Content uploaded by Nahia Idoiaga
Author content
All content in this area was uploaded by Nahia Idoiaga on Sep 20, 2019
Content may be subject to copyright.
UZTARO 110, 85-102 85 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
«La Manada» auziko
sententziaren jarraipena
Twitterren: bortxaketaren
kulturari buruzko gizarte-
irudikapenak iraultzen
Nahia Idoiaga Mondragon1, Martín Sainz de la Maza San Jose2
eta Maitane Belasko Txertudi3
1Euskal Herriko Unibertsitateko Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Saila
2Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Psikologian doktoregaia
3 Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila
Ikerlan honek «La Manada» izenez ezaguna den talde-bortxaketari buruz
Twitterren eraikitako diskurtsoa aztertuko du. Horretarako, epaia plazaratutako
egunaren inguruko lau asteetan #lamanada traola zuten txioen edukia analisi lexikal
bidez aztertu zen. Emaitzetan diskurtso feministaren lanketa nabarmena izan zen
mobilizazio sozialera deituaz, biktima babestuaz edota bortxaketaren kulturaren
kontrako argudioak zabalduaz. Baina diskurtsu antifeminista ere plazaratu zen,
bereziki biktimari errua egozteko eta diskurtso feministei kontra egiteko. Twitterreko
diskurtsoa sexu-erasoei buruzko pentsaeraren isla izan daitekeela ondorioztatzen
da, baina aldi berean baita agente aktibo ere jakintza eraldatu horren eraikuntzan.
GAKO-HITZAK: Aktibismo digitala · Bortxaketa · Bortxaketaren kultura ·
Feminismoa · Mugimendu feminista · Twitter.
The sentence of «La manada» on twitter. Revolutionizing social representa-
tions about the rape culture
This paper aimed to know discourse built on Twitter about the case of group rape
called «La Manada» and to observe its impact on society. To this end, an analysis of the lexical
content was carried out on the tweets that were published with the hashtag #lamanada for 4
weeks around the publication of the sentence. Two interpretations are generally highlighted:
The feminist discourse, which called for social mobilization, defended the victim and spread
the discourse against the culture of rape and the anti-feminist discourse, which blames the
victim and goes against the feminist discourse.
KEY WORDS: Digital activism · Rape · Culture of rape · Feminism · Feminist
movement · Twitter.
Psikologia
https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.5 Jasotze data: 2019-01-13 Onartze data: 2019-03-18
UZTARO 110, 85-102 86 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
1. Sarrera
«La Manada» auzia
Azken urteotako sexu-eraso kasuen artean oihartzun sozial bereziki nabaria
izan du «La Manada» auziak. Auzi hori Iruñean, Nafarroan, 2016ko uztailaren 7an
San Fermin jaietan gertaturiko sexu-indarkeria kasua da. Emakume batek salatu
zuen bost gizonezkok osatutako talde batek bortxatu zuela Iruñeko eraikin bateko
korridorean. Akusatu guztiak atxilotu zituzten, Guardia Zibileko eta Espainiako
Armadako kide bana haien artean, espetxeratu eta epaituak izan ziren (Jones, 2018).
Epaia 2018ko apirilaren 26an iragarri zen, auzitegiak sexu-abusutzat jo
zuen gertakaria eta ez zuen onartu sexu-erasoa egon zenik bortxaketan (Jones,
2018). Espainiar legediari jarraiki, sexu-erasoak izango lirateke sexu-indarkeriaz
edo larderiaz burututako sexu-jarduerak; sexu-abusuak, aldiz, indarkeria gabe
burututakoak lirateke (Ceberio, 2018). Gainera, hiru epaileetako batek, Ricardo
Gonzalez-ek, akusatuen absoluzioaren alde bozkatu zuen, bost gizonak errugabe
zirela esanaz, gertatutakoa festa-giroan guztien artean gogotsu bizitako sexu-
jarduera zela uste zuelako.
Epaiaren ostean, hura salatzeko manifestazioak deitu ziren Euskal Herriko eta
Espainiako herri gehienetan (Jones, 2018). Gainera, sare sozialek eztanda egin
zuten eta «La Manada» kasua gai nabarmenena (trending topic) izan zen hainbat
aldiz (Asenjo, 2018). Talde feministek ere epaia gogor salatu zuten, etorkizuneko
kasuetarako aurrekari beldurgarria izan zitekeela aldarrikatuaz (Alvarez, 2018).
Artikulu honetan «La Manada» kasuak sare sozialetan, zehazki, Twitterren, izan-
dako plazaratzea landu eta aztertuko dugu, eta eztabaidagai izango dugu eraso
sexualekiko irudikapen partekatuetan izan dezakeen garrantzia.
Aktibismo feminista digitala
Kultura modernoetan, sare sozialak gizarte-aldaketa sustatzen duten oinarrizko
eragileak dira eta, ondorioz, lanketa feministak jorratzeko eta zabaltzeko baliabi-
de baliotsu bihurtu dira (Stubbs-Richardson, Rader eta Cosby, 2018). Komuni-
kabide digitalak gai politikoen inguruko antolakuntza-tresna gisa erabiltzen ari
dira (Chattopadhyay, 2011; Juris, 2008; Mendes, 2015), eztabaida eta ekintza-
hedapeneko komunitateak eraikitzeko (Gerbaudo, 2012; Lim, 2012), baita informa-
zioa hedatzeko online eta offline espazio gisa ere (Lim, 2012). Twitter bezalako
sareen ospeari esker, banakoek espazio publikoetan eragin dezakete (Westerman,
Spence eta Heide, 2014) eta, era horretan, gertaera garrantzitsuenak berreraiki
jakintza publikoarentzat (Murthy, 2010; Westerman et al., 2014).
Gainera, 2010. urteaz geroztik, mundu mailako mugimendu feministak patriar-
katuarekin, sexismoarekin, misoginiarekin, genero-indarkeriarekin eta desberdin-
tasunekin lotutako hainbat gairi buruzko arreta eta kontzientzia zabaldu nahian
irmoki dabiltza sare sozialetan lanean (Baer, 2016; Turley eta Fisher, 2018). Lanketa
horretan bereziki gai garrantzitsutzat jo dute bortxaketaren kulturaren aurka lan
egitea (Keller, Mendes eta Ringrose, 2018; Mendes, 2015; Sills et al., 2016). Izan
ere, sare sozialen bidez gizarteko talde zabalei formazio feminista eskaintzeko
UZTARO 110, 85-102 87 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
aukera dago (Sills et al., 2016). Adibide gisa, Twittereko kanpaina feministek
bultzatutako hashtag edo traolak1 oso baliagarriak izan dira bortxaketaren kulturaz
gain, sexismoa, misoginia edota bortxaketari buruzko mitoak salatzeko eta haiei
buruzko eztabaida-espazioak sortzeko (Turley eta Fisher, 2018). Hala eta guztiz
ere, azpimarratu beharra dago antifeminismoak ere sare sozialetan presentzia
nabarmena duela, eta sarri mundu digitalak bortxazko kultura ugaritzeko plaza gisa
jokatzen duela (Jackson, 2018; Keller et al., 2018).
