ArticlePDF Available

Emakumeen eta gizonen berdintasun legearen hedapena eta irudikapena egunkarietan

Authors:
UZTARO 108, 79-94 79 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
Zer emozio pizten dizkigu
hilerokoak?
Nahia Idoiaga Mondragon eta Maitane Belasko-Txertudi
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Ikerketa honek Euskal Herriko gazteek gizarte gisa hilerokoa emozionalki nola
ulertzen duten lantzea du helburu. Hau da, hilerokoaren eraikuntza kolektiboan
emozioek duten garrantzia jorratzea. Horretarako, 18-26 urte arteko 185 gazteren
hilerokoaren definizio emozionala aztertu da, bai maila kualitatiboan bai eta
kuantitatiboan ere. Hasteko, asoziazio askeko ariketa bat burutu da eta emaitzak
analisi lexikalarekin aztertu dira. Bigarrenik, afektu positibo eta negatiboa neurtzeko
PANAS eskala ere aplikatu da. Emaitza guztiak parte-hartzaileen sexuaren
(emakume/gizonezko) eta ideologia feministaren (feminista/ez feminista) arabera
landu dira. Emaitzek erakutsi dute oraindik estigmatizazioarekin lotutako karga
emozional negatibo nabarmena sortzen duela hilerokoak gazteengan nazka, lotsa,
haserre edota tristura sentimenduekin lotuta. Halere, harrotasunarekin eta bestelako
karga positibodun emozioekin lotutako eraikuntza ere aurkitu da. Hilerokoaren
eraikuntza positibo hori espresuki ideologia feministari loturik dago eta emakumeak
ahalduntzen ditu. Bukatzeko hilerokoa gizarte-emozio ikuspuntu honetatik lantzetik
eratorritako ondorioak eta osasunaren eraikuntza positiboago baterako premisak
eztabaidatu dira.
GAKO-HITZAK: Emozioak · Feminismoa · Gizarte-irudikapena · Hilerokoa.
What emotions promote menstruation?
Our study investigates the importance of the emotions in the collective construc-
tion of menstruation. That is, this paper analyzes how Basque youth emotionally understand
menstruation. For this we analyzed the emotional definition that 185 young people aged 18-26
made about menstruation. To begin with, an exercise of free association was carried out and
its results were analyzed through lexical analysis. Secondly, the PANAS scale of negative
and positive affect was also applied. All results were worked on taking into account the sex
(female/male) and the feminist ideology (feminist/non-feminist) of the participants. The results
revealed that menstruation still generates a high negative emotional charge linked to feelings
of disgust, shame, anger or sadness. However, also emerged a representation with a positive
emotional charge linked to emotions such as pride or happiness. This positive construction
that empowers women is especially linked to feminist ideology. In addition, the implications of
the emotional representation of menstruation, as well as their importance in the way that this
issue is faced, are considered.
KEY WORDS: Emotions · Feminism · Social representations · Menstruation.
PSIKOLOGIA
https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.4 Jasotze data: 2018-05-31 Onartze data: 2018-09-19
UZTARO 108, 79-94 80 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
1. Sarrera
Biztanleriaren erdiak hilerokoa izaten du bere bizitzako aldi gehienetan zehar.
Maila biologiko zein fisiologikoan hilerokoa ohikoa den fenomeno naturala da.
Maila sozialean, ordea, hilerokoa oraindik sekretuari, tabuari, estigmari edota
negatibotasunari iltzatuta dago (Costos, Ackerman & Paradis, 2002; Kowalski &
Chapple, 2000; Marvan, Ramırez-Esparza, Cortes-Iniestra & Chrisler, 2006). Gainera
hilerokoa esperientzia bereziki estresagarria da, batez ere berari buruzko hezkuntza
egokia jaso ez izanagatik, gertaera honen irudikapen positibo bat landu ez duten
neskentzat (Marván, Chrisler, Gorman & Barney, 2017). Honenbestez, artikulu hau
hilerokoa oraindik gizartearentzako erronka zergatik den argitzen saiatuko da.
Ikuspuntu historiko batetik, Mendebaldeko gizarteek hilerokoa lantzeko edota
plazaratzeko izan duten era aldatuz joan da (Spadaro, D’Elia & Mosso, 2017).
