ArticlePDF Available

Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz [On the acoustic realization of stress in Azpeitia Basque]

Authors:

Abstract

We report on an experiment on the acoustic cues of stress in the Basque variety of Azpeitia. We use singular/plural minimal pairs to examine acoustic differences between stressed and unstressed vowels. Both pitch and intensity appear to cue lexical stress. In particular, in the context that we have examined, stressed syllables show a pitch rise. On the other hand, we did not find a significant effect of vowel duration as a cue to stress. We compare these results with work on other Basque dialects and offer some speculation on the relationship between the role of duration as a cue to stress and phenomena of vowel deletion.
FONTES
L I N G
VASCON VM
STVDIA
ET
DOCVMENTA
Año XLIX. urtea
123 - 2017
Urtarrila - ekaina
Enero - junio
Azpeitiko azentuaren
gauzatze fonetikoaz
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
separata
65
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
Azpeitiko azentuaren
gauzatze fonetikoaz
Sobre la realización fonética del acento en el euskera de Azpeitia
On the acoustic realization of stress in Azpeitia Basque
José Ignacio Hualde
Department of Spanish and Portuguese & Department of Linguistics
University of Illinois at Urbana-Champaign
jihualde@illinois.edu
Ander Beristain
Department of Spanish and Portuguese
University of Illinois at Urbana-Champaign
anderb2@illinois.edu
Gure esker ona adierazi nahi diegu eskuizkribua ebaluatu eta iruzkindu duten irakurleei; Chris Eager-i, datu
akustikoak ateratzeko erabili dugun Praat script-a idazteagatik; Joe Roy-ri analisi estatistikoarekin aholkuak
emateagatik; Lierni Varelari estilozko zuzenketak proposatzeagatik; eta, azkenik, esperimentuan parte har tu
duten azpeitiarrei ere bai.
Jasotze data: 2017/02/21. Behin-behineko onartze data: 2017/03/09. Behin-betiko onartze data: 2017/03/15.
66
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
LABURPENA
Lan honetan, Azpeitiko hizkeraren azentuaren ezaugarri akustikoak aztertzen ditugu.
Singular/plural hitz pareak erabili ditugu bokal azentudunen eta azentugabeen arteko
diferentzia akustikoak miatzeko. Emaitzek erakusten dute tonuak eta intentsitateak
azentu-gunea adierazten dutela. Bereziki, aztertu dugun testuinguruan, silaba azentu-
dunek tonu gorakada erakusten dute. Iraupena, alderantziz, ez da erabiltzen azentuaren
ezaugarri esanguratsu bezala. Emaitza hauek beste euskal hizkera batzuen datuekin
konparatzen ditugu eta iraupenaren azentuzko erabilerak bokalen galera gertakarietan
izan dezakeen eragina kontsideratzen dugu.
Gako hitzak: azentuaren ezaugarri akustikoak; oinarrizko maiztasuna; intentsitatea;
iraupena.
RESUMEN
En este artículo se describe un experimento acerca de los correlatos acústicos del acento
en el euskera de Azpeitia (Gipuzkoa). En nuestro experimento utilizamos pares míni-
mos singular/plural para examinar la diferencia acústica entre vocales tónicas y átonas.
Tanto el tono como la intensidad indican la posición del acento. En concreto, en el con-
texto examinado, las sílabas tónicas presentan una subida tonal. Por otra parte, no en-
contramos un efecto significativo de la duración como correlato acentual. Comparamos
estos resultados con los obtenidos sobre otras variedades vascas y discutimos la posible
relación entre el uso acentual de la duración vocálica y fenómenos de elisión de vocales.
Palabras clave: correlatos acústicos del acento; frecuencia fundamental; intensidad; du-
ración.
ABSTRACT
We report on an experiment on the acoustic cues of stress in the Basque variety of Az-
peitia. We use singular/plural minimal pairs to examine acoustic differences between
stressed and unstressed vowels. Both pitch and intensity appear to cue lexical stress. In
particular, in the context that we have examined, stressed syllables show a pitch rise.
On the other hand, we did not find a significant effect of vowel duration as a cue to
stress. We compare these results with work on other Basque dialects and offer some
speculation on the relationship between the role of duration as a cue to stress and phe-
nomena of vowel deletion.
Keywords: Acoustic correlates of stress; fundamental frequency; duration; intensity.
/ 2
67
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
1. sarr era. 2. eusk al azen tuar en izar i akustikoak. 3. azpeiti ko aze ntua zioa:
arauak. 4. ikerketa-galdera k. 5. Metodoak. 5.1. Estimuluak eta parte-hartzai-
leak. 5.2. Grabaketa eta analisi akustikoa. 6. Hi potesiak. 7. eMa itzak. 7. 1. E s t a t is-
tika deskribatzaileak. 7.2. Estatistika inferentzialak. 8. laBurpe na. 9. on dorioak:
euskal aze ntua ren Bilakaera eta segMentu-fonolog ia. 10. err efer ent ziak.
1. SARR ERA
Lan honetan gure xedea euskal hizkera jakin baten azentuak zer ezaugarri akus-
tiko dituen aztertzea da. Hain zuzen ere, Azpeitiko euskararen azentua dugu aztergai.
Azterketa honen bidez, beraz, ekarpen bat egin nahi dugu euskararen egitura proso-
dikoaren ikerketa-arlora. Bestalde, neurri txikian bada ere, azentuari lotutako zenbait
gertakari argitzen saiatu nahi dugu.
Jakina denez, euskal hizkerak erkatzen ditugunean, oso dibertsitate handia aurki-
tzen dugu hitz mailako prosodiari dagokionez (Gaminde, 1998; Hualde, 1997, 1999);
azentu-sistema ugari ditugu –nahiz eta posible den berreraiketaren bidez denak diakro-
nikoki lotzea (cf. Egurtzegi & Elordieta, 2013; Elordieta, 2011b; Hualde, 2003, 2006,
2014; Hualde, Elordieta, Gaminde & Smiljanić, 2002).
Elkarrengandik urrun dauden bi eskualde desberdinetan, hots, Bizkaiko kostal-
dean eta Nafarroako ipar-mendebaldean, doinu-azentu sistemak ditugu gaur egun.
Bi doinu-azentu sistema horiek desberdinak dira: Bizkaiko kostaldean, hitzak azen-
tudunak edo azentugabeak izan daitezke (Azkue, 1931, 1932; Elordieta, 1997; Ga-
minde, 1995; Hualde, 1991: 140-168, 1997, 1999; Hualde & Bilbao, 1992; Hualde,
Elordieta & Elordieta, 1994; Jacobsen, 1992; Jun & Elordieta, 1997), Tokyoko japo-
nieran bezala (Haraguchi, 1977; Kubozono, 1993; Pierrehumbert & Beckman, 1988).
Goizuetan eta inguruko beste hizkera nafar batzuetan, aldiz, hitz guztiak azentudu-
nak dira, baina batzuek goranzko tonua daramate eta beste batzuek, beheranzkoa
(Hualde, Lujanbio & Torreira, 2008). Hizkera horretan, azentu-sistemak antzeko-
tasun handiagoa erakusten du Europako beste doinu-azentu sistema batzuekin, hala
3 /
68
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
nola suediera-norvegierarekin (ikus Bruce, 1977; Riad, 2012), Rhin aldeko hizkera
behe-germaniarrekin (ikus Gussenhoven, 1999, 2000, 2004, 12. kap.), letonierarekin
(ikus Hualde & Riad 2014; Kariņš, 1997) eta serbiera-bosniera-kroazieraren hizkera
batzuekin (Bethin, 1998; Godjevac, 1999; Smiljanić, 2006) eta antzinako grezierak
(Horrocks, 1997) omen zuen doinu-azentu sistemarekin.
Gainerako euskal hizkeretan horrelako doinu-azentuzko gertakaririk aurkitu ez bada
ere, azentua kokatzeko arauak oso desberdinak izan daitezke hizkera batetik bestera.