Halaber, hainbat ikerketak sare sozialetan sexu-eraso eta bortxaketek izandako
trataera aztertu dute. Ikerketa-gaien artean azpimarragarrienak hauek izan dira:
komunikabideetan famatu bihurtutako bortxaketa-kasuen jarraipena (adb.: Barca,
2018; Moody-Ramirez et al., 2015; Pennington eta Birthisel, 2016; Woods, 2014),
nerabeek jasandako erasoei buruzko kontaketen jarraipenak (Wellman, Reddington
eta Clark, 2017) edota sexu-erasoak jasandako biktimen erruduntasunari buruzko
eztabaidak (Stubbs-Richardson et al., 2018). Ikerketa horietatik ondoriozta daiteke
sare sozialak biktimak babesten dituztenen eta bortxaketaren kultura sustatuz
biktimak erasotzen dituztenen arteko eztabaida- eta gatazka-plaza bihurtu direla
(Stubbs-Richardson et al., 2018).
Bortxaketaren kultura
Baina, zer da bortxaketaren kultura? Bortxaketaren kultura eraikuntza soziala da,
gizabanako zein gizartearen mailan. Horren bidez, sexu-indarkeria urteetan zehar
iraunkorra eta justifikatua izan da (Edwards, Turchik, Dardis, Reynolds eta Gidycz,
2011). Hau da, bortxaketaren kulturak bultzatutako uste eta balioek bortxaketa
onartzen duen ingurunea sortzen dute, emakumeen sexu-objektibazioaren bidez,
biktimen estigmatizazioa bidez eta bortxaketaren justifikazioaren bidez (Boswell eta
Spade, 1996).
Bortxaketaren bidez kultura hainbat mitotan oinarrituta dago. Mito horiek
bortxaketa, bortxatu eta bortxatzaileei buruzko estereotipo edo sinesmen faltsuak
dira, zeinek bortxaketen biktimen aurkako ingurunea bultzatzen duten (Burt, 1980).
Payne, Lonsway eta Fitzgeraldek (1999) zortzi bortxazko mito ohikoenak identifikatu
zituzten: «Berak eskatu zuen»; «Nahi zuen»; «Gezurretan ari da gertatutakoari
buruz»; «Ez zen bortxaketa izan, nahitako harremana baizik»; «Bortxatzaileak ez
zuen minik egin nahi»; «Bortxaketa ez da hainbesterako» eta «Bortxaketa gertaera
desbideratu bat da». Bortxazko mitoak diskurtso erlijioso, sozial eta juridikoetan
aurkitzen dira (Edwards et al., 2011) eta eragina dute bai biktimetan baita sexu-
erasoak epaitzen dituzten justizia-arloko aktoreek hartutako erabakietan ere (Sacks,
Ackerman eta Shlosberg, 2018).
Biktimak erruduntzat jotzea ere bortxaketaren kulturaren osagai bereziki garran-
tzitsua da. Erru-prozesu horren bidez banakoak biktimatik urrundu egiten dira, eta,
aldi berean, bortxatzaileak, bereziki maila sozial altukoak direnean, errugabetzat
jotzen dira (Ryan, 1971). Biktimak errudun kontsideratuz gertatutakoaren erantzule
1. Mezu labur azkarrak idazteko sare sozial honek baditu mila terminologia, horien artean hashtag
hitza dugu. Elkarrizketa bat sortzeko # ikurra eta hitzen bat jarriaz sortzen dena. Euskal munduan hashtag
hitza TRAOLA bezala erabiltzen hasia da, Twitter euskaratu zutenetik.
UZTARO 110, 85-102 88 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
bihurrarazten dira, besteak beste, haien erakargarritasunagatik, janzkeragatik,
alkohola edateagatik, «segurua» ez zen eremu batean ibiltzeagatik edota «behar
beste» erasotzaileari kontra ez egiteagatik (Brown, Testa eta Messman-Moore,
2007; Durham, 2013; Moody-Ramirez, Lewis eta Murray, 2015; O’Hara, 2012).
Faktore horiek guztiek iradokitzen dute biktimak jokabide arriskutsuak zituela
jakin behar zuela eta, ondorioz, bere burua arriskuan jartzen zegoenez, bera dela
gertatutakoaren erruduna (Moody-Ramirez et al., 2015).
Artikulu honetan, «La Manada» kasua gizarte-irudikapenen teoriaren ikuspuntutik
landuko da (Moscovici, 1988; Wagner eta Hayes, 2005). Gizarte-irudikapenak bi
funtzio betetzen dituzten balioak, ideiak eta praktikak dira. Alde batetik, bizi garen
inguruan norberaren burua orientatzeko aukera finkatzen dute, eta, bestetik,
gizarteko eta taldeetako kideen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute (Moscovici,
1984). Gizarte-irudikapenen teoriaren ikuspegitik argudiatzen da eguneroko
diskurtsoak aldez aurretik izaniko esperientzietan oinarritzen direla (norberarenak
zein besteenak) eta komunikabideek eta elkarrekintza sozialek hedatzen dituztela
(Duveen eta Lloyd, 1990) .
Gizarte-irudikapenen teoriaren barruan, Collective Symbolic Coping (CSC)
(Wagner, Kronberger eta Seifert, 2002) izenekoak azaltzen du nola ematen dieten
taldeek esanahia gizarte-ordena arriskuan jartzen duten egoera berriei, «La
Manada» auzia kasu. CSCa gizarte-irudikapenen (Moscovici, 1988, Wagner eta
Hayes, 2005) eta agenda setting (MacCombs, 2004) teoriaren interfazeetatik sortu
zen, maila kolektiboko coping-a edo aurre egitea nabarmenduaz. Beste era batera
esanda, komunikazio-sare baten parte izanik, bai gizabanako gisa bai eta taldeko
kide gisa ere, gai edo erronka berri bati nola aurre egiten zaion deskribatzen du (Orr,
Sagi eta Bar-On, 2000; Wagner, 1998).
Maila klinikoan gertatzen den bezala, arazoei buruzko eztabaida publikoak eragin
handia du gizarteak gertakari traumatiko jakin bati esanahia emateko prozesuan
(Pennebaker eta Harber, 1993). Esparru publikoko gertaera esanguratsuak azaltze-
ko ahaleginean, CSCak proposatzen du coping edo aurre egite hori bereziki komuni-
kabideen diskurtsoaren bidez gauzatzen dela, kasu honetan sare sozialen bidez.
Horren ondorioz, CSCaren bidez sortutako irudikapenek gizarteari gertakari
berriak interpretatzeko tresnak eskaintzen dizkiote (Gilles et al., 2013). Prozesu
horrek ordea, zenbait fase bete behar ditu (Wagner et al., 2002). Fase hauek dira:
1) Kontzientzia hartzea, hau da, gertaera gizartearentzat garrantzitsutzat jotzea da.
2) Desadostasuna (dibergentzia), gertaeraren interpretazio desberdinak sortzen
dira, anbiguotasuna eta nahasmena sortuaz. 3) Konbergentzia, taldeak hitzarmen
bat onartzen du interpretazio berri bat eraikitzeko (Bartlett, 1932). 4) Normalizazioa,
gertakari berriaren azalpena ezagutza komunean integratuta dago eta, beraz,
gizarteak onartzen du. Honenbestez, sare sozialak gizarte-irudikapenen CSCaren
bidez-ko bilakaera aztertzeko iturri paregabeak izan daitezke, ingurune naturalistan
ebaluatzeko aukera eskaintzen dutelako. Izan ere, Twitterren iritziak modu ireki
eta bat-batekoan eztabaidatzen dira denbora errealean (Stubbs-Richardson et al.,
2018).