Historia modernoko lehen urteetan emakumeek hilerokoa zuten hileko egunetan
estigmatizazio latza jasaten zuten, inpuru edota arriskutsutzat joak ziren eta
bizitza publiko eta sozialetik urrunduak (Patterson, 2014). XX. mendean askoz ere
diskurtso medikalizatuagoa sortu zen hilerokoaren inguruan, nahiz eta maila berean
estigmatizatzailea izan, hura higiene-krisi bezala definitu zen (Whisnant & Zegans,
1975). Gaur egun oraindik, hilerokoa sarri higiene-krisi gisa landua izaten da mezu
kulturaletan (Chrisler, 2008; Rembeck, Moller & Gunnarsson, 2006), nahiz eta bai
feministak baita alorreko akademikoak ere gaiaren inguruko irudikapen positibo bat
sortzeko eta zabaltzeko lanetan ari diren (Burrows & Johnson, 2005; Chrisler, 2008;
Chrisler, 2013; Rembeck, Moller & Gunnarsson, 2006).
Nola eraikitzen da hilerokoari buruz dugun egunerokotasuneko jakintza?
Hilerokoaren inguruan eginiko ikerketa gehienek medikuntza-ikuspuntu edo
jokaerazkoa izan dute batik bat (Koutroulis, 2001). Era berean, hilerokoan eragina
duten gertakari sozial zein kulturalei historikoki entzungor egin zaie (Ripper, 1991).
Izan ere, hilerokoa historikoki banakako gertakari gisa izan da ikertua, ikerketa
horiek pertzepzio edota jarrera-analisietan zentratu dira batik bat (Clarke & Ruble,
1978; Grief & Ulman, 1982; Koff, Rierdan & Jacobson, 1981).
Hilerokoari buruzko jarreren gainean egindako ikerketen berrikusketak (Marván,
Chrisler, Gorman & Barney, 2017) erakutsi du jarrera negatiboak, besteak beste
hilerokoa gertaera desatsegin, lotsagarri edo larritasunezko bezala definitzeak edota
berari buruz urruntasunez hitz egiteak, hainbat ondorio zuzen dituela. Hasteko,
hilerokoa izaten den egunetan zehar eta hilerokoa jaitsi baino lehenagoko egunetan
herstura larriagoa (Marvan, Vazquez-Toboada & Chrisler, 2014), baita norbere
objektifikaziorako tendentzia handiagoa ere, (Grose & Grabe, 2014; Johnston-
Robledo, Sheffield, Voigt & Wilcox-Constantine, 2007), gorputz-irudi negatiboagoa
(Chrisler, Marvan, Gorman & Rossini, 2015) eta azkenik hilerokoa duen emakumea
hainbat ekintzatarako (kirola, igeri/bainatu edota praktika sexualak izan) gai ez dela
dioten usteak ere aurresan ditzake (Marvan, Ramırez-Esparza, Cortes-Iniestra &
Chrisler, 2006). Gainera ikertzaileek frogatu dute, alde batetik, hilerokoari buruzko
jarrera negatiboek eta hilerokoa duten edo izango duten emakumeei buruzko
UZTARO 108, 79-94 81 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
estereotipoek sexismoa areagotu dezaketela. Bestetik, sexismoak berak ere
hilerokoari buruzko jarrera negatiboagoak areagotu ditzake (Marvan, Vazquez-
Toboada & Chrisler, 2014). Jarrera negatibo horiek, ordea, ez dute zertan
banakakoaren eraikuntza soila izan eta maila sozialagoan egon daitezke iltzatuta.
Hau da, hilerokoaren esanahiari sozialki emandako adiera negatiboak sortzen ditu
jarrera negatiboak pertsonengan eta horrek ondorio sozial nabarmenak ditu (Chrisler
& Johnston-Robledo, 2017).
Aipaturiko ikuspuntu sozialean gehiago murgildu nahian, ikerketa honetan
Gizarte Irudikapenen Teorian errotuko gara (Moscovici, 1984; Moscovici & Duveen,
2000). Izan ere, teoria horrek frogatu du egunerokotasuneko jakintza aztertzeko
beharrezkoa dela eredu kognitibotik aldentzea eta testuinguru kulturalean eta
berak komunitatean hartzen duen esanahi sinbolikoan zentratzea (Joffe, 2003).
