Content uploaded by Igor Calzada
Author content
All content in this area was uploaded by Igor Calzada on Jul 05, 2020
Content may be subject to copyright.
Galde 29
-
uda/2020
46
Testuinguru geopolitiko, digital,
eta post
COVID-19
pandemiko globala.
Igor
Calzada*
H
errigintza Algoritmikoa
eta
Adimen Artifiziala
P
ost COVID-19 Gizartean
H
errigintza Algoritmikoa
eta
Adimen Artifiziala
P
ost COVID-19 Gizartean
Zein ote da jada normalitate hitzaren esanahia orain? Ia
oharkabean,
2020
ko Martxo-Ekainaren artean esponentzial-
ki jazo diren azken lau hilabeteetan, ez ote dugu jada zen-
tzuz hustu edo agian beste zentzu batekin bete dugu hi-
tzaren esanahia. Agian, erresilientzia globalizatuz, gure
bizitzak, harremanak, eta lanak hauskorrak bihurtuarazi ditu-
gu jada: hori da guztia. Honen aurrean ordea, badira duinta-
sunaren aldeko deia egin dutenak ere: #DemocratizingWork
1
manifestuan bildu diren akademiko eta sinatzaileak, beste
gauza askoren artean, ekonomia digitalaren araubideak bir-
planteatzea eskatzen dute. Abagune sistemiko honen au-
rrean, zer egin beharko luke ezker politikoak? Balizkoak al
zaizkio jada garai bateko kontsigna eta sozio-ekonomia digi-
talizatua ulertu, aztertu eta oldartzeko moldeek?
Tartean, adimen artifiziala eszenatoki globalean sartu
eta erdi-erdian kokatu da, mirakulu algoritmiko gisa guz-
tia konpondu eta bideratzeko promesarekin (teorian). Sortu
dira berau kudeatu eta eskeintzen dituzten enpresak eta
hamaika egitasmo. Hala ere, gutxiago hitzegiten da bali-
zko garapen aukeren ingurun bezala alboko kalte/ezjakin-
tasunak behartutako ondorioen inguruan. Sarri kode bina-
rio bat planteatzen digute, alternatibarik ezpalego gisa:
gure libertate zibilen edo osasun publikoaren artean auke-
ratu beharko dugu zelatatze-teknologikoaren begirada al-
goritmikoaren pean? Zer ‘normalitate klase’ ekarri digu
beraz post COVID-19 gizarteak? Gizabanakoaren aukerak
eta ekintza kolektiborako bideak murrizten dituen norma-
litatea? Ez dirudi oso normalitate adimenduna, horrela
bada behintzat.
Testuinguru globalean, post
COVID-19
gizartearen oldar-
ketak, adimen artifizialaren norgehiagoka areagotu egin du,
hiru paradigma digitalak lubakituz heuren artean. Halaber,
post
COVID-19
gizartearen kudeaketan azaleratu eta anpli-
fikatu egin dira aspalditik herrigintza eta demokrazia uler-
tzeko somatzen ziren joerak eta kontraesanak paradigma
ezberdinen artean:
(i) Txina aspalditik ari da esperimentatzen
Social Credit
System
(SCS) delakoa, hiritarren kontrola gailendu eta to-
talitarimo/nazionalismo teknologiko
2
gisako paradigma bati
gradualki helduz.Bestalde Huawei enpresa berritzailearen,
5G teknologiaren aitzakipean, estrategia oso esanguratsua
izaten ari da EB-rekiko hurbiltze-estrategiko bat aurreikus-
ten delarik.
COVID-19
a, Txinaren estrategia geopolitiko global
osoaren abiapuntua izan da. Harrigarria dirudi oraindik Txinak
berariazko informazioa partekatu ez izana krisiaren hasieran,
eta kontrara, diplomazia lehun bat abian jartzea Europako
zenbait herrialderekin, beraien irudia zaindu eta ziber-di-
plomaziaz apaintze-aldera.
(ii) Shozana Zuboff-ek,
Harvard University
-ko adituak,
maixuki azaldu bezala,
GAFA
gisa ezagunak diren
Google
,
Apple
,
Facebook
eta
Amazon
, zelatatze-kapitalismoa (
survei-
llance capitalism
3
) aspalditik praktikatzen darraite. Orainartean
ezinezkotzat genituen aliantzak ere ikusi ditugu ere: Apple eta
Google-en arteko elkarlanak konfirmatu baino ez du egiten
norgehiagoka eta paradigmen arteko lehia.