Adibidez, Bergaran, Baztanen eta Zuberoan, azentua, orokorrean, azken-bigarren sila-
ban doa (adib., Bergarakúa). Haatik, Gipuzkoako eta Bizkaiko leku askotan, bigarren
silaban doa (adib., Oñátikua). Azkenik, hemen aztergai dugun Urolaldeko hizkeretan,
hirugarren silaban kokatzen da oro har (adib., Azpeitíkue). Honetaz gain, euskal hizke-
ra batzuetan azentuaren kokagunea adiera desberdineko hitzak bereizteko erabiltzen
da, eta beste batzuetan ez. Azpeitiko hizkerak azentu bereizgarria du, adib., básue da
‘edalontzia’ vs basué da ‘oihana’; lagunén etxié da ‘lagunaren etxea da’ vs lagúnen etxié
da ‘lagunen etxea da’. Beraz, euskal azentueren artean desberdintasunak aurkitzen di-
tugu, bai azentu-arauetan, baita azentuaren balio fonologikoan ere.
2. EUSKAL AZENTUAREN IZARI AKUSTIKOAK
Azentua kokatzeko arauetan bezala, azentuaren gauzatze fisikoan ere badira alde
handiak euskal hizkeren artean; baina gai honetaz informazio gutxiago dugu, argibi-
dea izateko analisi akustikoa egin behar baita.
Hasteko, aipatu ditugun bi doinu-azentu motak, Bizkaikoa eta Nafarroakoa (Goizueta
ingurukoa), oso desberdinak dira alderdi honetan ere. Goizuetan tonuak garrantzi han-
dia du, baina silaba azentudunak erakusten duen tonu-mugimendua desberdina da klase
prosodikoaren arabera: hitz batzuetan goranzko mugimendu bat dago silaba azentudu-
nean, eta beste hitz batzuetan, berriz, beheranzko mugimendua. Adibidez, datibo singu-
larrean ardíri ‘ardiari’ esaten da, goranzko tonuarekin, eta pluralean, aldiz, ardìri ‘ar-
diei’, beheranzkoarekin, edo beste adibide bat litzateke arrántza ‘astoaren arrantza’ eta
arràntza ‘arrantzaleen arrantza’. Tonu gorabeherak gorabehera, silaba azentuduna beti
da alboko azentugabeak baino luzeagoa. Iraupenak argi adierazten du silaba azentuduna
zein den, bokal azentudunak asko luzatzen baitira (Hualde, Lujanbio & Torreira, 2008).
Iraupenari dagokionean, beste muturrean, Bizkaiko kostaldeko azentuazioa dugu.
Sistema prosodiko honen ikerketa akustikoak erakutsi digu iraupena ez dela (ia) erabil-
tzen azentuaren ezaugarri gisa. Hizkera horietan, tonua da azentuaren ezaugarri nagusi
eta, funtsean, bakarra (ikus, adib., Gaminde, 1993). Silaba azentudunek eta azentu-
gabeek, aldiz, antzeko iraupena dute (Elordieta & Hualde, 2003a; Hualde, Cole &
Smiljanić, 2000). Lehen esan bezala, eskualde horretan hitz azentudunen eta azentuga-
been arteko aurkaritza bat aurkitzen dugu (adib. Lekeitio lagunen alabiá, azentu bakar
batekin, ‘lagunaren alaba’ vs lagúnen alabiá, bi azenturekin, ‘lagunen alaba’). Azentua
tonuaren bidez adierazten da: tonu-gailurra silaba azentudunean dugu eta tonu-behe-
rakada azkarra hurrengo silaban. Beraz, hitz batzuek berez dute tonu-mugimendu bat
/ 4
69
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
(hitz azentudunek) eta besteek ez (hitz azentugabeek). Hau da azentuera horren ezau-
garri nagusi eta aipagarriena.
Alderdi hau zubereran aztertu zen beste euskalkietan baino lehenago. Larrasquet-ek
(1928) zubereraz oinarrizko maiztasuna edo tonua azentuaren ezaugarri nagusia dela
erakutsi zuen, baina, horretaz gain, intentsitatea eta iraupena ere azentuaren kokagu-
nea identifikatzeko erabiltzen direla ere azaldu zuen. Gerora, Gamindek (1995a) deskri-
bapen hori baieztatu egin zuen bere ikerketa batean, zubereraz egiten den 9 herritako
hiztunen datu akustikoak aztertuta.
Gipuzkoako hizkeretako azentuak dituen ezaugarri fisikoez gutxiago dakigu, ordea.
Gamindek (1995b) gipuzkeraz hitz egiten den 18 herritan bildutako datuak eskaintzen
dizkigu, eta bertan, hizkeron sailkapen prosodiko bat proposatzen du. Artikuluan az-
tertzen duen izari akustiko bakarra oinarrizko maiztasuna da.
Gipuzkoako euskaran, oinarrizko maiztasuna aztertzeaz gain, beste izari edo dimen-
tsio akustiko batzuk ere ikertzea interesgarria izan daitekeela uste dugu, bereziki, irau-
pena. Ikerketa hau deskribapen aldetik interesgarria izateaz gain, argigarria ere izan
daiteke sinkopa- eta aferesi-fenomenoen genesi edo jatorria ulertzeko. Aferesi- eta sinko-
pa-fenomenoek azentuaren eragina erakusten dute, galtzen diren bokalak azenturik ga-
beko silabetan egoten baitira: aferesian, hitzaren hasierako bokal azentugabeak galtzen
dira, eta sinkopan, hitzaren barneko bokal azentugabeak. Zehazkiago esanda, gertakari
horiek azentuaren izaera fisikoarekin lotzen dira, eta, bereziki, iraupenak du garrantzia.
Bokal azentugabeak oso laburrak baldin badira, erortzeko joera izango dute. Lehen
esan dugunez, Goizuetako hizkeran iraupenak garrantzi handia du silaba azentuduna
nabarmentzeko, eta beste hizkera nafar askotan bezala, aferesiak (adib; emán > mán,
ikúsi > kúsi) eta sinkopak ugariak dira hizkera horretan (adib., meréndatu > beréndu,
diférentzia > diféntzia, txokólate > txokòlte, etab., ikus Lujanbio, argitaratzeke).
Bokal azentugabeen galera ekialdeko edo Nafarroako fenomenoa da. Gipuzkoan eta
Bizkaian (edo erdialdeko eta mendebaldeko euskalkietan, Zuazoren (2014) sailkape-
nean), aldiz, sinkopa- eta aferesi-fenomenoek ez dute indarrik. Azpeitian, kasu, emán
esaten da, eta ez man, edota txokolátie esaten da, eta ez txokoltie. Gure hipotesia da
iraupenaren eta azentuaren arteko loturak aferesi eta sinkoparako joeraren indarra
baldintzatzen duela.
Aferesi- eta sinkopa-fenomenoetatik bereizi egin behar da bokal-sekuentzien sinpli-
fikazioa, noski. Azken fenomeno hori Gipuzkoan eta Bizkaian ere ezaguna da, baita
Bizkaiko kostaldeko doinu-azentuzko sistemetan ere. Hori horrela, ikus Getxo neskea
> neske edo Ondarroa neskie > neski (edo hedadura handiagoa duen, buruak > buruk,
silaba hertsian edo kontsonante baten aurrean). Ohartu gaitezen hemen galtzen diren
bokalak azentudunak izan daitezkeela. Beraz, azentuak ez ditu baldintzatzen bokal
erorketa horiek, ekialdeko sinkopa-aferesietan ez bezala. Lan honetan aztertuko dugun
Azpeitiko hizkeran ere horrelako bokal-sekuentzietan sinplifikazio fenomenoak aur-
kitzen ditugu, eta, batzuetan, azentu-aldaketa gertatzen da ondorioz, adib. etxiékin ~
etxíkin ‘etxearekin.