Honenbestez, hilerokoa egunerokotasuneko jakintza edo pentsamenduan nola
ulertzen den jakiteko ezinbestekoa izango da hura interakzio edota komunikazio
sozialean nola lantzen den aztertzea, baita maila emozionalean zer eraikuntza duen
ikertzea ere (Joffe & Lee, 2004), bertatik eratorriko baitira komunitate barruko balio
partekatuak.
Mendebaldeko herrietako komunitateetan burututako azken ikerketek (bereziki
Estatu Batuetan burututakoek) frogatu dutenez hilerokoaren eraikuntza negatiboa
oraindik ere ohikoa da (Britton, 1996; Gannon, 1998; Kissling, 1996; Lovering,
1995; Moore, 1995; Thuren, 1994; Ussher, 1989), eta haren iturri eta inplikazioek
begirune handiagoa merezi dute (Costos, Ackerman & Paradis, 2002). Izan ere,
hilerokoa estigma sozialaren iturritzat jotzeak inplikazio oparoak dauzka alorreko
teoria, ikerketa eta praktikarako (Johnston-Robledo & Chrisler, 2013). Euskal
Herriko eremu konkretuan ildo honetako ikerketarik egin ez den arren, estatu-mailan
aurkitu izan da hilerokoa orokorki gertaera lotsagarri, ilun eta arriskutsu gisa definitu
izan dutela hainbat emakumek (Thuren, 1994). Estigma sozial hau hilerokoa tabu
kontsideratzean irmoki ainguraturik dago.
Hilerokoaren tabua gaztarotik barneratzen da (Williams, 1983) eta bai literatura
klasikoan bai gaur egunekoan interakzio sozialean edota komunikazioan eragin
zuzena duten bi konnotazio nagusi ditu (Chrisler, Marvan, Gorman & Rossini,
2015; Spadaro, D’Elia & Mosso, 2017). Hasteko, interakzio sozialaren tabuak
emakumeen ekintza edo jardueretan eragiten du, hileroko aldian zehar baimenduta
eta debekatuta dauden jarduerak zeintzuk diren ebatziaz, era horretan jarduera
sexual (Schooler, Ward, Merriwether & Caruthers, 2005) eta fisikoan (Oxley, 1998)
murrizketak ezarriaz.
Tabuaren bigarren adarra hilerokoaren inguruko komunikazioa litzateke.
Hilerokoaren gaia hitz egiten ez dugun gauza pribatu horietako bat da (Thuren,
1994), ondorioz berari buruzko komunikazio formal zein informala orokorki tabu
kontsideratu da (Burrows & Johnson, 2005; Chrisler, 2008; Chrisler, 2013; Costos,
Ackerman & Paradis, 2002; Chrisler, Marvan, Gorman & Rossini, 2015; Kissling,
1996; Spadaro d’Elia & Mosso, 2017; Stubbs & Costos, 2004). Gainera, koska ez
da soilik hilerokoaz hitz egiten ez dela, baizik eta egiten denean mespretxuz izan ohi
UZTARO 108, 79-94 82 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
dela (Ernster, 1975). Ondorioz, hilerokoa gai tabu bezala irudikatzeak emakumeen
gorputzak eta beren ugalketa-funtzioak nazkagarriak edota lotsagarriak direlako
ideia indartzen dute, nazka eta lotsa emozioak abiaraziaz (Chrisler, Marvan, Gorman
& Rossini, 2015).
Zer emoziorekin lotu izan da hilerokoa?
Ikuspuntu emozional batetik hilerokoak sekretua, lotsa, nazka, zikintasuna,
izkutakeria, min fisiko zein emozionala, beldurra eta estresa sortzen dituela baieztatu
izan dute (Burrows & Johnson, 2005; Çevirme et al., 2010; Chrisler, 2013; Costos,
Ackerman & Paradis, 2002; Dufort, Lemelin & Charron, 1998; Johnston-Robledo,
Sheffield, Voigt & Wilcox-Constantine, 2007; Koutroulis, 2001; Marván, Chrisler,
Gorman & Barney, 2017; Spadaro d’Elia & Mosso, 2017). Alabaina hainbat ikerketak
neskek menarkiari (hilerokoaren lehenengo jaitsierari) buruzko sentimendu nahasiak
dituztela baieztatu dute, harrotasuna eta lotsa, poztasuna eta beldurra nahasiaz
(Chrisler & Zittel, 1998; Koff, Rierdan & Jacobson, 1981; Woods, Dery & Most,
1983).