UZTARO 110, 85-102 89 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Helburu eta hipotesiak
Honenbestez, sare sozialek, eta bereziki Twitterrek, egun pil-pilean dauden gaiei
buruzko gizarte-irudikapenak isla ditzakete, «La Manada» auzian gertatutakoaren
gisara, jendartea mehatxatzen duten gertaera berriei esanahia nola ematen zaien
erakutsiaz. Beraz, ikerketa honen helburu nagusia «La Manada» auziari buruz
Twitterren plazaratutako diskurtsoa aztertzea da, haren bidez landutako esanahi
sinbolikoa argitzeko. Hau da, lan honen jomuga da «La Manada» auziak zer esanahi
izan duen eta sare sozialen bidez, Collective Symbolic Coping prozesuari jarraiki,
nola aurre egin zaion. Horretarako, auzia hau pil-pilean zegoen unean Twitterren
izandako jarraipena aztertu dugu, zehazki epaia ezagutzera eman zen inguruko
asteetan.
Auzi honi buruz Twitterren landutako diskurtsoa kontrajarria izatea espero da.
Horrela, alde batetik, diskurtso feministak modu argi eta indartsuan agertzea espero
da, bereziki biktima babestuaz, marko teorikoan aipatu dugun azken urteetako
aktibismo digital feministari jarraiki. Diskurtso feministek bortxaketaren kultura
eta hura babesten dutenak (erasotzaile, epai, etab.) salatuko dituzte. Bestalde,
bortxaketaren kultura eta mitoak bultzatuko dituen diskurtso sexista ere agertzea
espero da, bereziki biktimaren erruduntasuna argudiatuaz, antzeko beste kasuetan
gertatu den erara. Bi diskurtsoetan traolen erabilera indartsua egitea espero da
Twitterren zabalkundean esanahi bereziki garrantzitsua hartu duten lanabesak
baitira traolak. Horregatik, bai talde feministek bai antifeministek erabilitako traolak
unean-unean aldatzen joatea espero da. Honenbestez, eta aipatutako guztiaren
ondorio gisara, «La Manada» auziaren gizarte-eraikuntza polemikoak eraso sexualei
buruzko gizarte-irudikapenetan eragin nabarmena izatea espero da.
2. Metodologia
2.1. Datu-bilketa
Twitterreko mezuen edo txioen2 lagina sortzeko, streaming API bidez lau astetan
zehar #lamanada traola izan zuten txio guztiak bildu ziren. Guztira, «La Manada»
kasuari buruzko 3.822 txio bildu ziren Twitterren diskurtsoaren analisi lexikoari
jarraitzeko. Txioak edo mezuak «La Manada» auziko epaia plazaratu zen dataren,
hots, 2018ko apirilaren 26aren, inguruko lau astetan zehar bildu ziren, zehazki
apirilaren 18tik maiatzaren 17ra bitartean. Aste horiek honela kodetu ziren: 0 Astea
(apirilaren 18tik apirilaren 25era), 1 Astea (apirilaren 26tik maiatzaren 2ra), 2 Astea
(maiatzaren 3tik 9ra) eta 3 Astea (maiatzaren 10etik 17ra).
2.2. Edukiaren analisia
Jasotako txioen analisi lexikala egiteko eta kasu horietan ohiko diren
fidagarritasun- eta baliozkotasun-arazoak ekidin nahian (Klein eta Licata, 2003;
Reinert, 1996), Reinert metodoa darabilen Iramuteq softwarea erabili zen (Reinert,
2. Txioak Twitter gizarte-sarean erabiltzaileek parteka ditzaketen testu soileko mezu laburrak dira.
Gehienez 280 karaktere izan ditzake txio bakoitzak
UZTARO 110, 85-102 90 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
1983, 1990). Metodo horren helburu nagusia testua kuantifikatzea da, haren
estruktura garrantzitsuenak erauziz testu-datuei datxekien informazio oinarrizkoena
erabili nahian. Hau da, metodo horren bidez aipaturiko txio guztietan errepikatzen
diren gai edo klase nagusiak identifikatu ahalko dira. Gainera, analisi lexikalaren
teknika baliagarria da gizarte-irudikapenen edukia aztertzeko, arloko ikerketa
klasikoen emaitzekin bat baitator (Lahlou, 1996a, 1996b).
Softwareak burututako analisiaren lehenengo urratsa corpusa testuinguruko
oinarrizko unitatetan (Elementary Contextual Units, ECU) banatzea da, zeinak esaldi
batez edo biz osatuta dauden (30-50 hitz inguru) (Kronberger eta Wagner, 2000).
ECUak eta hitz-erroak gurutzatu egin dira kontingentzia-taula bat sortzeko, zeinak
hiztegiaren banaketa azalduko duen ECUekiko. Kontingentzia-taula horretatik
abiatuta, distantzia karratuen matrize bat sortzen da, non, bi ECU hurbilekoak
izango diren, aztertutako hitzen bat partekatzen badute (Klein eta Licata, 2003;
Reinert, 1996). Ondoren, cluster analisi hierarkiko beherakor bat egiten du Iramuteq-
ek aipaturiko distantzia karratuen matrizearekin
Reinert metodoarekin burututako beste ikerketa batzuetan bezala (Vizeu
eta Bousfield, 2009), klase edo gai nagusi bakoitzeko hitz garrantzitsuenak hiru
irizpideren bidez sailkatu ziren: 1) Hitzaren errepikakortasun-maiztasuna klasean
bertan 5 baino handiagoa izatea; 2) khi karratuaren asoziazio-probaren balioa
klasearekiko χ² ≥ 32.85; df = 1 baino handiagoa izatea; eta 3) hitz horren % 50 edo
gehiago klase horri egokitu izana.
Klase lexikalak edo txioetan errepikakorrak diren gai nagusiak identifikatu ostean,
aldagai «pasibo»ekin (aldagai askeak) lotura esanguratsua duten azter daiteke. Gure
kasuan, aldagai pasiboak publikatze-asteak izan ziren. Horretarako, txio bakoitza
argitaratutako datarekin kodifikatuta sartu zen Iramuteq programan, eta horrela
ECU bakoitza informazio horrekin lotuta geratu zen. Gainera, khi karratu estatistiko
bat ere kalkulatu zuen Iramuteq-ek, klase bakoitzak aldagai askearekin duen lotura
zehazteko. Horrela, ikertzaileak klase eta estatistika-irizpide batzuk lortzen ditu hitz
tipiko eta testu tipikoen segmentu (gure kasuan txio) moduan. Horrek klaseak edo
gai nagusiak mundu lexikal gisa interpretatzeko oinarria eskaintzen du (Schonhardt-
Bailey, 2013).
Bukatzeko, analisi osagarri gisa, korrespondentzia aniztunen analisi faktoriala ere
eskaintzen digu programa horrek. Gure kasuan, analisi hori erabiliko da unean uneko
traolen jarraipena egiteko. Bai biktimarekiko traola babesleak, bai bortxaketaren
kulturaren kontrako traolak baita traola antifeministak ere.
3. Emaitzak
3.1. Txioen analisi lexikala
Iramuteq softwarearen bidez aztertutako txioen corpusak 108.045 hitz izan zituen,
non 11.958 hitz bakarrak izan ziren. Analisi hierarkiko beherakorrak corpusa 2.543
ECUtan banatu zuen eta 5 klase eratorri ziren bakoitzeko hitzik esanguratsuenekin
1. irudian ikus daitekeen bezala.
UZTARO 110, 85-102 91 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
1. irudia. Asoziazio askeko cluster analisi beherakorreko dendograma,
maiztasun handieneko hitzekin eta asoziazio-indize handiena duten hitzekin
X2 (1), p < 0,001. Iturria: Lanketa propioa.