5 /
70
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
Hori guztia kontuan izanda, Gipuzkoako hizkera jakin baten azentuaren adie-
razle akustikoak aztertzeari ekingo diogu jarraian. Analisi hau egiteko, Azpeitiko
euskara aukeratu dugu. Bestalde, «sagarrak sagarrekin» konparatzeko, ingelesez
esaten den bezala, neurri batean, Hualde, Lujanbio & Torreiraren (2008) artiku-
luko esperimentu baten metodologia erabili dugu hemen ere. Esperimentua azaldu
eta emaitzak adierazi baino lehen, Azpeitiko euskararen azentu-arauak zehaztuko
ditugu laburki.
3. AZPEITIKO AZENTUAZIOA: ARAUAK
Azpeitiko euskarak azentu bereizgarria du; hau da, azentuaren kokagunea aldatu
egin daiteke hitzen esanahiak bereizteko. Araurik orokorrena –hitz gehienei singu-
larrean eta mugagabean aplikatzen zaiena– azentua hirugarren silaban kokatzea da,
silaba hori hitz prosodikoaren azkena ez bada, behintzat: alkatíe, gizonána ‘gizonare-
na’, aldapákue, Azpeitíko (ikus Altuna, 1985; Hualde, 1997: 158-167, 1998; Beristain,
prestatzen). Hitzak hiru silaba baditu, azentua azken-aurreko silabara atzeratzen da
muga prosodiko baten aurrean, adib. gizoná da baina gizóna.
Hitz gehienen pluralean azentua silaba bat aurrerago doa: alkátiek (pl), gizónana
‘gizonena’. 1. taulako adibideetan bi silabako eta hiru silabako izen bakoitzaren dekli-
nabide partzialak erakusten dira adibide gisa.
1. taula. Bi eta hiru silabako erro markatugabeen azentuazioa singularrean eta pluralean
Sg Pl Sg Pl
lagúne lagúnek alkatíe alkátiek
laguné da lagúnek die alkatíe da alkátiek die
lagunéi lagúnei alkatíei alkátiei
lagunéna lagúnena alkatíena alkátiena
lagunéntzako lagúnentzako alkatíentzako alkátientzako
Bestalde, badira hitz batzuk –markatuak edo berezia– azentua lehen edo bigarren
silaban daramatenak deklinabidearen forma guztietan, bai mugagabean, bai singula-
rrean, baita pluralean ere. Hitz horiekin, beraz, singularra eta plurala ez dira bereiz-
ten azentuaren bidez: báserriye (sg), báserriyek (pl); bélarriye, bélarriyek; bílbotarrai
‘bilbotarrari edo bilbotarrei’. Xehetasun gehiagorako, ikusi emandako erreferentziak.
Hemengo ikerketa esperimentalerako, garrantzitsua dena da azentuaren kokagunea fo-
nologikoki bereizgarria dela. Absolutibo eta kasu lokatiboetan izan ezik, singularra eta
plurala berdinak dira beren segmentu-egituran, baina azentuazio desberdinak dituzte
hitz markatugabeetan. Azentuaren ezaugarri fisikoak aztertzeko, fenomeno hori oso
erabilgarria da; izan ere, segmentu aldetik berdinak bai baina azentuazioan desberdi-
nak diren hitzak alderatu ditzakegu.
/ 6
71
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
4. IKERKETA-GALDERAK
Ikerlan honen helburua da Azpeitiko euskararen azentuaren gauzatze fonetikoa az-
tertzea. Horretarako, ohiko hiru izari edo dimentsio akustikoak hartuko ditugu kon-
tuan; hots, soinu-uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0) edo tonua, iraupena eta inten-
tsitatearen garrantzia. Hiru dimentsio horiek azentuaren ezaugarri bezala erabiltzen
baldin badira, bokal azentudunak azentugabeak baino luzeagoak eta indartsuagoak
izango dira, eta tonu altuagoa izango dute edo tonu gorakada bat izango dute (hitza
fokalizatuta dagoenean behintzat).
5. M ETODOAK
5.1. Estimuluak eta parte-hartzaileak
Estimuluak sortzeko, Goizuetako azentuari buruz Hualde, Lujanbio eta Torreirak
(2008) idatzitako artikuluko zerrendan dauden hitz guztiak erabili ditugu, miru hitza
izan ezik (Azpeitian ezezaguna delako). Hala ere, analisirako grabatutako hitz guztiak
ez ditugu erabili, beherago azaltzen ditugun arrazoiengatik.
Hitz horiek singularrean eta pluralean esanarazi dizkiegu gure hiztunei, esan bezala,
hitz gehienekin azentuaren kokagunea aldatu egiten baita singularrean eta pluralean.
Aipatutako Goizuetako euskararen ikerketan bezala, hitzak komitatiboan erdietsi di-
tugu, itzulpenaren bidez. Hori horrela, esperimentuko parte-hartzaileek honelako esti-
mulu idatziak jaso dituzte:
Estimuluak (adibideak)
Con la hija (alaba)________ esan det
Con los corderos (bildots) _______ esan det
Estimuluetan agertzen diren hitzak hauexek izan dira, hurrenkera honetan (komita-
tibo singularrean eta pluralean): hombre (gizon), azul (urdin), hija (alaba), oveja (ardi),
berza (aza), piel (azal), hilo (hari), valle (haran), cabeza (buru), tronco (enbor), cordero
(bildots), jabalí (basurde), oro (urre), vaso (baso), monte (mendi), hijo (seme), carnero
(ahari), madre (ama), amigo (lagun), bosque (baso), oreja (belarri). Guztira, zerrendak
42 esaldi ditu, lehen 21 esaldiak singularreko hitzekin, eta gero, hitz berak pluralean.
Sei hiztunek hartu zuten parte esperimentu honetan, bost emakumezkok eta gizonezko
batek. Adinari dagokionez, lau hiztunek 23 urte zituzten, batek, 21, eta beste batek, 36.
5.2. Grabaketa eta analisi akustikoa
Hiztun guztiek hurrenkera berean, behin eta ahoz itzuli dituzte esaldiak Azpeitiko
euskarara. Grabaketak Azpeitian egin dira, zaratarik gabeko gela batean, MicroTrack
24/96 grabagailu bat eta Sony F-720 mikrofono dinamiko bat erabiliz.
7 /
72
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
Soinu-uhinak ordenagailu batera pasatu ditugu eta Praat programaren bidez
(Boersma & Weenink, 2016) analizatu. Datuen segmentaziorako bi testu-lerro sortu
ditugu Praaten. Lerro batean hitzak segmentatu ditugu, eta beste lerroan, bi bokal:
singularrean azentua daraman bokala (V2) eta aurreko silabakoa (V1), pluralean
azentua daramana, singularraren eta pluralaren arteko azentu-bereizketa duten hi-
tzetan. 1. eta 2. irudietan bi adibide jarri ditugu, gure segmentazioa erakutsiz. To-
nua edo F0 interpretatzeko, kontsonante ahoskabeek kurba apurtzen dutela kontuan
hartu behar da.
1. irudia. Gizonákin esan det ‘gizonarekin esan dut’ (hiztuna: 1f). Soinu-uhina, espektrograma, oinarrizko
maiztasuna eta segmentazioa.
/ 8
73
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
2. irudia. Gizónakin esan det ‘gizonekin esan dut’ (hiztuna: 1f). Soinu-uhina, espektrograma, oinarrizko
maiztasuna eta segmentazioa.
Esperimentu honetarako espreski idatzitako script batekin, V1 eta V2-ko iraupena,
oinarrizko maiztasuna eta intentsitatea atera ditugu. Oinarrizko maiztasun- eta inten-
tsitate-balioa bokalaren batez bestekoa da, ez bokalak duen baliorik altuena.
Segmentazio-fase horretan grabatutako hitz batzuk analisi estatistikoan ez sartzea
erabaki dugu. Hasteko, basurde eta belarri hitzetan, gure hiztunek silaba berean koka-
tu dute azentua singularrean eta pluralean. Hau da, hitz horiek markatuak dira hiztun
guztientzat. Espero bezala, belarri hitza markatua da gure hiztunentzat, baina guztiek
ez dute azentua silaba berean jarri. Lau hiztunek bélarriyekin esan dute bai singula-
rrean, baita pluralean ere, eta beste bik belárriyekin, singularrean eta pluralean azen-
tua hitzaren bigarren silaban kokatuz, alegia. Bestalde, basúrdi(e)kin hitz konposatuak
9 /
74
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
azentua bigarren silaban darama singularrean eta pluralean gure sei hiztunentzat. Ho-
rretaz gain, hari hitzaren azentuazioan, aldakuntza handia ikusi dugu datuetan, eta
hitz hori ere aztertutako datu-basetik kendu dugu. Horretaz gain, erroa /e/, /o/ eta
/u/ bokalekin bukatzen denean, bigarren bokala galdu egin daiteke sortzen diren se-
kuentzietan, eta bokalaren galerak eragina izan dezake azentuaren kokagunean, adib.