Hilerokoaren irudikapenean aldaketarik ote?
Azken urteetan hilerokoa hainbat herrialdetako agenda feministen barnean
sartu da. Hilerokoa lantzen duten aktibista feministek, bereziki Mendebaldeko
herrialdeetan, gaiari buruzko irudikapen positibo bat garatzea eta zabaltzea dute
helburu (Burrows & Johnson, 2005; Chrisler, 2008; Chrisler, 2013; Rembeck, Moller,
& Gunnarsson, 2006). Izan ere, gizarteak hilerokoari buruz duen jakintzaren adibide
gisa Estatu Batuetako gazteen artean burututako ikerketek frogatu dute unibertsitate-
ikasle emakumeek ez dakitela hilerokoaren zikloaz lehen edo bigarren hezkuntzako
gazteek baino gehiago (Koff, Rierdan, & Stubbs, 1990; Koff & Rierdan, 1996). Are
gehiago, Emakumeen psikologia landu izan duten unibertsitateko ikasleen artean
ere dakiten gehiena herri-jakintzatik datorkie eta estereotipoetan oinarritzen da
(Chrisler, 2013).
Egoera horren aurrean hileroko osasuntsuaren aldeko aktibistek eta gai hau
maila akademikoan lantzen ari diren ikertzaileek errotuta dagoen eraikuntza
medikotik haratago joan eta emakumeak ahaldundu nahi dituzte beren gorputzen
eta osasunaren kontrola har dezaten (Bobel, 2006; Morgen, 2000). Horretarako
hezkuntza, osasun, komunikabide eta abarreko antolakuntzetan hilerokoaren
irudikapen positibo bat lantzea beharrezkotzat dute gaur egun duen eraikuntza
sozial negatiboa aldatzeko (Kissling, 2006; Fash, 2011).
2. Helburu eta hipotesiak
Ikerketa honek gaur egungo euskal gizartean hilerokoa nola bizi dugun lantzea
du helburu, eta horretarako ardatz nagusia sortzen dizkigun emozioak izango dira.
Izan ere, hilerokoa emozionalki ere maila sozialean barneratua den gertakari gisa
ulertzeak haren esanahi sinbolikoa erdiestea ahalbidetuko digu. Sarritan koska
UZTARO 108, 79-94 83 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
ez baita zerbait zer den, baizik eta jendearentzat zer esanahi daukan, hau da,
jendartearen eraikuntza.
Konkretuki, ikerketa honek unibertsitate-adinean dauden ikasleek hilerokoa
emozionalki nola bizi duten landu nahi du. Izan ere, emozio horiek gako garrantzitsu
eta ezinbesteko izango dira hilerokoaren ulerkuntza- eta sozializazio-prozesuetan.
Lanketa honetan hiru helburu azpimarra ditzakegu. Lehenengo helburua
hilerokoarekin lotzen ditugun emozioen erradiografia ahalik eta oparoena egitea
litzateke, asoziazio askeko ariketa baten bidez. Emozioen plazaratze aske hau
hilerokoaren lanketan ohikoak diren hainbat gairekin lotuta agertzea espero dugu,
besteak beste higiene-krisiarekin, estereotipoekin, tabuari lotutako ideiekin, etab.
Bigarrenik, hilerokoa hainbat emozio positibo edota negatiborekin nola lotzen
den ere aztertu nahi da. Aurreko ikerketetan gertatu izan den bezala, kasu honetan
ere oraindik emozio negatiboek nabarmentasun handiagoa izango dutela espero da,
nahiz eta positiboek ere presentzia geroz eta nabermenagoa izatea ere itxaron den.
