru desberdinetan.
Testuinguruak: fc (final before C) = VC#CV, fv (final before V) = VC#V,
i (initial) = V#CV, m (medial) = VCV
92 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
3. irudian intentsitate desberdintasuna erakusten dugu neurtu ditugun sekuen-
tzietan. Azaldu dugun bezala, kontsonante edo kontsonante taldearen intentsitatea
hurrengo bokalekoarekin konparatzen dugu. Intentsitate desberdintasun hori txikia
bada, horrek esan nahi du kontsonante hori oso bokalikoa dela, hersketa oso ahula
izanik. Aldiz intentsitate desberdintasunik handiena izango dugu hersketa osoa du-
gunean. Ezkerreko irudian /k/ dugu eta eskuinaldekoan /t/. X-ardatzean lau testuin-
guruak ditugu.
Hitz-bukaeran dauden herskarien portaera fonetikoa hobeki ikusteko, 4. irudian
bi taldetan banatu ditugu datuak, lau talde egin beharrean: hitz-bukaerakoak talde
batean (final) eta fonologikoki silaba-hasieragunean daudenak beste taldean (onset).
4. irudia
/k/ eta /t/ kontsonanteen intentsitatea kontestuaren arabera:
hitz bukaeran (final= fc + fv) vs fonologikoki silabaren hasieragunean (onset= i + m)
Irudiak ikusiz, argi dago hitz-bukaerako kontsonanteak besteak baino ahulagoak
direla eta, bereziki, VC#C (fc) testuingurukoak ahulenak direla. Begiz ikusten du-
guna estatistikoki baieztatzeko, IntDiff datuak erregresio batean (linear mixed effects
regression) sartu ditugu lme4 pakete estatistikoa (Kuznetsova, Brockhoff & Chris-
tensen 2017) erabiliz R-programan (R Core Team 2017; RStudio Team 2016), hu-
rrengo egiturarekin:
(4) Erregresioaren formula (linear mixed effects regression)
IntDiff ~ Kontsonantea + Testuingurua+ (1|Hiztuna)+ (1|Hitza)
Non:
Kontsonantea = /k/, /t/
Testuingurua = fc, fv, i, m
Hiztuna = 6 hiztunak, ausazko faktore bezala
Hitza = neurtutako hitzak, ausazko faktore bezala
CV#C testuinguruan dauden kontsonanteak beste kontsonanteekin konparatuz,
3. irudian ikusten diren desberdintasun guztiak esanguratsuak dira: VC#C taldeetan
hitz-bukaerako herskariak beste edozein testuingurutan daudenak baino ahulagoak
dira. Lau konparaketetan, p < 0.001.
Analisi honetan, bi faktoren eragina kontsideratu dugu: kontsonantearen ahosku-
nea, hau da belarra edo horzkaria den (/k/ edo /t/) eta testuingurua. Posible izango li-
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 93
https://doi.org/10.1387/asju.22412
tzateke, hauetaz gain, beste faktore batzuk garrantzitsuak izatea, hala nola azentuaren
kokagunea. Hala ere, orain arteko ikerketak erakutsi du intentsitateak ez duela balio
handirik azentuaren ezaugarri akustiko bezala Azpeitiko euskaran (ikus Hualde &
Beristain 2017, 2018).
Ahostuntzeari dagokionez, guztiz ahostunak (% 100 ahostun) diren tokenak kon-
tatu ditugu, 3. taulako datuak lortuz (ikus baita 5. irudia ere). VC#CV sekuentzia
guztiz ahostuna zen ala ez ikusteko, Praat-eko voice report delakoa erabili dugu. In-
terbaloa guztiz ahostuna da voice reportean «Fraction of locally unvoiced frames:
daukagunean. Lehen esan bezala, ahostuntze partziala ez dugu kontuan hartu seg-
mentuen arteko mugak objektiboki jartzerakoan sortzen diren zailtasunengatik:
3. taula
Alofono ahostunak
Testuingurua /k/ /t/
a. VC#CV (fc) 54/127 (% 42,5) 47/93 (% 50,5)
b. VC#V (fv) 58/180 (% 32,2) 13/83 (% 15,7)
c. V#CV (i) 3/75 (% 4) 7/127 (% 5,5)
d. VCV(m) 146/821 (% 17,8) 85/976 (% 8,7)
5. irudia
Alofono ahostunak testuinguruaren arabera (ehunekoak)
3. taulan eta 5. irudian ikusten denez, hitz-bukaerako herskariek beste herskariek
baino joera nabarmenagoa dute ahostuntzeko, eta bereziki, beste kontsonante ba-
ten aurrean, VC#CV testuinguruan (fc). Aldiz, hitz-hasierako herskari ahoskabeak ez
94 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
dira ia inoiz guztiz ahostuntzen bi bokalen artean, hitz-erdiko herskariek tarteko por-
taera bat erakusten dutelarik. Kontuan hartu behar da VC#C testuinguruan askotan
hitz-bukaerako herskaria galtzen dela; beraz intentsitatearen eta ahostuntzearen balo-
reak herskariaren galeraren ondorio akustikoa dira.