‘buruarekin’ buruékin zein burúkin izan daiteke eta ‘semearekin’ semiékin edo semíkin
izan daiteke. Gure hiztunek bi modu horietan ahoskatu dituzte hitzok. Gainera, bi
bokalak ahoskatzen direnean ere, bi bokalen arteko muga jartzea oso zaila da askotan.
Horren ondorioz, hitz horiek ez ditugu analizatu.
Hitz horiek zerrendatik kanpo utzi eta gero, hurrengo hogeita lau hitzak dira anali-
sian sartu ditugunak (hamabi singularrean eta hamabi pluralean), 2. taulan erakusten
den bezala:
2. taula. Aztertutako hitzak
Singularra Plurala
1alabákin alábakin
2amákin ámakin
3haranákin haránakin
4ardiyékin ardíyekin
5azákin ázakin
6azalákin azálakin
7bildotsákin bildótsakin
8enborrákin enbórrakin
9gizonákin gizónakin
10 lagunékin lagúnekin
11 mendiyékin mendíyekin
12 urdiñékin urdíñekin
Hiztun guztiek alabákin esan zuten singularrean, eta ez alabíekin. Badirudi hiztun
horientzat, behintzat, alaba hitza familiako lexikoan artikulua hartzen ez duten beste
hitzak bezala (ama, aita, osaba) deklinatzen dela eta ez, /a/-z bukatzen diren hitz arrun-
tak bezala (cf. neskié (da), elizíe, enaríe, kalabázie, etab.).
Zortzigarren hitz parearen kasuan, hiztun batek beste hitz bat esan zuen (adib. en-
bórrakin esan beharrean, trónkukin esan zuen). Beste kasu batzuetan, beste hutsegite
edo akatsen bat ere gertatu zen. Horri lotuta, aza hitzaren komitatibo singularrean, bi
hiztunek printzipioz /a/-z bukatzen den izen arrunt baterako espero dugun forma eman
zuten, hau da, aziékin ~ azíkin. Beste laurek, aldiz, azákin esan zuten eta azken hori da
kontuan hartu dugun forma.
/ 10
75
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
Hutsegiteak eta ahoskera bereziak kenduz, 136 token geratu dira analisi estatistiko-
rako (12 hitz * 2 sg/pl * 6 hiztun = 144, -7 huts = 136 hitz analisian).
Azentuaren ezaugarri akustikoak neurtzeko V1 eta V2-ren arteko diferentziak kalku-
latu ditugu hitz bakoitzean.
6. HIPOTESIAK
Lehenengo atalean esan bezala, orain arteko ikerketak erakutsi du Bizkaiko kostalde-
ko hizkeretan iraupena ez dela (ia) erabiltzen silaba azentudunak bereizteko (Elordieta
& Hualde, 2003a; Hualde, Smiljanić & Cole, 2000). Hizkera hauetan, ordea, azen-
tu-sistema oso bestelakoa da, hitz azentudunak eta azentugabeak bereizi egiten bai-
tira. Azpeitiko azentuazioa gaztelaniaren azentuazioarekin alderatzen dugunean, oso
azentu-arau desberdinak aurkitzen baditugu ere, ez dugu zertan pentsatu azentuaren
ezaugarri fisikoetan alde handiak topatuko ditugula. Beraz, gaztelaniaz bezala (ikus,
adib., Ortega & Prieto, 2010), tonua (oinarrizko maiztasuna), intentsitatea eta boka-
laren iraupena azentuaren ezaugarriak izatea espero dugu gure datuetan. Hala ere,
Gipuzkoako hizkera honetan, Nafarroako hizkeretan ez bezala, sinkopa eta aferesia
ez direnez indartsuak, pentsatzekoa da iraupenak Goizuetan baino garrantzi txikiagoa
izango duela silaba azentudunak eta azentugabeak bereizteko.
Izari fonetiko jakin bat azentu lexikalaren ezaugarri bezala erabiltzen den neurrian,
silaba azentudunean beste silaban baino tamaina handiagoa izatea espero dugu. Gure
datuetan silaba azentuduna V2 denez singularrean, eta V1, pluralean, V1-V2 diferen-
tzia negatiboa izango da singularrean, eta positiboa pluralean.
Alabaina, tonuari dagokionez, garrantzitsuena tonu-mugimendua izan daiteke, eta
ez tonu maila. Adibide gisa ematen ditugun 1. eta 2. irudietan ikusten den bezala,
tonu-gorakada dugu silaba pretonikotik azentudunera. Beraz, gizonákin adibidean
(1. irudia), gorakada /–ná–/ silabaren hitzaren hasieran hasten da, eta gizónakin
adibidean (2. irudia), aldiz, /–só–/ silaban. Adibide horietan /o/ (V1) eta /a/ (V2)
bokalen arteko F0 diferentzia ateratzen badugu, alde nabarmen bat ikusiko dugu 1.
irudian (singularrean). Haatik, 2. irudian (pluralean) askoz apalagoa den diferentzia
bat dugu bi silaba horien artean, silaba azentudunaren tonu altua mantendu egiten
baita hurrengo silaban.
Hipotesiak laburbilduz, silaben arteko diferentziak bereziki esanguratsuak izango
dira oinarrizko maiztasunean (F0), hori baita aurreko beste ikerketetan aurkitu dena.
Bestalde, Bizkaiko kostaldeko hizkeretan ez bezala, iraupen-diferentzia esanguratsuak
ere espero ditugu. Izan ere, Azpeitiko sisteman ez da egiten Bizkaiko kostaldeko hiz-
keren hitz azentudun eta azentugabeen arteko bereizketa. Hala ere, Azpeitian afere-
si-sinkopak indartsuak ez direnez, gure hipotesia da iraupenak Goizuetako euskaraz
baino pisu txikiagoa izango duela. Intentsitatean ere, diferentzia esanguratsuak espero
ditugu silaba azentudunen eta azentugabeen artean.
11 /
76
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
7. EMAITZAK
7.1. Estatistika deskribatzaileak
Hurrengo taulan (3. taula), 1. irudiko adibidean automatikoki ateratako neurketak
erakusten ditugu. Esan bezala, analisi estatistikoan V1-V2 diferentziak erabili ditugu.
Adibidean azentua V2n dago eta, ikusten denez, hiru diferentziak negatiboak dira.
3. taula. Neurketak (1. irudiko adibidea)
giz | o | n | á | kin
V1 V2
‘gizonarekin’ (hiztuna: 1f)
V1 /o/ V2 /á/ V1 – V2
Iraupena (ms) 55.42 74.84 -19.42
F0 (Hz) 251.15 289.15 -38.0
Intentsitatea (dB) 73.01 75.31 -2.30
Datu guztien batezbestekoak eta desbideratze estandarrak 4. taulan adierazi ditugu.
Ikusten denez, aztertutako hiru izarietarako –iraupena (milisegundotan), oinarrizko
maiztasuna (Hz-tan) eta intentsitatea (dezibeliotan)– V1-V2 diferentziak negatiboak
dira singularrean (hau da, V2-k balio handiagoak ditu), eta positiboak pluralean (V1-k
balio handiagoak ditu). Beste era batera esanda, bai singularrean eta baita pluralean
ere, silaba azentuduna alderaketa honetan sartu dugun silaba azentugabea baino luzea-
goa, tonuz altuagoa eta indartsuagoa da. Hala ere, iraupen- eta intentsitate-diferentziak
oso txikiak dira.