Azkenik, ikerketa honetako aurreko bi helburuetan sexu eta ideologia aldagaien
eragina ere neurtu nahi da. Bereziki marko teorikoan aipaturiko hilerokoaren ikuspegi
edo lanketa feminista horrek haren eraikuntza emozionalean eraginik izan duen
ikusteko. Izan ere, hilerokoa sozialki eraikia dagoen gertakari gisa ulertzen dugu eta,
honenbestez, gizona edo emakumea izateak eta nork bere burua feministatzat edo
ez feministatzat hautemateak haren eraikuntza emozionala baldintzatu lezakeela
plazaratzen dugu. Zehazki, aldagai horien artean ezberdintasun esanguratsuak
aurkitzea espero da eta emakume eta feministek hilerokoaren eraikuntza emozional
positiboago bat lantzea.
3. Metodoa
3.1. Lagina
Ikerketa honetan 185 gaztek hartu zuten parte, guztiak Euskal Herrian bizi ziren.
Laginaren % 86,6 emakumea izan zen eta % 13,4 gizonezkoa. Parte-hartzaileek
batez beste 22,32 urte zituzten, dt = 3,5 (18-26 adin-tartea). Lagina unibertsitateko
ikasleek, goi-mailako hezkuntza-zikloetako ikasleek eta lanean zeuden gazteek
osatu zuten. Azkenik parte-hartzaileen % 75,3k bere burua feministatzat hautematen
zuen eta % 24,7k ez feministatzat.
3.2. Diseinua
Parte-hartzaileei pasatako galde-sortak bi atal nagusi ditu. Halere galde-sorta
bete baino lehen gazteei beren adina, sexua eta ikastegia edo lantokia galdetu
zitzaizkien. Galdera guztiei erantzun ostean beren burua zein mailatan feminista
hautematen zuten ere (1-5 Likert eskalan) galdetu zitzaien (1-2-3 erantzun zutenak
ez feministen taldean kokatu genituen eta 4-5 erantzundakoak feminista gisa).
UZTARO 108, 79-94 84 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
3.2.1. Hilerokoaren irudikapen emozionala
Hilerokoari buruz hainbat adituk burututako ikerketetan bezala, lehenik eta behin
ikerketa kualitatiboa erabiltzea erabaki da maila emozional batean nola dagoen
eraikia aztertzeko (ikus adibidez, Britton, 1996; Choi & McKeown, 1997; Kissling,
1996; Koutroulis, 2001; Lovering, 1995; Prendergast, 1989).
Beraz, gazteek hilerokoa emozionalki nola ulertzen duten eta haien inguruko
irudikapen partekatuak zeintzuk diren aztertzeko, asoziazio askea erabili da. Gizarte
Irudikapenen Teoriatik defendatzen da talde sozialek objektu zehatz bati buruz
duten irudikapena aztertzeko talde arteko (Pereira de Sa, 1996; Joffe & Elsey, 2014)
edo testuinguru konkretu bati buruzko (Wagner, 1997) asoziazio askea lanabes
aproposa dela. Zehazki kasu honetan Grid Elaboration Method delakoa erabili da
(Joffe & Elsey, 2014). Metodo hori gai ezberdinei buruzko pentsamendu naturalak
eta emozioak ikertzeko erabilia izan da. Zehazki parte-hartzaileei lau gelaxkako
paper bat eta instrukzio batzuk ematen zaizkie. Instrukzioetan gelaxketan estimulu
batean pentsatzean burura datozkien lehen lau hitzak idazteko edo marrazteko
esaten zaie parte-hartzaileei. Ondoren gelaxketan aipatutako hitzak sakonago
azaltzeko eskatzen zaie, nahi duten beste luza daitezkeelarik. Ariketa horretarako,
honako galdera ireki hau plazaratu zitzaien parte-hartzaileei, erantzuteko nahi beste
denbora utziaz: «Zein emozio datorkizu burura hilerokoa hitza entzutean?».
Asoziazio askeko ariketan lortutako erantzunen analisi lexikala aztertzeko
Reinert metodoan oinarritutako Iramuteq softwarea erabili da (Reinert, 1983; 1990),
testu-analisietan epaileen interpretazioaren subjektibotasunari egotzi ohi zaizkion
fidagarritasun- eta baliozkotasun-arazoak ekiditeko (Klein & Likata, 2003; Reinert,
1996). Software horren helburu nagusia da testu bat kuantifikatu eta haren egitura
garrantzitsuenak azaleratzea, horrela, testu-datuetako informazio oinarrizkoena
baliatuz. Egitura horiek hitzek testuan duten banaketarekin zuzenki lotuta daudela
frogatu da (Reinert, 1996), banaketa hori ia inoiz zorizkoa ez delarik. Deskribatzea,
sailkatzea, asimilatzea edota testu bat automatikoki sintetizatzea dira Iramuteqen
interes nagusiak. Gainera, frogatuta dago asoziazio askea eta analisi lexikala
uztartzea gizarte-irudikapenak aztertzeko bidezko era dela (Lahlou, 1996), lortutako
emaitzak bat baitatoz alor honetako ikerketa klasikoekin.