Erabili dugun intentsitate neurketak interpretazio zuzen eta argia du lenizio mai-
laren korrelato bezala bokalarteko herskarien kasuan, hau da (3)ko (b), (c) eta (d)
testuinguruetan. Abididez, /ata/ bezalako sekuentzia fonologiko baterako intentsitate
diferentzia (IntDiff) gero eta ttikiagoa izango da eskala honetan:
(5) /ata/ [ata] > [ada] > [aða] > [aða] > [aa]
Aldiz, (3)ko (a) testuinguruetan, VC#CV, IntDiff neurketaren interpretazioa ez
da guztiz gardena, [ata] ahoskatu dena /ak#ta/ izan baitaiteke fonologikoki, adibi-
dez, hitz-bukaerako kontsonantearen galerarekin. 6. irudian «{-t, -k} +{ p-, t- ,k-} tal-
deak», hitz-bukaerako beste token guztietatik banandu ditugu. Ikusten denez, hauek
dira, hain zuzen, IntDiff handiena daukatenak (baina horrek ez du 3. eta 4. irudietan
ikusten dugun joera orokorra aldatzen, haien kopurua erlatiboki ttikia baita, n = 38
token):
6. irudia
/-k/ eta /-t/ kontsonanteen intentsitatea kontestuaren arabera:
beste herskari ahoskabe batean aurrean dauden /-k/ eta /-t/ kontsonanteak
(testingurua: vlp = voiceless plosive) vs hitz bukaerako beste token guztiak (other-final)
fonologikoki silabaren hasieragunean (onset = i + m).
6. irudiak bi gauza erakusten digu. Lehenik eta behin, ikus dezakegu, hitz-bukae-
rako herskariak (VC#V, VC#CV) hitz-hasierako eta erdikoak (V#CV, VCV kontes-
tuak) baino askoz ahulagoak direla, {k, t} + {p, t, k} taldeak albora uzten ditugunean.
Kasu honetan datuen interpretapena gardena da, (5)ekoa. Bigarrenik, {k, t} + {p, t, k}
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 95
https://doi.org/10.1387/asju.22412
taldeetan aldiz, hurrengo bokalarekiko intentsitate diferentzia oso handia da. Hala
ere, esan bezala, datu kuantitatibo hauen interpretapena ezin jakin zein den. An-
tzeko intentsitate balioak izango ditugu hitz-bukaerako herskaria bere horretan man-
tentzen bada (adib. /ak#ta/ [akta]) eta ahultzen edo guztiz galtzen bada (adib.
/ak#ta/ [ata]). Arrazoi honegatik, automatikoki atera dezakegun intentsitatearen
neurketa espektrogramen banan-banako kontsonante taldeen miaketarekin osatzen
dugu hemen, hurrengo atalean.
6. C#C talken transkribapen fonetikoa
Emaitza kuantitatiboak interpretatzeko, espektrogramak erakusten duena trans-
kribatzea oso argigarria izan daiteke, batez ere kontsonante talken kasuan. Hemen
{k, t} #C sekuentzietan aurkitzen ditugun aukera nagusiak erakutsiko ditugu, corpu-
setik ateratako adibideen bidez. Transkribapenak espektrogrametan oinarritzen dira.
Noski adibide guztien transkribapenak eta espektrogramak ezin ditzakegu hemen
erakutsi, artikulua neurririk gabe luzatuko bailitzateke, baina artikuluaren bukaeran
espektrograma adierazgarri batzuk eskaintzen ditugu. Espektrogrametan erakusten
ditugun adibideak izartxo batekin markatu ditugu. Datuak bigarren kontsonantearen
arabera antolatuko ditugu hemen.
6.1. {k, t} + herskari ahoskabea
Hasieragunean dagoen kontsonantea fonemikoki herskari ahoskabea denean, in-
tonazio mugarik edo beste etenik ez badago, hitz-bukaerako kontsonantea galtzen da
oso maiz (% 43 analizatu ditugun datuetan), adib. /kp/ [p], (6).
(6) {k, t} + {p, t, k}: hitz-bukaerako herskariaren galera
a. txabolak puskau [ʧaβolapuskau̯] /kp/ [p] (1m)
pixkat popularrak [piʃkapopularak] /kp/ [p] (2m)
ballak pintatzea [baʎapintatsea] /kp/ [p] (4f)
hasieratik kontauko det [asieɾatikontawoet] /kk/ [k] (6f)
bat pasa [bapasa] /tp/ [p] (4f)
emateit pertsona [ematei
̯pertsona] /tp/ [p] (8f)
zat pillo [sapiʎo] /tp/ [p] (8f)
zat kirola [sakiɾ̞ ola] /tk/ [k] (8f)
Maiztasun apur bat handiarekin (% 54) bi kontsonanteak ahoskatu dira gure da-
tuetan; adib. /kp/ [kp] edo [k
̚
p], lehen kontsonantea lehertu gabe. Adibide ba-
tzuetan hitz-bukaerako kontsonantea ahuldu da, adib. /kt/ [ɣt], (7):
(7) {k, t} + {p, t, k} CC
guk pelotalekue [ɡuk
̚
pelotaleɣue] /kp/ [k
̚
p] (1m)
Azpeitik pixkat [aspei
̯tik
̚
piʃkat] /kp/ [k
̚
p]5 (2m)
batzuk preparau iteu [batsukpreparawiteu
̯] /kp/ [kp] (4f)
ingot kolonia [iŋɡotkoloni̯a] /tk/ [tk] (4f)
5 [k̚p]: diakritikoak adierazten du espektrograman ez dela ikusten lehen kontsonantearen leherketa.