Irudi horretan bildutako txio guztien artean aipatuenak diren gai nagusiak
edo klaseak ikus ditzakegu, eta ikusten dugun bezala 5 dira. Ondoren, klase
bakoitzaren barnean esanguratsuki garrantzitsuenak izan diren hitzak dauzkagu (X2
estatistikoaren bidez esanguratsuenetik ordenatzen hasita) azaldu digu programak.
Guk ikertzaile gisa klase horiek izendatu ahal izan ditugu, izenburua jarriaz.
Ondorengo lerroetan klase bakoitzean nabarmendu diren ideia garrantzitsuetan
aipatuko ditugu.
Ordena kronologikoari jarraiki lehenengo klasea, «Berehalako sententziaren
argitaratzea», 0 Astearekin lotuta agertu zen, hau da, sententziaren iragarpenaren
aurreko astean. Klase honek txioen % 13,8 biltzen zituen, horietako gehienek
sententziaren argitaratzea berehalakoa zela ikusita sarean gaiarekiko arreta piztea
zuten helburu. Klase honetako txio esanguratsuki pisutsuenak hauek lirateke:
«Adi! Ostegunean, 1:00etan. #lamanada epaia argitaratuko da. Prestatu zaitez!
Gehienez 22 urteko kartzela zigorra talde bortxaketagatik» (0 Astea; X2 = 65,45);
«Oso adi egon! Bihar #lamanada kasuko sententzia argitaratuko da! Manifestazioak
antolatzeko prest egon!» (0 Astea; X2 = 45,85).
UZTARO 110, 85-102 92 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Bigarrenik, eta lehenengo asteari, hau da, sententzia plazaratu eta ondorengo
lehenengo asteari loturik bosgarren klasea dugu. Klase honek txioen % 33,8 bildu
zituen, klaserik pisutsuena izanik eta «Sententziaren kontrako protestak» gisa
izendatua izan zen. Klase honetako txio estatistikoki esanguratsuenek sententziak
gertaera abusu sexual kontsideratzea eta ez bortxaketa edo eraso sexual gogorki
salatu zuten: «Guztiok #lamanada auziko sententzia lotsagarriaren kontra! Ez da
abusua bortxaketa da» (1 Astea; X2 = 94,45); «Bost gizonek emakume bat bortxatu
zuten eta hiru epailek herrialde osoko emakumeak bortxatu gaituzte! #lamanada
amesgaiztoa da!» (1 Astea; X2 = 90,42); «#lamanada. Biktima babestu beharra dugu
eta legedia aldatu, ezin daiteke shock egoera plazerrarekin nahas dezakeen beste
sententziarik egon! Lotsa ematen dit sententziak! Agintariek biktimaren alde zerbait
egitea espero dut!» (1 Astea; X2 = 87,63); «#lamanada-ren absoluzioa eskatzeko
banako botoa eman duen epaileak dionez, bortxaketa horretan berak plazerra eta
gozamena ikusten ditu! #noesno (ez ezetz da) #Somoslamanada (gu gara taldea/
manada) » (1 Astea; X2 = 77,57).
Bidegabekeria gisa hautemandako gertaera hori salatzeko protestetarako dei
masiboa egin zen, bai kalean bai sare sozialetan traola bereziak erabiliaz, besteak
beste: #nosotrassomoslamanada (gu gara manada) (X2 = 13,12); #yositecreo (nik
sinisten zaitut) (X2 = 11.20), #noesabusoesviolacion (ez da abusua, bortxaketa da)
(X2 = 9.04), #noesno (X2 = 7.14); edo #noestassola (Ez zaude bakarrik) (X2 = 4,89).
Protestetarako deian adibide ondorengo txioak ditugu: «5 aldiz bortxatua izana
ez da sexu abusua #lamanada #noesabusoesviolacion (ez da abusua bortxaketa
da) #Yositecreo (nik sinizten zaitut) #noesno (ez ezetz da) manifestazio ikusgarria
justizia ministerioaren aurrean, #noestassola (ez zaude bakarrik) (1 Astea; X2 =
97,43 )»; «Gizarte gisa, inoiz ez dugu ahaztuko hau, #lamanada sententziaren aurka
goazen protestara!» (1 Astea; X2 = 86,56).
Azkenik, bostgarren klase honekin amaitzeko, txiolariek bereziki gogoan izan
zuten Nagore Laffageren hilketa. Iruindar gaztea 2008ko uztailaren 7an, San Fermin
egunez ere, hil zuen José Diego Yllanes-ek, berarekin sexu-harremanak izateari uko
egin ostean kolpatu, ito eta erail zuen (Duva eta Azurmendi, 2008). Honela zioten
klase honetako txio estatistikoki esanguratsuenek: «Duela 10 urteko San Ferminetan
Nagorek bere bortxatzaileari aurre egin zion! Berak kolpeka hil zuen. 8 urte pasata
libre dago. Mezua: erasotzaileari aurka egiten badiozu hil egingo zaituzte. Gaurko
mezua: erasotzaileari aurka egiten ez badiozu, ez zaituzte sinestuko #lamanada
#justiciapatriarcal (justicia patriarkala) #noesabusoesviolacion (ez da abusua
bortxaketa da)» (1 Astea; X2 = 83,45). «Haserrea justizia jauregiaren aurrean
#lamanada sententziagatik. Bortxatzea merkea da. Argi geratu zen Nagoreren
kasuan eta hau jarraipena baino ez da! Gainera haietako batzuk segurtasun indarren
parte dira, nori eskatu behar diogu laguntzeko? #lamanada #justiciapatriarcal
(justicia patriarkala) #noesno (ez ezetz da) #yositecreo (nik sinizten zaitut)»
(1 Astea; X2 = 77,86).
Ordena kronologikoari jarraiki, eta sententziaren osteko bigarren astearekin lotuta
laugarren klasea ageri da «Biktimari errua egotzi nahi diotenen kontrako aldarriak»,
UZTARO 110, 85-102 93 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
zeinak txioen % 14,29 biltzen dituen. Klase honetan, errua egozteko saiakerak bai
elkarteek bai banakoek (Ricardo Gonzalez epaileak kasu) egin zituztela salatzen
da, «La Manada»ko bost gizonak defendatuaz edota biktima eta bere pribatutasuna
ez errespetatuaz. Klase honen tweet estatistikoki esanguratsuenak honako hauek
dira: «Emakumeak defendatzen dituela dioen PPk 9.000 € eman dizkio, # lamanada
defendatzen duen elkarte bati!» (2 Astea; X2 = 77,13); «#lamanada-ri buruz: Botere
judiziala zaborra da! biktimaren datu pribatuak zabaltzen dituzten sasikumeekin
batera» (2 Astea; X2 = 65,78); «Apurka-apurka, Ricardo Gonzalez epailearen
berezitasunak aurkitzen ari gara: eskerrik asko biktima ez kondenatzeagatik bera
bortxatu zuten #lamanada-ko gizon koitaduak iraintzeagatik! Sinestezina da!» (2
Astea; X2 = 56,65).