Bi silaben arteko alderik handiena singularreko hitzen tonuan edo F0n aurkitzen
dugu. Tonuari dagokionez, pluralean diferentzia txikiagoa izateak esan nahi du tonu-
gorakada silaba azentudunean hasten dela eta gailurra hurrengo silaban kokatu daite-
keela. Singularrean V1 pretonikoa da eta V2 azentuduna. Pluralean, aldiz, V1 azentu-
duna da eta V2, postonikoa.
4. taula. V1-V2 diferentziak: batezbestekoak (desbideratze estandarra)
Singularrak Pluralak
Iraupena (ms) -1.52 (17.80) 0.35 (21.83)
F0 (Hz) -37.34 (16.79) 4.89 (10.06)
Intentsitatea (dB) -1.25 (2.31) 0.85 (2.57)
Batezbestekoak ikusita, argi dago F0 ezaugarririk garrantzitsuena dela, singularren
eta pluralen balioak oso desberdinak baitira izari honetan. Singularrean, bigarren
bokaleko tonua lehen bokalekoa baino askoz altuagoa da, batezbesteko diferentzia 37
Hz-koa delarik. Pluralean lehen bokaleko tonua apur bat altuagoa da, baina diferentzia
ez da oso handia, batez beste 5 Hz-koa, gutxi gorabehera.
/ 12
77
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
Iraupenean, aldiz, bi taldeen arteko aldea oso txikia da, bereziki desbideratze estan-
darrak askoz handiagoak direla kontuan hartzen badugu. Beraz, ez dirudi izari honek
azentuaren kokagunea adierazteko balio duenik.
Azkenik, intentsitateko diferentziak ere txikiak dira. Azterketa estatistiko sakonagoa
egin behar dugu diferentziak esanguratsuak diren ala ez jakiteko.
Iraupenaren emaitzak 3. irudian erakusten dira kutxa-grafikoetan. Grafiko hauetan,
marra lodia mediana da, eta kutxek eta marrek datuen banaketa erakusten dute, plura-
lean eta singularrean. Ikusten denez, ez dirudi alde handirik dagoenik singularren eta
pluralen artean, bi kutxak ia osorik gainjartzen baitira.
3. irudia. Iraupen-diferentziak (V1-V2), ms-tan; p = pluralak, s= singularrak.
Neurtutako bi silaben arteko oinarrizko maiztasun diferentziak 4. irudiko kutxa-
grafikoan erakutsi dira. Irudiari erreparatuz gero argi dago izari honetan singularrak
eta pluralak oso desberdinak direla.
13 /
78
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
4. irudia. F0 diferentziak (V1-V2), Hz-tan.
Intentsitatearen neurketen banaketa 5. irudian erakusten da. Nahiz eta balio absolu-
tuetan singularraren eta pluralaren arteko aldea oso handia ez izan, bereizketa iraupen
balioena baino garbiagoa da.
-5
05
ps
5. irudia. Intentsitate-diferentziak (V1-V2), dB-tan.
/ 14
79
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
Laburtuz, 3.-5. irudietan ikusten den bezala, singularraren eta pluralaren arteko des-
berdintasunik handiena F0-n dago. Singularreko eta pluraleko datuak oso ondo bereiz-
ten dira tonuaren bidez. Intentsitatean, singularraren eta pluralaren kutxek gainjartze
handiagoa erakusten dute. Iraupenean, ez dago begi-bistako diferentziarik.
7.2. Estatistika inferentzialak
Goiko 4. taulan eta 3.-5. irudietan ikusten diren singularraren eta pluralaren arte-
ko desberdintasunak estatistikoki esanguratsuak diren aztertzeko, linear mixed effects
regression analisiak erabili ditugu, lme4 (Bates et al., 2014) eta lmerTest (Kuznetsova,
2015) paketeak erabiliz R estatistika programan (R Core Team, 2016). R Studio inter-
faze grafikoarekin (R Studio Team, 2016).
Hiru izariak, hots, iraupena, oinarrizko maiztasuna eta intentsitatea, 6.1. atalean
jarraitu dugun hurrenkera berean aurkeztuko ditugu atal honetan ere.
Lehenengo analisian V1-V2 iraupen-diferentzia jarri dugu mendeko aldagai gisa (sca-
le & center funtzioaren bidez transformatuta). Hiru faktore tinko (fixed factors) sartu
ditugu analisian: zenbaki gramatikala (singularra edo plurala), V1-eko identitatea eta
hiztunaren sexua. Nahiz eta benetan interesatzen zaiguna zenbaki gramatikalaren era-
gina den (hau da: azentua V1-en edo V2-n dagoen), beste bi faktoreek ere eragina izan
dezakete, eta hau ere kontuan hartu behar da analisian.
Oro har, gauza jakina da baldintza berberetan beheko bokalak goikoak baino luzea-
goak direla. Gure datuetan, V2 beti /a/ edo /e/ da. Alabaina, V1 posizioan aldakortasun
handiagoa dugu: /a/, /o/, /i/, /u/. Arrazoi horrengatik, lehenengo bokalaren identitatea
gure erregresio-analisian faktore gisa sartu dugu.
Gizonezko hiztun bakar bat dugu eta iraupenean sexuak ez luke eragin handirik
izan behar. Hala ere, F0-n eragin handia izan dezakeenez, faktoreen artean sartu dugu
erregresio analisi guztietan.
Aldagai aleatorio (random factors) modura hiztuna eta hitza sartu ditugu, hala
hiztun desberdinek eta hitz desberdinek eragindako aldakortasuna kontrolatuz, hemen
erakusten den formula erabiliz:
Linear Mixed Effects Regression (iraupena)
lmer(scale(A7$durDiff)
~A7$sgpl+A7$v1qual+A7$gender+(1|A7$speaker)+(1|A7$word))
Non: durDiff = V1-en iraupena ken V2-rena; sgpl = hitza singularra ala plurala
den; v1qual = V1 /a/, /i/, /o/ ala /u/ den; gender= hiztunaren sexua; speaker = hiztu-
na (A7 datu-orriari eman diogun izena da)
15 /
80
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
Iraupenaren erregresioko emaitzek adierazten dute singular/plural sailkapen bitarrak
ez duela eragin esanguratsurik bokalen iraupenean (p = 0.56), eta hiztunen sexuak ere
ez. Aldiz, V1-en nolakotasunak eragin esanguratsua du. Zehazkiago esanda, erregresioak
erakusten du V1-en eta V2-ren arteko erlazioa desberdina dela V1 /a/ denean eta /i/ denean
(p = 0.0001). Gure helburuetarako garrantzitsuena da iraupenak ez duela laguntzen singu-
larrak eta pluralak bereizteko eta, beraz, ez digula esaten azentua V1-en ala V2-n dagoen.
Beraz, 4. taulan ikusten diren batezbestekoen diferentzia txikiak ez dira esanguratsuak.
Bigarren analisi bat egin dugu, goiko formularekin, baina mendeko aldagai modura
V1-V2 F0-ko diferentziak sartuz, iraupen-diferentzien ordez. Erregresioaren emaitzek
erakusten digute sg/pl sailkapen bitarrak oso eragin esanguratsua duela F0 edo tonuan
(p <0.0001). Hiztunaren sexuak ere garrantzia du, uste bezala (p = 0.05) eta V1-en
nolakotasunak, aldiz, ez du eraginik. Tonua ere agertzen zaigu, beraz, azentuaren ezau-
garri garrantzitsu bezala, 4. taulan eta 4. irudian ikusten dena baieztatuz.
Azkenik, erregresioa errepikatu dugu, bi bokalen arteko intentsitate-diferentziekin. Iza-
ri honetan ere, singular/plural sailkapenak eragin esanguratsua du emaitzetan (p <0.001).
Hiztunaren sexuak ez du eraginik, eta, kasu honetan, /a/-/o/ alderaketa V1-ean esangu-
ratsua da (p = 0.01). Beraz, intentsitateak ere azentuaren kokagunea adierazteko balio du.