96 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
nahi det praktikau [naetpraɡtikau̯] /tp/ [tp] (4f)
dazket ta [ðasket:a] /tt/ [t:] (3m)
ixilik ta [iʃilikta] /kt/ [kt] (5f)
gauzak ta [ɣau̯saɣta] /kt/ [ɣt] (2m)
itatik ta [itatiɣta] /kt/ [ɣt] (2m)
Beraz, {k, t} + {p, t, k} taldeetan lehen kontsonantearen galerak eta bi kontso-
nanteen ahoskatzeak antzeko maiztasuna duten gertakariak dira gure corpusean.
Ziur asko aukera speech planning delakoarekin edo ahoskeraren arintasunarekin erla-
zionatuta dago neurri batean. Kasu batzuetan entonazio aldaketa bat dugu bi hitzen
artean (7)ko datuetan, baina ez beti. Aldakortasun honek azterketa sakonagoa me-
rezi du.
6.2. {k,t} + herskari ahostuna
Diferentzia handiz gure corpusean, hemen aztertzen ari garen kontsonante taldee-
tan hitz-hasierako kontsonantea fonemikoki herskari ahostuna da, /b d ɡ/ (ia kontso-
nante talka guztien erdia, ikus 2. taula). Talde hauetan, aurreko azpiatalekoetan be-
zala, lehen kontsonantea galtzen da oso maiz eta hurbilkari bakar bat ahoskatzen da
(% 51), adib. /tb/ [β], (8)ko adibideetan bezala:
(8) {k, t} + {b, d, g} 0+ hurbilkaria
bat badago [βaβaðao] /tb/ [β] (1m)
bat dago [βaðao] /td/ [ð] (1m)
zat gehiena [saɣeʝena] /tɡ/ [ɣ] (4f)
ez zait gustatzen [etsai
̯ɣustatsen] /tɡ/ [ɣ] (2m)
mutilek geure aldetik [mutiʎeɣuɾealdeti] /kɡ/ [ɣ] (1m)
baloirik gabe [baloi
̯ɾiɣaβe] /kɡ/ [ɣ] (1m)
nik bota [niβota] /kb/ [β] (5f )
goitik behera [goitiβeɾa] /kb/ [β] (1m)
ez dakit gauzak asko [estai
̯ɣau̯saɣasko] /tɡ/ [ɣ] (1m)
gaztik giñen [ɣastiɣiɲen] /kɡ/ [ɣ] (1m)
zertzik gabe [sertsiɣaβe] /kɡ/ [ɣ] (2m)
hizkuntzak gustatzen [iskuntsaɣustatsen] /kɡ/ [ɣ] (5f)
animaliyek die [animalijeðie] /kd/ [ð] (4f )
ugalkorrak dina [uɣalkoraðina] /kd/ [ð] (4f )
bat dala [βaðala] /td/ [ð] (4f)
bat bezela [βaβesela] /tb/ [β] (4f)
zoologikuk dedikatze [θoloxikuðeikatse] /kd/ [ð] (4f )
inportantik dila [importantiðila] /kd/ [ð] (4f )
batzuk behintzat* [batsuβei̯ntsat] /kb/ [β] (4f )
batzuk geratze [batsuɣeɾatse] /kɡ/ [ɣ] (4f )
earrak die [earaðie] /kd/ [ð] (4f )
haundiyek die [au
̯ndiʝeðie] /kd/ [ð] (4f )
bat da [baða] /td/ [ð] (2m)
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 97
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Askoz guttiagotan (% 9) lehen kontsonantea galtzen bada ere, bigarren kontso-
nantea herskari ahostun bezala gauzatzen da. Bi kontsonanteek ahoskune bera dute-
nean, herskari ahostun luze bat aurki daiteke, (9):
(9) {k, t} + {b, d, g} herskari ahostuna
a. Talde heterorganikoak
batzuk ba [batsuba] /kb] [b] (6f)
famosiyuk bezela [famosiʝubesela] /kb/ [b] (2m)
ez dakit ba nik [estaɣibanik] /tb/ [b] (1m)
b. Talde homorganikoak
instalaziyuk garbitzea [instalasijuɡarβitse̯a] /kɡ/ [ɡ] (4f)
masaillek gorritu [masaʎeɡoritu] /kɡ/ [ɡ] (5f )
danak garbiu [danaɡ
̞arβiu] /kɡ/ [ɡ
̞] (4f )
zuk gaxki [suɡ:aʃki] /kɡ/ [ɡ:] (4f)
bat dake [bad:ake] /td/ [d:] (2m)
bat da [bad:a] /td/ [d:] (2m)
ez dakit dakeben [estaid:akeβen] /td/ [d:] (4f)
Hala ere, talde heterorganikoetan bi kontsonanteak ahoskatzea ez da gertaera bi-
txia (% 38). Horrelakoetan, bi hurbilkari aurkitzen ditugu normalean, (10a), baina
posible da kontsonante bat edo biak herskari bezala agertzea, (10b):
(10) {k, t} + {b, d, g} CC
a. internazionalak bezela [internasi
̯onalaɣβezela] /kb/ [ɣβ]6 (1m)
arrak baño [araɣβaɲo] /kb/ [ɣβ̝] (4f )
zeak baño [seaɣβaɲo] /kb/ [ɣβ] (4f )
diferentik die [difeɾentiɣðie] /kd/ [ɣð] (4f )
beaiek die [βeajeɣðie] /kd/ [ɣð] (4f )
propiedadik die [propieðaðiɣðie] /kd/ [ɣð] (4f )
lagunek die [laɣuneɣðie] /kd/ [ɣð] (2m)
behintzet bai [bei
̯ntseðβai̯] /tb/ β] (4f )
bat bezela [baðβesela] /tb/ β] (3m)
erliek die [erlieɣðie] /kd/ [ɣð] (4f)
langillik dazke [laŋɡiʎiɣðaske] /kd/ [ɣð] (4f)
hutsik dao [utsiɣðao] /kd/ [ɣð] (3m)
handik da [andiɣða] /kd/ [ɣð] (5f)
bildurrezkuk batizbat [bildureskuɣβatizβat] /kb/ [ɣβ] (3m)
b. bat bezela [badbesela] /tb/ [bd] (2m)
esplikatukoet gehio [esplikatukoedɡeɟo] /tɡ/ [dɡ] (4f)
Mark bezela [marɡbesela] /kb/ [ɡb] (2m)
gauzak bai [ɡausaɡbai̯] /kb/ [ɡb] (5f)
pixkat ba [piskadba] /kb/ [db] (2m)
batek bizi [βateɡbisi] /kb/ [ɡb] (4f)
langilliek baño [laŋɡiʎi̯eɡbaɲo] /kb/ [ɡb] (4f)
hauek desagertzen [aweɡdesaɣertsen] /kd/ [ɡd] (4f)
6 [eze] ez da errakuntza. Frikari txistukariak ere ahostuntzen dira bi bokalen artean.