Azkenik, sententzia publikatu osteko hirugarren astearekin lotuta guztiz
aurkakoak diren bi klase agertu dira. Lehenik, hirugarren klasean «Diskurtso
antifeminista» dugu, txioen % 14,29 bilduaz. Diskurtso antifeministak, klase honetan
esanguratsuki garrantzitsu izan ziren hainbat traola erabili zituen, besteak beste,
#stopfeminismoradical (gelditu feminismo erradikala) (X2 = 21,00) edo # stopfeminazi
(X2 = 20,00). Klase honetan biktimari errua egozten zaio, «La Manada»ko bost
erasotzaileak gudari eta errugabe gisa irudikatzen diren bitartean. Gainera, biktima
defendatzen duen mugimendu feminista gizartearentzako gaitz bezala definitzen
da. Klase honetako txio estatistikoki esanguratsuenak hauek dira: «Zu izan zintezke,
zure anaia, zure lehengusua edota zure semea gezurretako akusazioen hurrengo
biktima #lamanada den gisa! Ekin orain! #Stopfeminazi #stopfeminismoradical
#yonotecreo (nik ez zaitut sinisten)» (3 Astea; X2 = 56,73); «Feministek diotena
egia balitz, Espainiar erdiak kartzelan egongo lirateke, horregatik, premiazko
neurriak hartu behar ditugu gerlari hauek defendatzeko #lamanda #stopfeminazis
#stopfeminismoradical» (3 Astea; X2 = 43,67); «#lamanada-ko neskatoaren aboka-
tuak ez ditu bera artatu zuten polizia lekukoak epaira deitu. Zer ezkutatu nahi du?
Arraro, arraro, arraroa #yonotecreo (nik ez zaitut sinesten)» (3 Astea; X2 = 34,87).
Halere, diskurtso antifeminista hori eta, orokorrean, bortxaketaren kultura salatuz
hirugarren aste horretan bertan bigarren klasea ere agertu zen «Salatu bortxaketaren
kultura Interneten» deitu duguna eta txioen % 23,81 batu zituena. Klase honek
bereziki salatzen ditu «forocoches» gisako Interneteko foroak: «#forocoches-en
#lamanada-ko biktimarekiko post iraingarriak daude. Erabiltzaileetako batek biktima
identifikatu duela aldarrikatzen du eta baita foro honetara bere argazki bat igo
duela ere #stopforocoches» (3 Astea; X2 = 66,57); «#forocoches-eko erabiltzaileek
#lamanada laguntzeko diru-bilketa bat egin nahi dute. #forocoches ixteaz gain
gobernuek horrelako foroei pistak ematen dizkieten komunikabideen aurka ere egin
beharko luke» (3 Astea; X2 = 54,54). Horrez gain, sarean biktima erasotu zuten beste
hainbat banako eta talde ere salatu ziren klase honetan, besteak beste honelako
txioen bidez: «2016an sexismoagatik zigortutako Santiagoko Unibertsitateko irakasle
batek orain #lamanada biktimak gozatu egin zuela dio! Pertsonaia hau behin betiko
irakasle gisa baztertu izan behar da» (3 Astea; X2 = 43.87).
UZTARO 110, 85-102 94 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
3.2. Traolen analisia
Txioen analisian ikusi ahal izan dugu «La Manada» auzi honen jarraipena
egiteko hainbat traola erabili zirela. Horietako batzuk klase konkretuetara lotu ziren
esanguratsuki; beste batzuk ez, ordea. Analisi osagarri gisa maiztasun altuenak izan
zituzten traolek aztertutako lau asteetan zehar izandako bilakaera ikertu genuen, eta
horretarako Iramuteq softwarearen bidez hitz horietako bakoitzaren jarraipena egin
zen. Grafikoetako puntuazio positiboek, hau da y ardatzean goranzko puntuazioek
traola hori denbora epe horretan esanguratsuki nabarmendu zela esan nahi dute,
zenbat eta altuagoa, geroz eta nabarmenagoa izan zelarik. Kontrara, puntuazio
negatiboek epe horretan ez zela agertu edo aipatu esan nahi dute.
Hiru traola talde aztertu genituen lehenik biktima babestea helburu zutenak,
besteak beste #noestassola (ez zaude bakarrik), #nosotrassomoslamanada,
#estaesnuestramanada (gu gara manada/ taldea), #yositecreohermana (nik sinisten
zaitut ahizpa), #noesabusoesviolacion (ez da abusua bortxaketa da), #yositecreo
(nik sinisten zaitut) edota #noesno (ez ezetz da). 2. irudian ikus daitekeen bezala,
traola horiek bereziki sententzia argitaratuta eta ondorengo astean nabarmendu
ziren, eta bigarren eta hirugarren asteetan asko gutxitu ziren.
2. irudia. Biktima babesteko traolen erabilera analisi-asteetan zehar.
Iturria: Lanketa propioa.
Bigarren taldean salaketa-traolak bildu genituen, justizia patriarkala, bortxaketa-
ren kultura edota forocoches-en antzeko foro sexistak salatzen zituztenak. 3. irudian
ikus dezakegun bezala, justizia patriarkala dela salatzea bereziki sententzia atera
eta ondorengo astean nabarmendu zen. Ondorengoetan bortxaketaren kulturaren
salaketa eta forocoches-en kontrako aldarriak nabarmendu ziren.
UZTARO 110, 85-102 95 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Azkenik hirugarren taldean biktimaren eta diskurtso feministaren kontrako traolak
dauzkagu, zeinak sententzia argitaratu eta 3. astean nabarmenki nagusitu ziren.
Gainera 4. irudia 3. irudiarekin konparatzen badugu, ikus dezakegu nola traola horiek
oso indartsuak izan ziren sareetan, aste horretan bereziki maila altuetara helduaz.
3. irudia. Salaketa-traolen erabilera analisi-asteetan zehar.
Iturria: Lanketa propioa.
4. irudia. Traola antifeministen erabilera analisi-asteetan zehar.
Iturria: Lanketa propioa.
UZTARO 110, 85-102 96 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
4. Eztabaida
Ikerketa honen bidez, «La Manada» auziari atxikitako gizarte-irudikapenak aztertu
nahi izan ditugu. Horretarako Twitter erabili dugu iturri gisa, auziaren jarraipena
momentu errealean eta era naturalista batean lantzea ahalbidetu eta ulertzen
lagundu baitigu nola eman zion gizarteak esanahia ordena soziala mehatxatu duen
sexu-eraso horri. Twitterren jorraturiko «La Manada»ri buruzko diskurtsoak agerian
utzi du sexu-eraso horri buruzko gizarte-jakintza hainbat uste eta balio kulturalek
xehatu zutela, auzi polemiko hori inguratu zuten testuinguru sozial eta judiziala
baldintzatuaz.
«La Manada» auzia mugarri esanguratsua izan da gure gizarteak sexu-erasoei
buruz eraiki dituen gizarte-igurikapenak lantze aldera, eta gure emaitzek islatu
dute Collective Symbolic Coping prozesuaren hainbat fase bete dituela. Izan ere,
gure analisietan, CSCaren lau faseetako bi argi eta garbi identifikatu dira, beste
biak ez ordea, baina hori espero zitekeen oraindik gertaeretatik denbora askorik ez
baita pasa. Hasteko, kontzientzia hartzeko prozesua nahita aktibatu zuten hainbat
txiolarik sententziaren iragarpenaren aurreko egunetan, agenda setting prozesuaren
bidez (McCombs, 2004), bereziki jendea adi eta prest egoteko eskatuaz. Hau da,
«La Manada» auziari buruzko eztabaida sare sozialetan piztuta erabiltzaileek gaia
gizartearentzako esanguratsu eta garrantzitsu bihurtu nahi izan zuten.
Gainera, Twitterreko diskurtsoan dibergentzia-fase argia ere behatu ahal izan
da, gaiari buruzko interpretazio desberdinak plazaratu eta kontrajarri baitziren,
eztabaida eta jarraipen publiko sutsua sortuaz. Fase horren barnean literatura
zientifiko feministan oparo landu izan diren hainbat gai islatu ziren.