Reinert metodoarekin burututako beste ikerketa batzuetan bezala (Vizeu &
Bousfield, 2009), klase bakoitzeko hitz garrantzitsuenak hiru irizpideren bidez
sailkatu dira: 1) hitzaren errepikakortasunaren maiztasuna klasean bertan 5 baino
handiagoa izatea; 2) khi karratuaren asoziazio-probaren balioa klasearekiko X²
3.89 [p= .05]; df> 1; eta 3) hitz horren % 50 edo gehiago klase horri egokitu izana.
3.2.2. Emozio positibo eta negatiboen azterketa sistematikoa
Aipatu berri den analisi kualitatiboa osatzeko, ikerketan emozio positibo
eta negatiboen azterketa maila kuantitatibo batean ere egin zen, horrela, emozioz
emozio azterketa sistematikoagoa egiteko asmoz. Horretarako, emozio positibo
eta negatiboak aztertzeko PANAS eskala erabili zen (Watson, Clark & Tellegen,
1988), zehazki Espainiako Estaturako bertsioan (Sandín et al., 1999). Bertan parte-
UZTARO 108, 79-94 85 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
hartzaileei hilerokoari buruz pentsatzean hainbat emozio zein mailatan sentitzen
zituzten baloratzeko eskatzen zitzaien (1= oso gutxi edo bat ere ez; 2= apur bat;
3= neurri batean; 4= nahikotxo; 5= izugarri). Emozioak ondorengoak izan ziren:
interesa, tentsioa, animoa, atsekabea, energia, erruduntasuna, izua, haserrea,
gogobetetasuna, harrotasuna, sumindura, ekintzarako gogoa, lotsa, inspirazioa,
urduritasuna, erabakitasuna, arreta, ezinegona, ekintza eta beldurra.
4. Emaitzak
Emaitzen atala bi azpiataletan antolatu da. Lehenik eta behin, asoziazio askeko
ariketatik eratorritako emaitzak aztertuko dira: hilerokoaren irudikapen emozionala
edota berorri lotutako emozioen irudikapena hain zuzen ere. Bigarrenik, galde-
sortatik eratorritako hilerokoaren emozio positibo eta negatiboen azterketa
kualitatiboa egingo da.
4.1 Hilerokoaren irudikapen emozionala
Asoziazio asketik eratorritako erantzunak Iramuteq softwarearen bidez aztertu
ziren. Corpusak guztira 7.636 hitz izan zituen, non 1.526 hitz bakarrak izan ziren.
Analisi hierarkiko beherakorrak corpusa 280 ECUtan banatu zuen, 4 klase eratorri
ziren bakoitzeko hitzik esanguratsuenekin, 1. irudian ikus daitekeen bezala.
Emaitzek 2 kluster nagusi daudela utzi dute agerian. Lehenengo kluster nagusiak
hilerokoaren lanketa emozional positibo bat plazaratzen du (1. klasea). Bigarren
kluster nagusiak, berriz, ikuspegi emozional negatiboagoa plazaratzen du (2., 3. eta
4. klaseak hartzen ditu barne).
1. irudia. Asoziazio askeko kluster analisi beherakorreko dendograma,
maiztasun handieneko hitzekin eta asoziazio-indize handiena duten hitzekin
X2(1), p < 0,001. Hitz guztiek klasean duten maiztasuna f> % 50 da.
Iturria: Lanketa propioa.