98 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
kamarak ba [kamaɾaɣba] /kb/ [ɣb] (2m)
bihurriyek die [biuriʝeɣdie] /kd/ [ɣd] (3m)
gauzak ba [ɣausaɡβa] /kb/ [ɡβ] (4f )
Beste ahoskera batzuk aurkitu ditugu ere, baina oso maiztasun guttirekin. Kon-
kretuki, hitz-hasierako herskariaren ahoskabetzea hiru tokenetan bakarrik aurkitu
dugu; horietako bi, ba partikularekin, (11a). Era berean, oso kasu guttitan aurkitu
dugu hitz-bukaerako kontsonantea herskari ahoskabe bezala ahoskaturik, (11b).
Kasu berezi bezala, adibide batean kontsonante taldea sudurkaritzen da bi sudurkari
sabaikarien artean, erregiñek baño [ereɣiɲẽŋɲo]. Guk dakigunez, sudurkaritze asi-
milazio hau ez da inoiz deskribatu euskararako:
(11) {k, t} + {b, d, g} maiztasun guttiko beste ahoskera batzuk
a. ez ziok ba [etsiopa] /kb/ [p] (5f )
iteagatik gutxitan [idatik:uʧitan] /kɡ/ [k] (6f)
b. elikagaiek biltzea [elika:jek˺biltsea] /kb/ [k˺b] (4f)
c. erregiñek baño* [ereɣiɲẽŋɲo] /kb/ [ŋm] (4f)
Badirudi, beraz, morfologian aurkitzen dugun ahoskabetze fenomenoak (adib.
*lagunak+gaz > lagunakaz) gaur egun ez duela indar handirik. Beharbada, funtsean
testuinguru morfosintaktiko jakin batzuetara mugatuta dago (ba partikularekin, adi-
bidez). Konparaziorako, txistukarien ondoko ahoskabetzea ere funtsean «ez +aditz
trinko» sekuentzietan aurkitzen da, adib. ez dakit eztakit.
6.3. {k, t} + frikaria
Frikari baten aurrean, /-k/ eta /-t/ galtzen dira gehienetan (% 69), adib.
/ks/ [s], (12)ko adibideetan bezala :
(12) {k, t} + {f, s, x} 0 + frikaria
a. tokitik frontoira* [toɣitifrontoi̯ɾa] /kf/ [f ] (1m)
batiz bat futbola [batizβ̝afuβola] /tf/ [f ] (1m)
amak jartzeitun [amaxartsei
̯tun] /kx/ [x] (3m)
hirurok jute [iɾ̞ uɾ̞ oxute] /kx/ [x] (8f)
bat jartziek [baxartsiek] /tx/ [x] (5f)
ez det jende [estexende] /tx/ [x] (6f)
batzuk zien [βatsusien] /ks/ [s] (1m)
horiek zien [ojesien] /ks/ [s] (1m)
ez dakit ze [estakise] /ts/ [s] (4f)
suposatzet zona [supozatses
̪ona] /ts/ [s̪] (4f)
Hala ere, tokenen heren batean, hiztunak bi kontsonanteak ahoskatu ditu; ba-
tzuetan herskaria ahulduz, ikus (13):
(13) {k, t} + {f, s, x} CC
a. bat zan [baðsan] /ts/ [ðs] (1m)
badaket zapatutan [baðakeðsapatutan] /ts/ [ðs] (2m)
esteroidik zazkelako [esteɾoi̯ðiɣsaskelako] /ks/ [ɣs] (2m)
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 99
https://doi.org/10.1387/asju.22412
b. beak suskriptore [beaksuskriptoɾe] /ks/ [ks] (2m)7
danak zortzi [danaksortsi] /ks/ [ks] (2m)
Ainhoak zazpi [anoaksaspi] /ks/ [ks] (3m)
kanalak zea [kanalaksea] /ks/ [ks] (2m)
larbak zaitzea [larβaksatsea] /ks/ [ks] (4f)
Badirudi herskariaren galera bereziki arrunta dela /f/ edo /x/ baten aurrean.