8. LABURPENA
Gure esperimentuaren emaitzek erakutsi digute Azpeitiko euskaran tonua edo F0 era-
biltzen dela azentuaren ezaugarri akustiko bezala. Horretaz gain, intentsitatea ere era-
biltzen da silaba azentudunei indarra emateko. Bestalde, iraupena ez da azentuaren ezau-
garri esanguratsua, guk uste ez bezala. Alde horretatik badirudi Azpeitiko euskararen
azentua ez dela guztiz gaztelaniarena bezalakoa, are gutxiago Goizuetakoa bezalakoa.
Aldiz, Azpeitiko euskara Bizkaiko kostaldeko doinu-azentu sistemara hurbiltzen da as-
pektu horretan. Bizkaiko euskal hizkera horietan bezala, tonua da azentuaren adierazle
nagusia (Elordieta & Hualde, 2003a; Hualde, Elordieta, Gaminde & Smiljanić, 2002).
Hala ere, azentuari lotutako tonu-mugimenduak desberdinak dira bi hizkeretan. Biz-
kaiko doinu-azentu hizkeretan, tonu aldaketarik nabarmenena silaba azentudunaren
eta hurrengo silabaren artean agertzen da: tonu-gailurra dugu azentudunean, eta be-
herakada azkarra, hurrengo silaban. Fonologikoki esan daiteke azentua H*L kontornu
bat dela (Elordieta, 1997; Jun & Elordieta, 1997).
Azpeitiko datuetan, berriz, ikusi dugu bi bokalen arteko F0-ko aldea handia dela
azentuduna V2 denean, eta askoz apalagoa azentua V1-ean dagoenean. Hau da, tonu-
gorakada dugu silaba azentudunean eta tonu maila mantendu egin daiteke hurrengo
silaban. Fonologikoki LH* izango genuke, hau da, gaztelanian eta Gipuzkoako beste
euskal hizkera batzuetan bezala (Elordieta, 2011a). Beste era batera esanda, Lekeition,
Ondarroan edo Bermeon, tonu beherakada bat dugu silaba azentudunaren eta hurren-
go silabaren artean. Horrela adierazten da azentugunea non dagoen. Azpeitian, aldiz,
garrantzitsuena silaba azentuduneko tonu-gorakada da.
/ 16
81
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
9. ONDORIOAK: EUSKAL AZENTUAREN BILAKAERA ETA
SEGMENTU-FONOLOGIA
Badira arrazoiak pentsatzeko gaur egun Bizkaiko kostaldean aurkitzen dugun doinu-
azentu sistema orokorragoa zela duela zenbait mende (Hualde, 2006). Sistema horretan,
tonu-beherakada azentuarekin lotzen da, eta tonu-gorakadek, berriz, talde prosodikoen
hasierako mugak adierazten dituzte. Tonu-mugimenduak berrinterpretatu egin ziren ga-
rai eta leku desberdinetan, bigarren silabako azentu-araua sortuz eta hitz azentudunen
eta azentugabeen arteko bereizketa galduz (Elordieta & Hualde, 2003b; Hualde, 2003).
Urolaldeko euskararen azentu-arau nagusia, azentua hirugarren silaban egotea, oso
maiztasun gutxikoa da munduko hizkuntzetan (Hualde, 1998). Azentuazio hori ere ja-
torrizko sistematik beste bilakaera baten bidez sortu omen zen (Hualde, 2003). Hemen
aztertutako esaldi deklaratiboetan, behintzat, azentu nagusia goranzko tonu baten bidez
gauzatzen da, Gipuzkoako beste zenbait hizkeratan bezala (Elordieta, 2011). Goizuetan
ere goranzko tonua azentu ez-markatuarena da, baina Nafarroako hizkera horretan
badago doinu-bereizketa lexikal bat, hitz markatuek beheranzko tonua daramatelako.
Ikusi dugunez, beste ezberdintasun garrantzitsu bat iraupenaren funtzioan datza. No-
labait eta noizbait iraupena azentuaren ezaugarri bezala hasi zen erabiltzen Nafarroako
euskaran, silaba azentuduna luzatzen eta azentugabeak murrizten hasiz. Gipuzkoan,
ordea, hori ez zen gertatu. Horren ondorioz, azentuarekin lotura duten honako bi seg-
mentu-fenomeno hauek kausitzen ditugu ekialdean, baina ez mendebaldeko edo erdial-
deko euskalkietan:
(a) Bokal azentugabe batzuen galera, hau da, aferesia (hitzaren hasierako bokalen ga-
lera, adib., emán > man) eta sinkopa (hitz-barneko bokalen galera, adib., gánbara
> ganbra).
(b) Hiatoen diptongazioa (adib., mendi.a > mendi̯a).
Biak ala biak ekialdeko fenomenoak, edo, nahi bada, Nafarroakoak badira ere, be-
ren eremu geografikoak ez dira berdinak eta, ziur asko, biak ez dira garai berekoak.
Diptongazioaren isoglosa Bortziriren eta Baztanen artetik igarotzen da (Hualde & Ga-
minde, 1998) eta, beraz, badirudi azentu-arau nagusiaren aldakuntza batekin zerikusia
duela, ekialdeko [+2] > [-2] aldakuntzaren isoglosa leku berean kokatzen baita. Bor-
tzirin azentua normalean bigarren silaban doa ([+2], adib., larúnta «larunbata») eta
Baztanen, aldiz, azken-bigarrenean ([-2], adib. launbéta).
Hiatoen diptongazioaz bezainbatean, Pirinioetako hegoaldetik, Erronkariraino heldu
bazen ere, ez zen hedatu Zuberoara (adib., Erronk. méndi̯a vs Zub. mendía)1.
1 Deklinabidean sortzen diren [i̯a] bezalako goranzko diptongoez ari gara. Zubererak badauzka beste diptongo
(eta triptongo) mota batzuk. Partikularzki, dardarkari leunaren galerak diptongo berriak sortu ditu, adib.,
laborari [laβu̯ai̯].
17 /
82
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
Bokal azentugabeen galerak diptongazioak baino zabalera handiagoa du Nafarroan,
ia Gipuzkoako mugan dagoen Goizuetan ere ematen baita. Gainera, zaharragoa dirudi
zenbait eskualdetan behintzat, Mitxelenak (1977: 399 = 2011: 325) esaten digunez,
Nafarroako lehen testuetatik dokumentatzen baita. Dena den, hizkera guztietan boka-
len galerak ez du indar edo maiztasun bera eta badirudi hizkera batzuetan ez dela hain
zaharra. Bereziki, zaraitzueraz eta erronkarieraz, eta baita ere Bortzirietako Arantzako
hizkeran, oso sinkopa bortitzak aurkitzen ditugu. Hala ere, honek ez digu esaten feno-
menoa non hasi zen edo nondik zabaldu zen.
Esan bezala, noizbait, historiako uneren batean, iraupenak indarra hartu zuen Nafa-
rroako euskaran azentuaren ezaugarri bezala. Bokal azentudunak luzatzen hasi ziren
eta alboko azentugabeak laburtzen; horren ondorioz, haiek eroriz. Aldakuntza fone-
tiko horrek oso garrantzi handia izan du Nafarroako euskararen bilakaeran. Urolalde-
ko gipuzkeraz, aldiz, ez dirudi iraupenak balio handirik duenik azentuaren adierazle
akustiko modura.
Oraindik ez dago batere garbi nola aldatzen diren azentuaren ezaugarriak hizkuntza
baten bilakaera diakronikoan. Azentuaren izari fonetikoen azterketak gertakari horiek
ulertzen lagundu diezaguke, hemen egindako lana Gipuzkoako eta Nafarroako beste
hizkera batzuei aplikatuz.
/ 18
83
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
10. ERREFERENTZIAK
Altuna, P. (1985). Azpeitiko euskal ebakeraz. Euskera, 31(2), 333-340.
Azkue, R. M. D. (1931). Del acento vasco en algunos de sus dialectos. Euskera, 4,
282-318.
Azkue, R. M. (1932). Del acento vasco en algunos de sus dialectos. Euskera, 6, 3-50.