Contact tracing
egitasmoaren arira, lanketa eta estrategia parekide eta
amankomuna darabilte. Itzelezko inflexio puntua da gure
pribatasun eta datuen erabilgarritasunari dagokionez, Sili-
con Valley-ren esku utziz gure datu eta subirautza teknolo-
gikoa aurrerantzean. Non geratzen da estatuen soberania?
Eta zein da Europaren erantzuna honen aurrean? Alterna-
barik Europan, Europar Batasunaren (EB) alderik?
To cite this article:
Calzada, I. (2020),
Herrigintza Algoritmikoa eta Adimen Artifiziala Post COVID-19 Gizartean //
Algorithmic Governance & AI in the Post COVID-19 Society.
Galde 29. pp. 46-48. DOI: 10.13140/RG.2.2.33413.58081/2.
Available at/Retrieved from: https://www.galde.eu/es/ Online publication date: 7th July 2020
Galde 29
- verano/2020
47
...
«Europako Batzordea aspaldi ari da bide estrategiko hau atontzen. Azken batean, hiri eta eskualde
mailako datu-ekosistemak izango baitira gure bizimodua ‘gobernatuko’ duten lehengaiak;
adimen artifiziala elikatuko duen lehengai berbera. Alegia, gure herrigintza (eta ekonomia)
zeharo baldintzatuko duena. Konturatzen al gara honen garrantziaz?
(iii) EB-k lan aintzindaria egin du azken urteotan Da-
tuak Babesteko Arautegi Orokorra (DBAO, GDPR bezala
ezaguna dena) sortzeko. Une honetan debate interesga-
rri bat sortu delarik pribatasuna bermatu vs etekin soziala
ahalbidetu teknologiek COVID-19-a antzematen laguntze-
ko.
Contact tracing
-aren aitzakipean, eredu zentralizatu
eta dezentralizatuak egon dira ezbaian. Hala ere, berriki,
eta agian hori da orain erronka nagusia, Alemania eta Fran-
tziako ekonomia ministroek, Europako subirautza tekno-
logikoaren abiapuntua litzatekeen Gaia-X proiektua aur-
keztu dute. Zeresan handiko neurria da dudarik gabe eta
Europako Batasunak datu eta ekonomia digitalaren pers-
pektiba ‘progresistagoa’ landu nahi dugunon zientzilarien-
tzat (bederen). EuropakoBatzordea aspaldi ari da bide es-
trategiko hau atontzen. Azken batean, hiri eta eskualde
mailako datu-ekosistemak izango baitira gure bizimodua
‘gobernatuko’ duten lehengaiak; adimen artifiziala elika-
tuko duen lehengai berbera. Alegia, gure herrigintza (eta
ekonomia) zeharo baldintzatuko duena. Konturatzen al
gara honen garrantziaz?
Herrigintza algoritmikoa, nazio algoritmikoa
Honek zerikusia du Euskal Herriaren herrigintza, estrate-
gia digitala eta subirautza teknologikoak bete beharko
lukeen paperaz, aurrean dugun ekonomia eta gizarte digi-
tala ulertu eta gutxieneko berme demokratikoei eusteko
bada ere
4
. Agian hemen,
stakeholder-
rak diren sektore
publiko, pribatu, zibila, baina baita-ere akademia eta gi-
zarte ekintzaile/aktibistak lerratzea falta litzatete euskal
nazio algoritmiko bat erdietsi nahiko lukeen ezker poli-
tikoari (Calzada 2018a, 2018d). Hemen, EBren aterkipean,
blockchain
5
bezalako arkitektura tekno-politikoak oso ba-
liagarriak suerta litezke gure hiru eremu administratiboen
artean (eta batipat gure metropolizatze-prozesua kontuan
edukiz) protokolo dezentralizatu eta sareratuak egikariza-
tzeko. Helburua hiritarrenganako gerturatze eta zerbitzu
publikoen hobekuntza litzateke. Nola jarri adimen artifi-
ziala euskal nazio algoritmiko baten zerbitzura gizarte on-
gizatea bermatuz? Nola ekidin Euskal Herria eta bere hiri-
tarrak zelatatuak daudela etengabe
Big Tech
edota
estatuaren (egungo espainiarraren baina baita ere etorki-
zuneko balizko euskal-estatuarenaren) kontrolaz? Halaber,
hiritar digitalen emanzipatze-sozial eta digitala jomugan,
desiragarria/beharrezkoa litzateke euskal estatu bat, hain
zuzen ere, panoptiko digitalaren kontzeptutik urrun? Ba
al da holakorik? Estonia al da eredua? Seguru? Posible al
da egungo mundu konplexu, interkonektatu, interdepen-
diente, eta mugaz jositako honetan estatu bat izatea? On-
dorioz, euskal estatu batek demokratizazio eskeintza za-
balena egitea ezinbestekoa litzateke. Beraz, estatugintza
demokratikoa ez da posible izango nazio algoritmiko mo-
duan operatzen hasten ezpagara behintzat. Estatu espai-
nirrak babesten al ditu egun euskal hiritarron eskubide
digitalak? Baina…eta balizko euskal estatu batek, babes-
tuko al lituzke? Horratx eztabaida eraikitzaile batetarako
osagaiak: estatugintza-ereduak, balizko hiritarren eskubi-
de digitalen babesa eta ondorioz, abertzale/ez-abertzaleen
ezker paradigmaren berrikusketaren beharra.