Behintzat hori da gure datuek erakusten dutena.
6.4. {k,t} + ozena
Azkenik hitz-hasierako kontsonante ozena denean (sudurkaria, albokaria edo dar-
darkaria), hitz-bukaeran dagoen herskaria gal daiteke, (14) edo ahostasunez asimi-
latu, (15). Bi aukerak antzeko maiztasuna dute gure datuetan. Ahostasunez asimilatu
gabeko herskariak, aldiz, hiru kasutan bakarrik aurkitu ditugu:
(14) {k, t} + {l, n,m} 0 + ozena
bat lortu [βalortu] /tl/ [l] (2m)
gauzak lapurtzie [ɡau̯salapurtsi] /kl/ [l] (2m)
itet nik [itenik] /tn/ [n] (5f)
(15) {k, t} + {l, n,m} hurbilkari/herskari ahostun + ozena
ez dakit lau [estaɣiðlau̯] /tl/ [ðl] (1m)
(d)iat lan [iaðlan] /tl/ [ðl] (5f)
zenbat minutu [sembaðminutu] /tm/ [ðm] (3m)
horrek nik uste* [oreɡnikuste] /kn/ [ɡn] (4f)
badakit liztorren [ba:kidlistoren] /tl/ [dl] (4f)
beak lagun [beaɡlaɣun] /kl/ [ɡl] (4f)
zat noizin [sadnoisin] /tn/ [dn] (4f)
dauket nere [dau
̯keðneɾe] /tn/ [ðn] (8f)
6.5. Joera nagusien laburpena
Laburbiltzeko, gure corpusean hitz-bukaerako kontsonantearen galera oso maizta-
sun handiko gertaera da eta edozein kontsonanteren aurrean gerta daiteke. Joera na-
gusiak, beraz, (16)ean erakusten ditugunak dira (kontsonante mota bakoitzerako fo-
nema bat aukeratzen dugu):
(16) Joera nagusiak
/k#p/ [p]
/k#b/ [β] ~ [ɣβ]
/k#s/ [s]
/k#n/ [n] ~ [ɡn]
7 Kasu honetan, hiztunak hitz-erdiko /pt/ taldea ere bere horretan ahoskatu du, aldakuntzarik gabe
[pt].
100 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
7. Ondorioak
Lan honetan bereziki hitzen arteko {k, t} + C kontsonante taldeen gauzatze fo-
netikoa ikertu dugu, herskari ahoskabeen lenizioari buruz dakiguna osatzeko asmoz.
Datuak hizkera libretik atera ditugu. Parametro akustikoen neurketak erakutsi digu
beste kontsonante baten aurrean aurkitzen diren hitz-bukaerako /k/ eta /t/ kontso-
nanteak, bi bokalen artean daudenak baino ahulagoak direla. Espektrogramen mia-
ketaren bidez ikusi dugu oso maiz kontsonante horiek galtzen direla testuinguru
horretan edo bestela hurbilkari ahostun bezala ahoskatzen direla gehienetan. Modu
honetan herskarien gauzatze fonetikoari buruz genekiena zehaztu dugu. Aurkitzen
dugun aldakortasun edo aniztasun fonetikoaren arrazoiak zehazkiago ikertu behar
dira oraindik. Arrazoi horiek kontestu fonetiko, prosodiko, morfologiko eta sintakti-
koan bila daitezke, faktore soziolinguistikoez gain.
Bukatzeko, esan behar da, hizkuntzaren soinu egitura ulertzeko, eta batez ere
hemen aztertzen ari garen kasuan, gertakari fonologikoak eta fonetikoak bereiztea
garrantzitsua izan daitekeela; eta hori ez da beti erraza. Adibide bat emateko, batik
bat /batikbat/ esan ordez, hiztunak /batipat/ aukera dezake bere artikulazio helburu
bezala, arau fonologiko bat (edo bi) aplikatuz: /kb/ /p/. Kasu horretan hiztuna-
ren helburu fonologikoa, esan nahi duena, /p/ da eta ez /kb/. Hau da, ordezkatze
fonologiko, kategoriko bat izan dezakegu: /kb/ kontsonante multzoa aukeratu or-
dez, hiztunak /p/ kontsonantea aukeratzen du, hizkuntzak daukan arau batez ba-
liatuz. Baina, arau fonologikoa hautazkoa denez, /batikbat/ aukeratzen badu, /kb/
taldearen gauzatze fonetikoa aldakorra izan daiteke: [batikbat] ~ [batiɣbat] ~ [ba-
tiɣβat] ~ [batiβat], etab., eta hori bai espektrograman ikus dezakegu. Era berean /
esdakit/ eta /estakit/ aukera fonologiko desberdinak dira (ikus Hualde 2019). Prak-
tikan hiztunaren asmo fonologikoa zein den jakitea beti erraza ez bada ere, printzi-
pioz, behintzat, ordezkapen fonologikoak eta gertakari fonetikoak gauza desberdi-
nak dira. Espektrogramak ez digu oso garbi esaten hiztunaren artikulazio helburua
zein den, C#C talde batean lehen kontsonantea aktibatu nahi duen ala ez. Horre-
taz informazioa izateko elektropalatografia, EMA edo real time-MRI erabil daiteke,
neurri batean behintzat (ikus, adibidez, Ellis & Hardcastle 2001; Carignan et al.