Lehenik eta behin, mugimendu feminista eta haren diskurtsoa argi eta garbi
nabarmendu ziren Twitterren, esate baterako, sexu-indarkeriaren oinarri patriarkala
salatuaz eta hari aurre egiteko eskatuaz (Durham, 2013). Izan ere, eraso sexual
horrek ez zuen soilik sare sozialen bidez deitutako aurrekaririk gabeko erantzuna izan
kaleetan, sareetan ere bortxaketaren kulturari buruzko hausnarketa esanguratsua
sortzea lortu zuen.
Fase horretan aipatutako beste gai garrantzitsuen artean, gainera, «La Manada»
kasua maila judizialean eta hainbaten artean baita jendartean ere interpretatua
izan den era bortxaketaren inguruko hainbat mitorekin bat etorri da. Biktimari errua
egotzi nahian eta aldi berean erasotzaileak babestuaz sarri aipatu zen jai-giroan
izaniko gertaera izan zela. Are gehiago, sententziak berak aldarrikatu zuen biktima
«aktiboki defendatu» ez zenez, ez zela bortxaketa edo sexu-erasorik egon, abusua
baizik. Gertaeraren interpretazio hori bereziki iraingarri eta mingarri hauteman zuten
txiolariek, are gehiago bere erasotzailetik defendatu eta ondorioz eraila izan zen
Nagore Laffageren kasua birbiziarazi baitzien. Bortxaketaren kultura eta mitoetan
oinarritutako iritziak onartezinak direla kontsideratuaz, sareetan bereziki kritikatuak
izan ziren horrelako sexu-erasoak jai-giroan ekidin ezinak, barkatu beharrekoak,
gozagarriak edota nahitaezkoak direla defendatu zutenak. Izan ere, «La Manada»
auziko sententzia bortxaketaren kulturaren barnean ernatutako justizia patriarkalaren
emaitza gisa deskribatu zuten hainbat txiolarik. Sexu-erasoen kasuetan justiziak
UZTARO 110, 85-102 97 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
benetan balio duen landu izan dute hainbat ikerketak (Golding, Lynch, Malik eta
Foster-Gimbel, 2018), eta emaitza gisa ondorioztatu dute justizia-eragileetako erdiek
bortxaketaren inguruko hainbat mito sakonki barneratuak zeuzkatela (Gylys eta
McNamara, 1996). Biktimaren eta biktima artatzen duten polizien arteko harremana
ere mito horiek esanguratsuki baldintzatzen dutela ere frogatu da (Page, 2008).
Beraz, horrek guztiak argi uzten digu bortxaketaren kultura gizarte mailan ez ezik,
maila judizial eta polizialean ere landu beharko litzatekeela, «La Manada» auziaren
ondorioz eskatu izan den bezala. Hau da, bortxaketa bera birkontzeptualizatu beharra
dago bortxaketaren kultura irauliaz, eta horretarako beharrezkoa da aktibista eta
ikertzaile feministek gaian lanketa irmoa egitea (Mardorossian, 2002). Bortxaketaren
kultura hainbat gizarte-praktikatan ainguratua dago maila legal zein kulturalean
(Keller et al., 2018; Mendes 2015) eta hori da bereziki sare sozialen bidez ikusarazi
beharrekoa jarraitzaileen pentsamoldea aldatuaz eta formazio feminista eskainiaz
(Sill et al., 2016).
Dibergentzia-faseari jarraiki, hainbat kasutan sare sozialak «La Manada»ren
biktima iraintzeko erabili izan ziren, baina orokorrean askoz zabalagoa izan zen
Twitterren biktima babestuaz diskurtso horien kontra sortutako mugimendua . Beraz,
diskurtso feminista eta antipatriarkalak sortu eta zabalduaz, bortxaketaren kulturari
errotik aurre egin nahi izan zioten hainbat txiolarik antzeko ildoko aurretiazko hainbat
kasutan gertatu izan den erara (Keller, 2015; Keller et al., 2018; Mendes, 2015;
Shaw, 2012; Thrift, 2014). Azpimarratu beharrekoa da ezen aktibismo feminista
digital honek eragin indartsua izan zuela «La Manada»ren kasuan, bai online
baina baita kaleetan eta hari lotutako irudikapen sozialetan ere. Antzeko ekintza
feministetan gertatu izan den antzera, #metoo kanpainan kasu, «La Manada»ren
estaldura digitalak ere ekintza eta aldaketa sozial erreala bultzatu zuen kaleetan eta
gizartean. Horren isla dugu Espainiako gobernuak sexu-erasoak epaitzeko legea
berrikustea eta aldatzea erabaki izana (Alvarez, Lorente eta Cata, 2018).
Halere, aipatu beharra dugu, arestian esan bezala eta beste hainbat sexu-
eraso kasutan gertatu izan den bezala, «La Manada» auzia salatzeko sortutako
mugimenduari kontrako erantzuna eman eta ikusarazi nahi izan zuen mugimendu
antifeminista ere plazaratu zela Twitterren (Jackson, 2018; Keller et al., 2018). Kasu
honetan, diskurtso antifeministak argudiatu zuen edozein gizon izan daitekeela
bortxaketaz akusatua feminismo erradikalak sortutako «gizonen kontrako mugimen-
duaren» ondorioz. Esanguratsua da, honenbestez, mugimendu horrek erabilitako
traola gehienek feminismoaren kontra egitea zutela helburu, besteak beste,
#stopfeminismoradical edota #stopfeminazi bezalakoak erabilita. Bukatzeko,
kontuan edukitzekoa da mugimendu antifeminista hori auzia argitaratu eta lehen
uneetan, hau da mugimendu feminista indartsu ageri izan zen lehen uneetan, ez
zela ikusgarri egin. Aste batzuk igaro arte itxaron zuen hasierako gizarte-haserrea
baretu edo ahazten joan arte, eta momentu horretaz aprobetxatu zen sareetan
presentzia nabarmena izateko.
Beraz, aztertu berri dugun dibergentzia-fasean «La Manada» kasuak, bai
sare sozialetan bai eta gizarte mailan ere, adiera anitz izan zituen, berari loturiko
esanahiek alor ezberdinetan era kontrajarrian eragin zutelarik. Denborarekin adiera
UZTARO 110, 85-102 98 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
horietako batzuk baztertuak izango dira eta beste batzuk onartuak (Sperber eta
Wilson, 1986), eta azkenik gizarteak onartuko duen kontakizun bateratu bat sortuko
da (Bartlett, 1932) CSCaren azken fasera helduz. Baina nabarmena den bezala,
oraindik kasua pil-pilean egonda ezinezkoa da ez normalizazio- ez konbergentzia-
fase horietara heltzea, eta denboraren poderioz auziaren esanahiak duen bilakaera
aztertu beharko litzateke berari buruzko azken irudikapena nola gauzatzen den
erdiesteko.
CSCak defendatzen du gertakari berriei buruzko gizarte-irudikapenak gizarte-
ulermena gauzatu baino lehen alda daitezkeela. Irudikapen eta jakintza berri
hauek ordura arteko eskemak apurtu eta berriak gauzatzera eraman gaitzakete
(Wagner et al., 2002). «La Manada» auzia definizio horrekin bat etorriko litzateke,
zeren inflexio-puntu bat izan baita gure gizarteak eraso sexualak eta haien trataera
mediatiko, sozial eta judiziala ulertzeko orduan. Honenbestez, ezinbesteko deritzogu
dibergentzia-fasean plazaratutako diskurtso feminista horrek indarrean jarraitzeari,
konbergentzia- eta normalizazio-faseetara heldu eta bertan gailendu arte. Hori
izango da bortxaketaren kultura eta mitoekin hausteko era bakarra, zeren horien
onarpenik eza gizartearen igurikapenetan ainguratzea lortzea baita horiek maila
sozial, juridiko, polizial edota mediatikotik ezabatzeko bidea.