Bates, D., Maechler, M., Bolker, B. & Walker, S. (2014). lme4: Linear mixed-effects
models using Eigen and S4. R package version 1.1-7. Hemendik hartua:
http://cran.r-project.org/package=lme4
Beristain, A. (prestatzen). Azpeitiko euskararen hiztegi dialektal bat. Urbana-Cham-
paign: University of Illinois.
Bethin, C. (1998). Slavic prosody: Language change and phonological theory. Cam-
bridge: Cambridge University Press.
Boersma, P. & Weenink, D. (2016). Praat: doing phonetics by computer, version 6.021
[computer program].
Bruce, G. (1977). Swedish word accents in sentence perspective. Travaux de l’institut de
linguistique de Lund, 12.
Egurtzegi, A. & Elordieta, G. (2013). Euskal azentueren historiaz. In R. Gómez, J. Go-
rrochategui, J. A. Lakarra & C. Mounole (arg.), Koldo Mitxelena Katedra-
ren III. Biltzarra (163-186 orr.). Gasteiz: upv/eHu. (Koldo Mitxelena Kate-
draren Argitalpenak, 5).
Elordieta, G. (1997). Accent, tone, and intonation in Lekeitio Basque. In F. Martínez-
Gil, & A. Morales-Front (arg.), Issues in the Phonology and Morphology
of the Major Iberian Languages (3-78 orr.). Washington, DC: Georgetown
University Press.
Elordieta, G. (2011a). Basque word accents in the sentence. In G. Aurrekoetxea & I. Ga-
minde (arg.), Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldiak (47-62 orr.). Bilbo:
upv/eHu.
Elordieta, G. (2011b). Euskal azentuaren bilakaera: hipotesiak eta proposamenak. In
Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta
oraina (989-1014 orr.) (Iker, 26).
Elordieta, G., Gaminde, I., Hernáez, I., Salaberria, J., & Martin de Vidales, I. (1999).
Another Step in the Modeling of Basque Intonation: Bermeo. In TSD ‘99
Proceedings of the Second International Workshop on Text, Speech and
Dialogue (361-364 orr.). London: Springer Verlag.
Elordieta, G. & Hualde, J. I. (2003a). Tonal and durational correlates of accent in con-
text of downstep in Lekeitio Basque. Journal of the International Phonetic
Association, 33, 195-209.
Elordieta, G. & Hualde, J. I. (2003b). Experimental test of a hypothesized diachronic
change in Basque accentuation. In M. J. Solé, D. Recasens & J. Romero
(arg.), Proceedings of the 15th International Congress of Phonetic Scien-
ces (67-70 orr.), Barcelona: Futurgraphic. [Berrarg. In Lakarra, J. A., &
Hualde, J. I. (arg.). (2006). Studies in Basque and Historical Linguistics in
Memory of R. L. Trask, asju, 40 (1-2), 293-301].
Gaminde, I. (1993). Bermeoko azentu ereduaz. Uztaro, 8, 105-117.
Gaminde, I. (1995a). Zubereraren azentuaz. Uztaro, 13, 107-128.
19 /
84
José Ignacio Hualde, Ander Beristain
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, enero-junio, 2017, 65-85
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5832
Gaminde, I. (1995b). Gipuzkeraren azentuaren azterketa akustikoa, flv, 69, 297-321.
Gaminde, I. (1998). Euskaldunen azentuak. Bilbo: Labayru Ikastegia.
Godjevac, S. (2000). An autosegmental/metrical analysis of Serbo-Croatian intonation.
Ohio State University Working Papers in Linguistics, 54, 79-142.
Gussenhoven, C. (1999). Tone systems in Dutch Limburgian dialects. In S. Kaji (arg.),
Proceedings of the Symposium on Cross-Linguistic Studies of Tonal Phe-
nomena: Tonogenesis, Typology, and Related Topics (127-143). Tokyo:
Institute for Languages and Cultures of Asia and Africa, Tokyo University
of Foreign Languages.
Gussenhoven, C. (2000). On the origin and development of the Central Franconian
tone contrast. In A. Lahiri (arg). Analogy, levelling and markedness: Prin-
ciples of change in phonology and morphology (215-260 orr.). Berlin:
Mouton de Gruyter.
Gussenhoven, C. (2004). The phonology of tone and intonation. Cambridge: Cambrid-
ge University Press.
Haraguchi, S. (1977). The Tone Pattern of Japanese: An Autosegmental Theory of
Tonology. Tokyo: Kaitakusha.
Horrocks, G. (1997). Greek: A history of the language and its speakers. London &
New York: Longman.
Hualde, J. I. (1997). Euskararen azentuerak. Donostia & Bilbao: Gipuzkoako Foru
Aldundia & upv/eHu. (asju-ren Gehigarriak, 42).
Hualde, J. I. (1998). A gap filled: Postpostinitial accent in Azkoitia Basque, Linguistics,
36, 99-117.
Hualde, J. I. (1999). Basque accentuation. In van der Hulst, H. (arg.), Word prosodic
systems in the languages of Europe (947-993 orr.). Berlin: Mouton de
Gruyter.
Hualde, J. I. (2003). From phrase-final to post-initial accent in Western Basque. In
P. Fikkert & H. Jacobs (arg.), Development in prosodic systems (249-
281 orr.). Berlin: Mouton de Gruyter.
Hualde, J. I. (2006). Laringalak eta euskal azentuaren bilakaera. In B. Fernández &
I. Laka (arg.), Andolin gogoan: Essays in honour of Professor Eguzkitza
(497-511 or.). Bilbo: upv/eHu.
Hualde, J. I. (2012). Two Basque accentual systems and the notion of pitch accent lan-
guage. Lingua, 122, 1335-1351.
Hualde, J. I. & Bilbao, X. (1991). A Phonological Study of the Basque Dialect of Ge-
txo. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia (asju-ren Gehigarriak).
Hualde, J. I., Elordieta, G. & Elordieta, A. (1994). The Basque Dialect of Lekeitio,
Bilbo & Donostia: upv/eHu & Gipuzkoako Foru Aldundia. (asju-ren Ge-
higarriak).
Hualde, J. I., Elordieta, G., Gaminde, I. & Smiljanić, R. (2002). From pitch-accent to
stress-accent in Basque. In C. Gussenhoven, & N. Warner (arg.), Labora-
tory Phonology VII (547-584 orr.). Berlin: Mouton de Gruyter.
Hualde, J. I. & Gaminde, I. (1998). Vowel interaction in Basque: A nearly exhaustive
catalogue. Studies in the Linguistic Sciences, 28 (1), 41-7 7.
Hualde, J. I., Lujanbio, O. & Torreira, F. (2008). Lexical tone and stress in Goizueta
Basque. Journal of the International Phonetic Association, 38 (1), 1-24.
/ 20
85
Fontes Linguae Vasconum (FLV), 123, urtarrila-ekaina, 2017, 65-85
Azpeitiko azentuaren gauzatze fonetikoaz
ISSN: 0046-435X IS SN- e: 2530-5816
Hualde, J. I. & Riad, T. (2014). Word accent and intonation in Baltic. In N. Campbell,
D. Gibbon, & D. Hirst (arg.), Speech prosody 7 (668-672 orr.). Dublin.
Hemendik hartua: http://fastnet.netsoc.ie/sp7/sp7book.pdf
Hualde, J. I., Smiljanić, R. & Cole, J. (2000). On the accented/unaccented distinction
in Western Basque and the typology of accentual systems. Proceedings of
Berkeley Linguistic Society, 26, 133-144.
Jacobsen, W. (1972). Nominative-ergative synchretism in Basque, asju, 6, 67-109.
Jun, S. A. & Elordieta, G. (1997). Intonational Structure of Lekeitio Basque. In A. Bo-
tinis, G. Kouroupetroglou & G. Carayiannis (arg.), Intonation: Theory,
Models and Applications. Proceedings of an esca Workshop (193-196
orr.). Atena, Grezia: esca.
Kariņš, A. K. (1997). Lexical tone and stress in Latvian. Berkeley Linguistics Society,
23, 186-1 9 7.