2015).
Aipamen bibliografikoak
Boersma, Paul & David Weenink. 2020. Praat: doing phonetics by computer [software]. Ver-
sion 6.1.21. http://www.praat.org/ (2020/09/20).
Carignan, Christopher, Ryan K. Shosted, Maojing Fu, Zhi-Pei Liang & Bradley P. Sutton.
2015. A real-time MRI investigation of the role of lingual and pharyngeal articulation
in the production of the nasal vowel system of French. Journal of Phonetics 50. 34-51.
Eager, Christopher D. 2017. Contrast preservation and constraints on individual phonetic va-
riation. Urbana-Champaign, IL: University of Illinois at Urbana-Champaign. Dokto-
rego tesia.
Egurtzegi, Ander & Carignan, Christopher. 2020. An acoustic description of Mixean
Basque. Journal of the Acoustical Society of America 147(4). 2791-2802. https://doi.
org/10.1121/10.0000996.
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 101
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Ellis, Lucy & William J. Hardcastle. 2002. Categorical and gradient properties of assimila-
tion in alveolar to velar sequences: evidence from EPG and EMA data. Journal of Phone-
tics 30(4). 373-396.
Ennever, Thomas, Felicity Meakins & Erich R. Round. 2017. A replicable acoustic mea-
sure of lenition and the nature of variability in Gurindji stops. Laboratory Phonology:
Jour nal of the Association for Laboratory Phonology 8(1). 1-32. http://doi.org/10.5334/
labphon.18.
Epelde, Irantzu. 2003. Larresoroko euskara. Gasteiz: UPV/EHUko doktorego tesia.
Erdozia, Jose Luis. 2001. Sakana erdialdeko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
Estornés Lasa, José. 1968. Erronkari’ko uskara. Donostia: Auñamendi.
Etxebarria Ayesta, Juan Manuel. 1991. Zeberio haraneko euskararen azterketa etno-linguis-
tikoa. Euba: Ibaizabal.
Hualde, José Ignacio. 2003. Segmental phonology. In José Ignacio Hualde & Jon Ortiz de
Urbina (arg.), A grammar of Basque, 15-65. Berlin: Mouton de Gruyter.
Hualde, José Ignacio. 2019. Fonologo baten galderak espektrogramaren aurrean. In Irantzu
Epelde Zendoia & Oroitz Jauregi Nazabal (arg.), Bihotz ahots: M.L. Oñederra irakaslea-
ren omenez, 337-351. Bilbo: UPV/EHU.
Hualde, José Ignacio & Ander Beristain. 2017. Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz.
Fontes Linguae Vasconum 123. 65-85.
Hualde, José Ignacio & Ander Beristain. 2018. Acoustic correlates of word-accent in Bas-
que. In Proc. TAL2018, Sixth International Symposium on Tonal Aspects of Languages,
98-102. http://dx.doi.org/10.21437/TAL.2018-20.
Hualde, José Ignacio, Ander Beristain, Ane Icardo Isasa & Jennifer Zhang. 2019. Lenition
of word-final plosives in Basque. In Sasha Calhoun, Paola Escudero, Marija Tabain &
Paul Warren (arg.), Proceedings of the 19th International Congress of Phonetic Sciences,
Melbourne, Australia 2019, 642-646. Canberra: Australasian Speech Science and Tech-
nology Association Inc.
Hualde, José Ignacio & Xabier Bilbao. 1992. A phonological study of the Basque dialect of
Getxo (ASJUren Gehigarriak 29). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Hualde, José Ignacio, Gorka Elordieta & Arantzazu Elordieta. 1994. The Basque dialect of
Lekeitio (ASJUren Gehigarriak 34). Bilbo & Donostia: UPV/EHU & Gipuzkoako Foru
Aldundia.
Hualde, José Ignacio, Oihana Lujanbio & Juan Joxe Zubiri. 2010. Goizueta Basque. Jour-
nal of the International Phonetic Association 40(1). 113-127. https://doi.org/10.1017/
S0025100309990260.
Hualde, José Ignacio, Miquel Simonet & Marianna Nadeu. 2011. Consonant lenition
and phonological recategorization. Laboratory Phonology 2(2). 301-329. https://doi.
org/10.1515/labphon.2011.011.
Kuznetsova Alexandra, Per B. Brockhoff & Rune H. B. Christensen. 2017. lmerTest
Packa ge: Tests in Linear Mixed Effects Models. Journal of Statistical Software 82(13).
1-26. http://dx.doi.org/10.18637/jss.v082.i13.
Martínez-Celdrán, Eugenio. 2013. Caracterización acústica de las espirantes aproximantes
del español. Revista de Fonética Experimental 22. 11-35.
Martinez-Celdrán, Eugenio & Xosé Luís Regueira. 2008. Spirant approximants in Galician.
Journal of the International Phonetic Association 38. 51-68. https://doi.org/10.1017/
S0025100308003265.
102 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
Mitxelena, Luis. 1977. Fonetica histórica vasca, 2. arg. (ASJUren Gehigarriak 4). Donostia:
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Montoya, Estibalitz. 2004. Urdazubi eta Zugarramurdiko euskara. Iruñea: Nafarroako Go-
bernua.
Mugarza, Pello. 2006. Mallabiko euskara. Bilbo: Mallabiko Udala, Eusko Jaurlaritza & Biz-
kaiko Foru Aldundia.