Gure hartu-eman guztiak daude zipriztinduta kodetu-
tako sare, datu, eta hartu-emanez: tekno-hiritar gara tek-
no-post-
COVID-19
gizartean. Determinismo teknologikoa
ekiditeko bidea subirautza garatzea da, baina Europar hiri-
eskualde, nazio eta estatuekin elkartasun eta lankidetza
internazionalisten bidez (izan Estonia, edo izan Katalunia).
Euskal errepublika bat nazio algoritmiko gisara operatzen
irudikatu ahal dugu Europar federazio batean? Kontzertu
berri honetan jokatzeko baliatu behar ditugu gure auke-
rak eta datu azpiegitura, erakunde eta ekosistema egitu-
raturik gabe, gureak egingo du. Ezingo ditugu euskal hiri-
tarren eskubide digitalak babestu aurreratzean, ezta
beraien lan, bizi, eta duintasun baldintzak bermatu. Eta…ez
al dira nahiko arrazoi euskal naziogintzaren narratiba be-
rritu ez-dogmatiko bati ekiteko (izan abertzalea edo-ta
nazio tekno-politiko kripto-kulturalaren bertsio vasquista,
akaso)? Euskal hiritar digitalok, balizko erabakitze-eskubi-
dea, eskubide digitalen aldarriarekin artikulatzea egokitu
zaigu aurki; post
COVID-19
gizarteak jarri digun abiadura
da honakoa. Gai al gara erronkari heltzeko?
Adimen artifizialaren erraminta-kaxa,
E
uropako zenbait proiektu eta
bide-orri estrategikoa
E
uskal
H
errirako.
Sarritan iruditzen zaigu, gurean ezagunak ez direnak, beste
inon garatzen ari ez direnik, etorkizuna eraikitzen ez dire-
nik. Adimen artifiziala gertatzen ari da Europako leku as-
kotan eta batipat sektore publikotik abiatuta, herrigintza
diseinatzen den botere publikoetatik. Hori da hain zuzen
AI Watch
6
proiektuan garatzen diharduguna zientzilari eta
aditu talde batek. Erabilerak asko dira: (i) audio prozesa-
doreak, (ii) chatbots-ak
7
, (iii) robotika kognitiboa, (iv) ikus-
Galde 29
-
uda/2020
48
...
pen konputerizatua, (v) aditu/arauetan oinarritutako eraki-
menerako sistema adimendunak, (vi) ezagutzaren kudeake-
ta, (vii) ikasketa automatikoa/ikasketa sakona
8
,
(viii) hizkun-
tza naturalen prozesamendua, (ix) analitika prediktiboak,
simulazio eta datu bisualizatzeak, eta (x) segurtasun ana-
litikak. Erabilera guztia hauek, ondorio teknopolitiko gar-
biak dituzte.
Europan, Estonia, Belgika, Suedia, Lituania, Herbehe-
reak, Polonia eta estatu espainiarrean, maila administrati-
bo ezberdinetako erakunde publikoak adimen artifiziala
aplikatzen dihardute. Egitasmo guztiek, hiritarren ongiza-
te eta datu-kudeaketan eragina izango dute. Estoniako
gobernu zentrala, ‘Satikas’ proiektuarekin, gai ekono-
mikoetarako datuak depuratzen ari dira. Belgikan, go-
bernu federala, osasunerakosistema prediktibo bat
garatzen dihardu. Suedian, maila lokaletan ari da zain-
tza eta hautaketa prozesuetan txertatzen. Lituanian
gobernu zentraletik hiritarren esperientzia hobetzea
dute xede. Herbehereetan, maila lokalean, ongizate
politiken fondoen erabilera egokitzen dabiltza. Polo-
nian, maila lokalean ere, gai ekonomikoen esleipena nola
gauzatzen den hobetzea dute helburu. Azkenik, estatu es-
painiarrean, txosten faltsuen identikatzean ari dira adimen
artifiziala aplikatzen.