Auzi hau Twitterren aztertu izanak balio erantsia eskaini dio ikerketa honi,
Twitterreko diskurtsoa jakintza berrien eraikuntzarekin batera garatzen baita, eta
sarritan prozesu honetan eragin zuzena izatea ere lortzen du ikerketa honetan
ikusi ahal izan dugun bezala. Hau da, Twitterren gauzatutako «La Manada» auziari
buruzko diskurtso publiko eta parte-hartzaileak banakoak ere jakintzaren eraikuntzan
agente aktibo bihurtu ditu, eta ez soilik orain arte bezala komunikabide boteretsuak.
Ikerlan honek hainbat muga izan ditzake, hasteko Twitterreko erabiltzaileak ez
dira gizarte osoaren isla eta, beraz, gizarte guztiko taldeen ideiak ez dira diskurtso
horietan islatuta egongo. Bestalde, aztertutako denbora-epea ere laburra da,
azterketa hau osatzeko beharrezkoa litzateke hilabete edo urteetan zehar gaiaren
jarraipenarekin jarraitzea.
Laburbilduz, ikerketa honek berebiziko gakoak eskaini dizkigu sare sozialetako
diskurtsoak eraso sexualei buruzko gizarte-jakintza nola isla eta transforma
dezakeen ulertzeko. Gizarte moderno kontsideratuetan ere, oraindik bortxaketaren
kultura indartsu iltzatua dago gure irudikapenetan eta horren aurrean sare sozialen
bidezko komunikazio parte-hartzailea ezinbesteko lanabes bilakatzen ari da haren
kontra diskurtso feministak erabiliaz lan egiteko.
UZTARO 110, 85-102 99 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
5. Bibliografia
Alvarez, P. (2018): « Juristas y expertas feministas critican la sentencia de La Manada:
“Es una vergüenza”», El País, 2018ko apirilaren 26a, <https://elpais.com/
politica/2018/04/26/actualidad/1524732623_919919.html> helbidean eskuratua.
Alvarez, P.; Lorente, J. eta Cata, J. (2018): « Spanish government considers legal reform
after court releases “Manada” sex-attack culprits», El País, 2018ko ekainaren
22a, <https://elpais.com/elpais/2018/06/22/inenglish/1529650540_802576.html>
helbidean eskuratua.
Asenjo, I. (2018): «“¡No es abuso, es violación!”, indignación y solidaridad en las redes socials
[“It’s not abuse, it’s rape!”, Indignation and solidarity in social networks]», La Rioja,
2018ko apirilaren 28a, <https://www.larioja.com/sociedad/manada-feminista-
sanfermin-sentencia-redes-sociales-20180426105532-ntrc.html> helbidean
eskuratua.
Baer, H. (2016): «Redoing feminism: Digital activism, body politics and neoliberalism»,
Feminist Media Studies, 16, 17-34.
Barca, L. (2018): «The agency factor: neoliberal configurations of risk in news discourse on
the Steubenville, Ohio rape case», Critical discourse studies, 15(3), 265-284,
<https://doi.org/10.1080/17405904.2017.1408476>.
Bartlett F. (1932): Remembering, Cambridge University Press, Cambridge.
Boswell, A. eta Spade, J. (1996): «Fraternities and collegiate rape culture: why are some
fraternities more dangerous places for women?», Gender & Society, 10(2), 133-
147.
Brown, A.L.; Testa, M. eta Messman-Moore, T.L. (2007): «Psychological consequences
of sexual victimization resulting from force, incapacitation, or verbal coercion»,
Violence Against Women, 15(8), 898-919.
Burt, M. (1980): «Cultural myths and support for rape», Journal of Personality and Social
Psychology, 38, 217-230.
Ceberio, M. (2018): «La Manada ruling sparks fierce debate over definition of sexual
violence», El País, 2018ko apirilaren 27a, <https://elpais.com/elpais/2018/04/27/
inenglish/1524824382_557525.html> helbidean eskuratua.
Chattopadhyay, S. (2011): «Online Activism for a Heterogenerous Time: The Pink Chaddi
Campaign and the Social Media in India», Proteus, 27(1), 63-67.
Durham, M. (2013): «Vicious assault shakes Texas town: The politics of gender violence in
The New York Times’ coverage of a schoolgirl’s gang rape», Journalism Studies,
14(1), 1-12.
Duva, J. eta Azurmendi, E. (2008): «“He hecho algo muy malo. Tengo a una chica muerta”.
El psiquiatra que mató a una enfermera llamó a un amigo para deshacerse del
cadáver», El País, 2008ko uztailaren 13a, <https://elpais.com/diario/2008/07/13/
espana/1215900018_850215.html> helbidean eskuratua.
Duveen, G. eta Lloyd, B. (1990): Social representations and the development of knowledge,
Cambridge University Press, Cambridge.
Edwards, K; Turchik, J.; Dardis, C.; Reynolds, N. eta Gidycz, C. (2011). «Rape myths: History,
individual and institutional-level presence, and implications for change», Sex
Roles, 65(11-12), 761-773, DOI: 10.1007/s11199-011-9943-2.
Gilles, I.; Bangerter, A.; Clemence, A.; Green, E.; Krings, F.; Mouton, A.; Rigaud, D.; Staerkle,
C. eta Wagner-Egger, P. (2013): «Collective symbolic coping with disease threat
and othering: A case study of avian influenza», British Journal of Social Psychology,
52(1), 83-102, <http://dx.doi.org/10.1111/j.2044-8309.2011.02048.x>.
UZTARO 110, 85-102 100 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Gerbaudo, P. (2012): Tweets and the Streets: Social Media and Contemporary Activism,
Pluto Press, Londres.
Golding, J.; Lynch, K.; Malik, S. eta Foster-Gimbel, O. (2018). «Justice Served? Perceptions of
Plea Bargaining Involving a Sexual Assault in Child and Adult Females», Criminal
justice and behavior, 45(4), 503-518, DOI: 10.1177/0093854817743538.
Gylys, J.A. eta McNamara, R. (1996): «Acceptance of rape myths among prosecuting
attorneys», Psychological Reports, 79, 15-18.
Jackson, S. (2018): «Young feminists, feminism and digital media», Feminism & Psychology,
28(1), 32-49, DOI: 10.1177/0959353517716952.
Jones, S. (2018): «Protests in Spain as five men cleared of teenager’s gang rape», The
Guardian, 2018ko apirilaren 26a, <https://www.theguardian.com/world/2018/
apr/26/protests-spain-five-men-cleared-of-teenagers-gang-rape-pamplona>
helbidean eskuratua.
Juris, J. (2008): Networking Futures: The Movements Against Corporate Globalization, Duke
University Press, Durham, NC.
Keller, J. (2015): «Girls’ feminist blogging in a postfeminist age», Routledge, New York, NY.
Keller, J.; Mendes, K. eta Ringrose, J. (2018): «Speaking unspeakable things: Documenting
digital feminist responses to rape culture», Journal of Gender Studies, 27(1), 22-
36.
Klein, O. eta Licata, L. (2003): «When group representations serve social change: The
speeches of Patrice Lumumba during the Congolese decolonization», British
Journal of social Psychology, 42, 571-593.