Nadeu, Marianna & José Ignacio Hualde. 2015. Biomechanically conditioned variation
at the origin of diachronic intervocalic voicing. Language and Speech 58(3). 351-370.
https://doi.org/10.1177/0023830914554727.
R Core Team. 2017. R: A language and environment for statistical computing. Viena:
R Foundation for Statistical Computing. https://www.R-project.org (2020/11/25).
RStudio Team. 2016. RStudio: Integrated Development for R. RStudio, Inc., Boston, MA.
https://www.rstudio.com.
Reguero Ugarte, Urtzi. 2017. Goi nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak. Gas-
teiz: UPV/EHUko doktorego tesia.
Salaburu, Pello. 1984. Hizkuntzaren soinu-egitura. Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia:
Fonetika eta fonologia (I). Bilbo: UPV/EHU.
Salaburu, Pello & Maite Lakar. 2005. Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia. Bilbo: Eus-
kaltzaindia & Nafarroako Gobernua.
Torreira, Francisco & Mirjam Ernestus. 2011. Realization of voiceless stops and vowels in
conversational French and Spanish. Laboratory Phonology 2(2). 331-353. https://doi.
org/10.1515/labphon.2011.012.
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 103
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Eranskina: espektrogramak
Frequency (Hz)
0
5000
t o i t i f r o n t o i a
Time (s)
1.190
7. irudia
Tokitik frontoira [toɣitifrontoi̯ɾa] /kf/ [f] (1m).
Adibide honetan hitz-bukaerako /-k/ kontsonantearen galera dugu frikari baten aurrean.
Maiztasun handiko gertakaria da hitzen arteko eten prosodikorik ez dagoenean
104 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
Frequency (Hz)
0
5000
o r e n i k u s t e
Time (s)
0.7950
8. irudia
Horrek nik uste [oreɡnikuste] /kn/ [ɡn] (4f).
Adibide honetan hitz-bukaerako /-k/ herskari ahoskabea ahostun bezala ahoskatu da
sudurkari baten aurrean.
Adibide hau aukeratu dugu [ɡ] alofonoa erakusteko. Testuinguru honetan [ɣ]
eta zero alofonoek maiztasun handiagoa dute.
HITZBUKAERAKO HERSKARIAK: KONTSONANTE TALKAK 105
https://doi.org/10.1387/asju.22412
Frequency (Hz)
0
5000
ba ts u e i n ts a t
Time (s)
0.8190
9. irudia
Batzuk behintzat [batsuβei̯ntsat] /kb/ [β] (4f).
Adibide honetan hitz-bukaerako /-k/ herskaria galdu da eta hitz-hasierako herskari ahostuna
hurbilkari bezala gauzatu da.
Hau da joera nagusia gure corpusean mota honetako taldeetan.
106 JOSE IGNACIO HUALDE, ANDER BERISTAIN, ANE ICARDO ISASA, JENNIFER ZHANG
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106
Frequency (Hz)
0
5000
e r e i e m a o
Time (s)
0.7520
10. irudia
Erregiñek baño [ereɣiɲẽŋɲo] /kb/ [ŋm] (4f).
Adibide honetan /kb/ taldea sudurkaritu da bi kontsonante sudurkarien artean /ɲekbaɲ/
[ɲẽŋɲ]. Adibide bakarra da gure corpusean.
ANUARIO DEL SEMINARIO DE FILOLOGÍA VASCA
"JULIO DE URQUIJO"
International Journal of Basque Linguistics and Philology
ASJU LIII 1/2), 2019 [2021]
AURKIBIDEA / SUMMARY / ÍNDICE
A U M, L M (K M) y la creación del
Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» (1947-1956)
/ Luis Michelena
(Koldo Mitxelena) and the founding of the «Julio de Urquijo» Basque Philology Se-
minar (1947-1956)
............................................... 1
M I S, Itzulpengintzaren errepresentazioa azken 60 ur-
teotako euskal literaturaren historiografietan
/ Representation of translation in li-
terary historiographies during the last 60 years
............................. 39
J I H, A B, A I I, J Z, Hitz-
bukaerako herskariak: kontsonante talkak
/ Word-final plosives: Consonant clashes
... 83
S R-P, El euskera como lengua de ritmo intermedio en el conti-
nuo isosilábico-isomoraico: una comparación con el español y el japonés
/ Bas-
que as a language with intermediate rhythm in the isosyllabic-isomoraic continuum:
A comparison with Spanish and Japanese
................................ 107
O L A, Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen
erroez
/ On the roots of Gipuzkoan tripersonal verbal forms with plural object
. . . . 127
N E, I G, A I, Hizkuntza aldakortasunaz eta barie-
tateen sailkapenez: aspektu ez-perfektuaren bariazioa Igorreko euskaran
/ Linguistic
variation and variety classification: Variation of the imperfective aspect in Igorre Basque
. . 163
M M A, Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz
/ On the
rise of the ergative alignment of Basque
.................................. 183
U R-U, . mendeko dotrina argitaragabe bat: aurkezpena eta
edizioa
/ An unprinted doctrine of the 18th century: Presentation and edition
..... 225
E Z, Pedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak
/
The Basque texts by Pedro José Aldazabal: Edition and philological issues
......... 361
Hilberria / Necrológica / Obituary
M L O, In memoriam David Stampe (1938-2020) . . . . . . . . . 447
Kutixiak / Varia
L M (K M), Apodaka. English translation and notes by
J I H ............................................ 453
ISSN: 0582-6152
e-ISSN: 2444-2992
Article
Full-text available
This Illustration of the IPA describes the sound system of the local dialect of Basque ( euskara , euskera , IS0-639-3 eus) spoken in the town of Markina-Xemein, in the province of Bizkaia (Biscay), within the Basque Autonomous Community of Spain (see maps in Figures 1 and 2. Speakers of this local variety of Basque refer to it as markiñarra or Markiñeko euskerie .