Kubozono, H. (1993). The organization of Japanese prosody. Tokyo: Kurosio.
Kuznetsova, A. (2015). lmerTest: Tests in Linear Mixed Effects Models. Version 2.0-
25. Hemendik hartua: http://cran.r-project.org/web/packages/ lmerTest/
index.html
Larrasquet, J. (1928). Action de l’accent dans l’évolution des consonnes étudiée dans le
basque souletin. Paris: Vrin.
Lujanbio, O. (argitaratzeke). Goizuetako hiztegia. asju.
Mitxelena, L. (1977). Fonética histórica vasca, (2. arg). Donostia: Gipuzkoako Foru
Aldundia. (asju-ren Gehigarriak). [Berrarg. (2011). Obras completas, vi].
Mitxelena, L. (2011). Obras completas, i-xv (Lakarra, J. A. & Ruiz Arzalluz, I., arg.).
Gasteiz & Donostia: upv/eHu & Gipuzkoako Foru Aldundia.
Ortega, M. & Prieto, P. (2010). Acoustic correlates of stress in Central Catalan and
Castilian Spanish. Language and Speech, 54(1) , 73 - 9 7.
Pierrehumbert, J. & Beckman, M. (1988). Japanese tone structure. Cambridge, Mas-
sachusetts: Mi t.
R Core Team. (2016). R: A language and environment for statistical computing.
Vienna, Austria: R Foundation for Statistical Computing. URL<https://
www.R-project.org>.
Riad, T. (2012). Culminativity, stress and tone accent in Central Swedish. Lingua,
112(13), 1352-1379.
RStudio Team. (2016). RStudio: Integrated Development for R. RStudio, Inc., Boston,
MA URL http://www.rstudio.com.
Smiljanić, R. (2006). Early vs late focus: peak alignment in two dialects of Serbian and
Croatian. In Goldstein, L., Whalen, D. H., & Best, C. T. (arg.), Papers in
Laboratory Phonology 8 (495-518 orr.). Berlin: Mouton de Gruyter.
Zuazo, K. (2014). Euskalkiak. Donostia: Elkar.
21 /
... The Basque varieties of Azpeitia, Lemoa, and Goizueta Basque have been previously studied with respect to other linguistic matters such as accentual systems (Hualde 1997), verbal morphology (Yrizar 1991(Yrizar , 1992(Yrizar , 2008, and lexical usage. Several dialectological studies mention Azpeitia Basque (Bonaparte 1869, Yrizar 1991), but only a few studies in recent years have attempted to give a more detailed phonological description of it (Hualde & Beristain 2017, 2020, Beristain 2018b. As far as Lemoa Basque is concerned, Gaminde (2002) and Gaminde et al. (2013) have contributed to better understanding the phonological processes arising in varieties in that area. ...
Article
Full-text available
This paper focuses on the spectral properties of anterior sibilant fricatives in Northern Peninsular Spanish, and sibilant-merging and non-merging varieties of Basque. Non-merging varieties of Basque have two voiceless anterior sibilant fricatives, characterized as apico-alveolar and lamino-alveolar. In other Basque varieties, however, these two phonemes have merged with varying results. Twenty-four participants divided into four different groups have been studied. One group is a set of monolingual Spanish speakers from north-central Spain while the remaining three are Basque-Spanish bilingual groups with different sibilant fricative systems in Basque. The goal is to describe the spectral properties of anterior sibilant fricatives and examine the effect of the L1-Basque sibilant system upon L2-Spanish. The Basque varieties chosen are (1)-Azpeitia Basque, where merging in favor of the lamino-alveolar sibilant fricative has occurred, (2)-Lemoa Basque, where the merging in favor of the apico-alveolar sibilant fricative is widespread, and (3)-Goizueta Basque, where no merging has happened. Participants took part in an elicitation task where they produced sentences containing target words with an intervocalic anterior sibilant fricative in Basque and Spanish. Bayesian probability was used for inferential statistics. Speakers of the non-merging Basque variety show the narrowest acoustic dispersion of /s/ in Spanish, as opposed to broader diffusion in the other three groups. Regarding L1 transfer, while the Azpeitia group does not show transfer into Spanish, the Lemoa and Goizueta groups do. Results show that /s/ is more fronted for monolingual Spanish speakers from north-central Spain than what previous literature has reported.
Article
Full-text available
One of the frequent questions by users of the mixed model function lmer of the lme4 package has been: How can I get p values for the F and t tests for objects returned by lmer? The lmerTest package extends the 'lmerMod' class of the lme4 package, by overloading the anova and summary functions by providing p values for tests for fixed effects. We have implemented the Satterthwaite's method for approximating degrees of freedom for the t and F tests. We have also implemented the construction of Type I - III ANOVA tables. Furthermore, one may also obtain the summary as well as the anova table using the Kenward-Roger approximation for denominator degrees of freedom (based on the KRmodcomp function from the pbkrtest package). Some other convenient mixed model analysis tools such as a step method, that performs backward elimination of nonsignificant effects - both random and fixed, calculation of population means and multiple comparison tests together with plot facilities are provided by the package as well.
Article
Full-text available
In the central and western Basque-speaking regions there are two main accentual types: In the Northern Bizkaian area we find a pitch-accent system with demarcative phrase-initial rises and uniformly falling (H*L) accents, on the last syllable of the phrase in the unmarked case. In the rest of the area the general rule is postinitial accent. This study tests the hypothesis, advanced in previous work on this topic, that one of the ways postinitial accent has historically developed is through the reinterpretation of phrase-initial boundary rises as accents, possibly under the influence of Spanish, a language in which non-phrase-final rises from valleys typically correlate with the location of stressed syllables. The results of our experiment confirm that this is a plausible historical scenario. Both native Basque speakers from other areas and, especially, Spanish L1/Basque L2 speakers show a strong tendency to perceive primary accentual prominence on the postinitial syllable in Northern Bizkaian speech, regardless of the actual position of the accent, except for initial accent.
Article
LABURPENA Lan hau hiztegiaren bigarren erdia da. Aurreko lanean bezala hiztegiaren ildo nagusiak Azpeitiko euskararen azentua eta fonologia dira. Izenen eta izenondoen kasuetan, hiru forma aurkeztu dira. Lehena, flexiorik gabeko absolutiboko forma mugagabea da, eta ondorengo biak kopuladunak, bai singularrean bai pluralean. Aditzen kasuan bi forma ageri dira, partizipio perfektiboan eta ez-perfektiboan, beti ‘da/du’ aditz laguntzailearekin. Bestelako hitz motak forma bakarrean datoz. RESUMEN Este trabajo es la segunda mitad que compone el diccionario. Como en el escrito anterior, se centra en la acentuación y fonología del euskera de Azpeitia. En el diccionario los sustantivos y adjetivos aparecen en tres formas: la forma nuda, y seguidamente la forma de singular y plural en caso absolutivo. Los verbos aparecen en dos formas, el participio perfectivo e imperfectivo, seguido por el auxiliar de tercera persona. Las demás categorías verbales solo muestran una forma. ABSTRACT This is the second half of the dialectal dictionary. Like in the previous work, the dictionary focuses on the accent and phonology of Azpeitia Basque. In the dictionary, nouns and adjectives are shown in three different forms: uninflected, absolutive singular and absolutive plural. Regarding verbs, two different forms are used throughout the dictionary: the perfective and non-perfective forms, followed by a third person singular auxiliary. As for the remaining word categories, only one form is given.
Article
We examine the realization of word accent contrasts in Standard Latvian and East Aukštaitian Lithuanian across intonational contexts. In our Latvian data the contrast is manifested as level vs. falling pitch in most contexts, in addition to a durational difference. In Aukštaitian Lithuanian, instead, differences in vowel quality and duration cue the lexical contrast in the nuclei that we examine. While Latvian retains a tonal contrast, in Aukštaitian Lithuanian it has been replaced with a combined segmental/quantitative contrast, where the so-called circumflex tone corresponds to relatively shorter duration and, in the case of diphthongs, centralized quality in the first half. We discuss the implications of these findings for further typological work.