Kronberger, N. eta Wagner, W. (2000): « Keywords in context: the statistical analysis of
text and open-ended responses», in M. Bauer eta G. Gaskell (ed.), Methods for
qualitative analysis, Sage, Londres, 299-317.
Lahlou, S. (1996a): «La modélisation de représentations sociales à partir de l’analyse d’un
corpus de definitions», in E. Martin (ed.), Informatique Textuelle. Etudes de
semantique lexicale, Didier Erudition, Paris, 55-98.
Lahlou, S. (1996b): «A method to extract social representations from linguistic corpora»,
Japanese Journal of Experimental Social Psychology, 35(3), 278-291.
Lim, M. (2012): «Clicks, Cabs, and Coffee Houses: Social Media and Oppositional Movements
in Egypt, 2004-2011», Journal of Communication, 62, 231-248.
McCombs, M. (2004): Setting the agenda: Mass media and public opinion, Polity Press,
Cambridge.
Mardorossian, C.M. (2002): «Toward a New Feminist Theory of Rape», Signs, 27(3), 743-
775, DOI: 10.1086/337938.
Mendes, K. (2015): SlutWalk: Feminism, activism eta media, Palgrave Macmillan, Basingstoke,
UK.
Moody-Ramirez, M.; Lewis, T. eta Murray, B. (2015): «The 2013 Steubenville rape case: An
examination of framing in newspapers and user-generated content», Southwestern
Mass Communication Journal, 30(2), 1-22.
Moscovici, S. (1984): «The phenomenon of social representations», in R. Farr eta S. Moscovici
(ed.), Social Representations, Cambridge University Press, Cambridge, 3-71.
Moscovici, S. (1988): «Notes towards a description of social representations», European
Journal of Social Psychology, 18, 211-250, <http://dx.doi.org/10.1002/
ejsp.2420180303>.
Murthy, D. (2010): «Towards a sociological understanding of social media: Theorizing twitter»,
Sociology, 46(6), 1.059-1.073.
UZTARO 110, 85-102 101 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Nuñez, S. (2011): «Feminist cyberactivism: Violence against women, internet politics, and
Spanish feminist praxis online», Continuum Journal of Media eta Cultural Studies,
25(3), 333-346, DOI: 10.1080/10304312.2011.562964.
O’Hara, S. (2012): «Monsters, playboys, virgins, and whores: Rape myths in the news media’s
coverage of sexual violence», Language and Literature, 21(3), 247-259.
Orr, E.; Sagi, S. eta Bar-On, D. (2000): «Social repre sentations in use: Israeli and Palestinian
high school students’collective coping and defence», Papers on Social
Representations-Online, 9, 2.1-2.20.
Page, A. (2008): «Judging women and defining crime: Police officers’ attitudes toward women
and rape», Sociological Spectrum, 28(4), 389-411.
Payne, D.; Lonsway, K. eta Fitzgerald, L. (1999): «Rape myth acceptance: Exploration of its
structure and its measurement using the Illinois rape myth acceptance scale»,
Journal of Research in Personality, 33(1), 27-68.
Pennebaker, J.W. eta Harber, K. (1993): «A social stage model of collective coping: The
Persian Gulf and other natural disasters», Journal of Social Issues, 49, 125-145,
<http://dx.doi.org/10.1111/j.1540-4560.1993.tb01184.x>.
Pennington, R. eta Birthisel, J. (2016): «When new media make news: Framing technology
and sexual assault in the Steubedunville rape case», New Media eta Society,
18(11), 2.435-2.451.
Reinert, M. (1983): «Une méthode de classification descendante hiérarchique: application à
l’analyse lexicale par contexte [A method of descending hierarchical classification:
application to the lexical analysis context]», Les cahiers de l’analyse des données,
8(2), 187-198.
Reinert, M. (1990): «Alceste, une méthode d’analyse des données textuelles. Application
au texte “Aurélia” de Gérard de Nerval», Bulletin de Méthodologie Sociologique,
26(1), 25-54, DOI:10.1177/075910639002600103.
Reinert, M. (1996): Alceste (Version 3.0), Images, Tolosa Okzitania.
Rentschler, C. (2014): «Rape culture and the feminist politics of social media», Girlhood
Studies, 7(1), 65-82.
Ryan, W. (1971): Blaming the victim, Pantheon Books, New York, NY.
Sacks, M., Ackerman, A. R., eta Shlosberg, A. (2018). «Rape myths in the media: a content
analysis of local newspaper reporting in the United States», Deviant Behaviour,
39(9), 1.237-1.246, <https://doi.org/10.1080/01639625.2017.1410608>.
Schonhardt-Bailey, C. (2013): Deliberating American monetary policy: a textual analysis, MIT
Press, Cambridge.
Shaw, F. (2012): «“Hottest 100 Women”: Cross-Platform Discursive Activism in Feminist
Blogging Networks», Australia Feminist Studies, 27(74), 373-87.
Sills, S.; Pickens, C.; Beach, K.; Jones, L.; Calder-Dawe, O.; Benton-Greig, P. eta Gavey,
N. (2016): «Rape culture and social media: Young critics and a feminist
counterpublic», Feminist Media Studies, 16(6), 1-17.
Sperber, D. eta Wilson, D. (1986): Relevance-comunication and cognition. Blackwell, Oxford.
Stubbs-Richardson, M.; Rader, N. eta Cosby, A. (2018): «Tweeting rape culture: Examining
portrayals of victim blaming in discussions of sexual assault cases on Twitter»,
Feminism & Psychology, 28(1), 90-108, DOI: 10.1177/0959353517715874.
Thrift, S. (2014): «#YesAllWomen as Feminist Meme Event», Feminist Media Studies, 14(6),
1.090-1.092.
Turley, E. eta Fisher, J. (2018): «Tweeting back while shouting back: Social media
and feminist activism», Feminism & Psychology, 28(1), 128-132, DOI:
10.1177/0959353517715875.
UZTARO 110, 85-102 102 Bilbo, 2019ko uztaila-iraila
Vizeu, B. eta Bousfield, A. (2009): «Social representation, risk behaviours and AIDS», The
Spanish Journal of Psychology, 12(2), 565-575.
Wagner, W. (1998): «Social representations and beyond-brute facts, symbolic coping and
domesti cated worlds», Culture and Psychology, 4, 297-329, <http://dx.doi.org/10.
1177/1354067X9800400302>.
Wagner, W. eta Hayes, N. (2005): Everyday discourse and common sense: The theory of
social representations, Palgrave Macmillan, Basingstoke, Ingalaterra.
Wagner, W.; Kronberger, N. eta Seifert, F. (2002): «Collective symbolic coping with new
technology: Knowledge, images and public discourse», British Journal of Social
Psychology, 41, 323-343, DOI: 10.1348/014466602760344241.
Waterhouse-Watson, D. (2011): «(Un)reasonable doubt: a “narrative immunity” for footballers
against sexual assault allegations», M/C Journal, 14(1), 7.
Wellman, A.; Reddington, F. eta Clark, K. (2017): «What’s Trending? #SexualAssault:
An Exploratory Study of Social Media Coverage of Teen Sexual Assaults»,
Criminology, Criminal Justice, Law & Societ, 18(1), 88-105.
Westerman, D.; Spence, P. eta Heide, B. (2014): «Social media as information source:
Recency of updates and credibility of information», Journal of Computer-Mediated
Communication, 19(2), 171-183.
Woods, H.S. (2014): «Anonymous, Steubenville, and the politics of visibility: Questions of
virality and exposure in the case of #OPRollRedRoll and #OccupySteubenville»,
Feminist Media Studies, 14(6), 1096-1.