Article
Full-text available
The category of APPROXIMANT sounds has been defined and redefined by leading phoneticians and recognized by the International Phonetic Association; nonetheless, within this class of sounds, semivowels, rhotic sonorants and other approximants such as [B D V ] are not clearly differentiated. In a recently-published study, Martínez-Celdrán (2004) proposes a new definition which considers approximants as a category composed of several subclasses of sounds. In this paper, an acoustic analysis of the approximants [B D V ] in Galician is presented. We will show that open and closed approximants, stops and fricatives present statistically significant differences both in duration and intensity, demonstrating the pertinence of the categorization postulated by Martínez-Celdrán.
Article
Lan honetan, Azpeitiko hizkeraren azentuaren ezaugarri akustikoak aztertzen ditugu. Singular/plural hitz pareak erabili ditugu bokal azentudunen eta azentugabeen arteko diferentzia akustikoak miatzeko. Emaitzek erakusten dute tonuak eta intentsitateak azentu-gunea adierazten dutela. Bereziki, aztertu dugun testuinguruan, silaba azentu-dunek tonu gorakada erakusten dute. Iraupena, alderantziz, ez da erabiltzen azentuaren ezaugarri esanguratsu bezala. Emaitza hauek beste euskal hizkera batzuen datuekin konparatzen ditugu eta iraupenaren azentuzko erabilerak bokalen galera gertakarietan izan dezakeen eragina kontsideratzen dugu.
Article
Place assimilation in English is now widely considered to be a gradual phonetic, not categorical process. This view is partly based on previous EPG evidence of partial alveolar assimilations which lack complete stop closure on the alveolar ridge but show a residual tongue blade/body gesture. This study reports EPG data from 10 speakers producing, at varying rates of speech, two experimental sequences, /n#k/ and /n#k/ (the latter a lexical velar–velar sequence with which apparent cases of complete assimilation can be compared). In fast speech, four distinct assimilatory strategies were identified. Two subjects never assimilated, four always assimilated in what appeared to be a complete fashion and the remaining four were the most interesting, showing considerable intra-speaker variability. Two of these four produced the expected continuum of assimilatory forms including partials. Unexpectedly, the other two produced either full alveolars or complete assimilations in the manner of a binary opposition. Follow-up EMA analysis yielded no evidence of the reduced coronal gestures found to be absent in the EPG-only data for two the speakers who, when they assimilated, did so in a complete fashion. Although no claims are made regarding higher-order representations, we interpret this as evidence of marked individual differences in assimilation strategy.
Fonologo baten galderak espektrogramaren aurrean
  • José Hualde
  • Ignacio
Hualde, José ignacio. 2019. Fonologo baten galderak espektrogramaren aurrean. in irantzu epelde Zendoia & oroitz Jauregi nazabal (arg.), Bihotz ahots: M.L. Oñederra irakaslearen omenez, 337-351. Bilbo: uPV/eHu.
Ane icardo isasa & Jennifer Zhang. 2019. lenition of word-final plosives in Basque
  • José Hualde
  • Ander Ignacio
  • Beristain
Hualde, José ignacio, Ander Beristain, Ane icardo isasa & Jennifer Zhang. 2019. lenition of word-final plosives in Basque. in Sasha calhoun, Paola escudero, marija tabain & Paul Warren (arg.), Proceedings of the 19th International congress of Phonetic Sciences, Melbourne, australia 2019, 642-646. canberra: Australasian Speech Science and technology Association inc.
José ignacio & Xabier Bilbao. 1992. a phonological study of the Basque dialect of Getxo (aSJUren Gehigarriak 29). donostia: gipuzkoako Foru Aldundia
  • Hualde
Hualde, José ignacio & Xabier Bilbao. 1992. a phonological study of the Basque dialect of Getxo (aSJUren Gehigarriak 29). donostia: gipuzkoako Foru Aldundia.
The Basque dialect of Lekeitio (aSJUren Gehigarriak 34)
  • José Hualde
  • Ignacio
Hualde, José ignacio, gorka elordieta & Arantzazu elordieta. 1994. The Basque dialect of Lekeitio (aSJUren Gehigarriak 34). Bilbo & donostia: uPV/eHu & gipuzkoako Foru Aldundia.
Journal of the International Phonetic association
  • José Hualde
  • Juan Joxe
  • Zubiri
Hualde, José ignacio, oihana lujanbio & Juan Joxe Zubiri. 2010. goizueta Basque. Journal of the International Phonetic association 40(1). 113-127. https://doi.org/10.1017/ S0025100309990260.
miquel Simonet & marianna nadeu. 2011. consonant lenition and phonological recategorization
  • José Hualde
  • Ignacio
Hualde, José ignacio, miquel Simonet & marianna nadeu. 2011. consonant lenition and phonological recategorization. Laboratory Phonology 2(2). 301-329. https://doi. org/10.1515/labphon.2011.011.