Euskal Herrian, hiru eremu administratiboen egoeratik eta
egoera ezberdinetik abiatuta (aukera eta mehatxuak, ahulgu-
neak eta arnasguneak, kontuan izanda), bide-orri estrategiko
baten proposamenarekin amaitu nahiko nuke. Euskal eragi-
leei dagokie lanketa eta lehentasunak finkatzea:
1. Naziogintza eta estatugintzan: datu-estrategia eta
gure tokia agentzia pan-Europearretan.
2. Hiru barruti administratiboen arteko proiektu pilo-
to eta esperimentalak
blockchain
teknologiarekin.
3. Eskubide digitalen (pribatasuna eta jabetza) ingu-
ruan egun abian dauden manifestu eta hiri-koalizietan sar-
tzea gure hiriburuen bitartez.
4. Sektore publikoan be-
rrikuntza aplikatu hiritar algorit-
mikoak jada kontsiderazio zen-
trala izanik (Estoniako ereduari
jarriki).
5. Historian zehar garatu
ahal izan dugun eredu sozio-eko-
nomiko komunitarista egunera-
tzea, kooperatibagintza jatorri-
zko eredua, plataforma eta datu
kooperagintza bilakatuz, eragile
anitzen artean.
6. Subirautza teknologikoa,
erakunde eta aparailuetatik hara-
go, hiritartasunean zentratzea (gi-
zarte berrikuntzan).
*Dr. Igor Calzada,
MBA, FeRSA,
O
xfordeko unibertsitatea
eta E
uropako Batzordea
DG JRC
1
https://democratizingwork.org/
2
https://bylinetimes.com/
2020/04/07
/the-coronavirus-crisis-digi-
tal-surveillance-and-technological-totalitarianism/
3
https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=hIXhn
-
WUmMvw&feature=emb_title
4
https://medium.com/rsa-journal/data-spaces-and-democracy-
178054e9fc2b
5
Bloke-katea edo Blockchain gisa ezagutzen dena
(BC
, bloke-
katea ingelesez) banatutako datu-base bat da, datu bat argitaratu
ondoren hura ezaldatzeko diseinatutako bloke-kateeko satua. Blo-
keei aurreko katearen beste bloke bati buruzko metainformazioak
gehitzen zaizkie denbora-lerrobatean; horrela, teknika kriptogra-
fikoei esker, bloke batean dagoen informazioa errefusatu edo edi-
tatu ahal izateko, ondorengo bloke guztiak aldatzea beste biderik
ez dago. https://eu.wikipedia.org/wiki/Bloke-kate
6
https://ec.europa.eu/knowledge4policy/ai-watch/topic/ai-public-
sector_en
7
Chatbot bat testu nahiz entzumen bidezko metodoen bitartez
elkarrizketa bat jarraitzen duen programa informatikoa da. https:/
/eu.wikipedia.org/wiki/Chatbot
8
Ikaskuntzasakona (ingelesez deep learning) ikasketa automa-
tikoko metodo bat da. Ez da ataza espezifiko bat ebazteko algo-
ritmoa, modu automatikoan eta datuetatik abiatuz ikasteko di-
seinatutako metodoa baizik. https://eu.wikipedia.org/wiki/
Ikaskuntza_sakon
9
https://en.wikipedia.org/wiki/Digital_twin
7. Etika, datu pertsonal geolokalizatu, soslaiatze, mo-
delizazio, eta testu semantikoen analisiak, gure politika
publikoen zerbitzura jartzea: populazio sintetikoen mo-
delizazioak eta
digital twins-
ak
9
erabiltzen hastea poli-
tika publikoak diseinatzeko, esperimentazio partehartzai-
learen bidetik.
8. Europear esparruan kasu, proiektu eta egitasmo
propioekin lehen lerroan egotea, berrikuntza sozialean
puntako gune bat garela ekintzekin demostratuz.