UZTARO 108, 79-94 86 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
Kluster analisiaren banaketari jarraiki, lehenengo kluster nagusia 1. klaseak
osatzen du, zeina «hilerokoaren lanketa positiboa» gisa izendatu den hain zuzen
ere eta banaketaren % 20,1eko pisua duen. Klase honetan hilerokoa emozio
positiboekin adierazia agertzen da, besteak beste atsegina (X2= 20,41), harrotasuna
(X2= 16,24), poza (X2= 5,48), maitasuna (X2= 5,48) edota poztasuna (X2= 3,48)
bezalako hitzekin irudikatuaz. Emozio horiekin lotzeaz gain, klase honetan hilerokoa
bizitzari eta emakumeari lotutako prozesu gisa definitzen da, honako esaldi ohiko
hauetan ikus daitekeen bezala: «Bizitzako prozesu bat da, emozio atseginak
sortzen dizkit, harrotasuna eta poza emakume sentitzen naizelako eta ama izateko
ahalmena ematen didalako» (emakumea, feminista; X2(1)= 86,88); «Poza ematen
dit emakumeen zikloaren parte izateak, emozio eta sentimendu bereziak sortzen
dizkit» (emakumea, feminista; X2(1)= 64,33). Bestalde aipagarria da, emozio
positibo horiekin batera aipatzen direla hilerokoa batzeko kopa bezalako produktu
berritzaileak ere: «Hilerokoa koparen bidez batzeak poztu egiten nau, harro nago
nire buruaren garbitasun-prozesu honetan produktu higieniko tradizionalak ez erabil-
tzeagatik, hauek nire osasunarekin eta ekologiarekin errespetagarriak ez direlako»
(emakumea, feminista; X2(1)= 49,23). Klase hau emakumeekin X2(1)= 16,36,
p< 0,001 eta pentsamendu feministarekin X2(1)= 9,36, p< 0,01 lotu zen.
Bigarren kluster nagusiko hilerokoaren lanketa emozionala askoz ere nega-
tiboagoa dela esan daiteke. Kluster hau bi adarretan banatuta dago, alde batetatik,
emakumeek hileroko prozesuan zehar sentitzen dituzten haserre- edo tristura-
sentimenduak plazaratzen dira bigarren eta hirugarren klaseetan, eta, bestetik,
hilerokoaren zaintzatik eratorritako sentimenduak laugarren klasean. Hirugarren
klasetik hasita, klase hau «emozio goibelak» gisa izendatu da eta kluster banaketa-
ren % 29,6ko pisua izango luke. Bertan aipatzen diren emozioak mina (X2= 19,18),
nekea (X2= 14,11), tristura (X2= 8,57), sufrimendua (X2= 7,69), bipolartasuna
(X2= 7,57), ezinegona (X2= 7,39), pena (X2= 7,09) edota akidura (X2= 6,40) dira.
Ikusten daitekeen bezala, neke edo min emozional bat da deskribatutakoa, zeinak
emakumea triste edota goibel egotera daraman: «Hitz hau entzutean burura mina
datorkit, fisikoa noski, baina baita emozionala ere, sufrimendua sortzen dit, nekea.
Ezinegon horrek triste jartzen nau» (emakumea, ez feminista; X2(1)= 67,90); «Apur
bat bipolar sentitzen naiz ze hilerokoa jaistean tristura sentitzen dut, nekea eta mina
baina aldi berean aktibazioa ere ezinegona bezalakoa» (emakumea, feminista;
X2(1)= 67,90); «Nekatu egiten nau, bai fisikoki eta baita emozionalki ere, ez dut
ezertarako gogorik izaten, etxean bakarrik egotekoa soilik, triste» (emakumea, ez
feminista; X2(1)= 54,65). Klase hau emakumeekin lotu zen X2(1)= 6,96, p< 0,05.
Bigarren klaseari dagokionez, «umore kaxkarra» gisa izendatu da eta klusterraren
banaketaren % 32,3 adierazten du. Kluster honetan hilerokoa duten emakumeek
umore aldakor eta bereziki kaxkarra dutelako ideia plazaratzen da: «Nire arrebek
eta nire amak dutena, baina etxeko guztiok aguantatzen duguna. Egun horietan
zehar haien umore txarra, depresioa, suminkortasuna eta tontakeriak aguantatu
behar ditugu. Hauek gauza asko sentituko dituzte, nik ez» (gizona, ez feminista;
X2(1)= 58,32); «Ez dut ezer egiteko gogorik izaten, gosea bakarrik, umore aldakorra
izaten dut eta oso sentikor egoten naiz, edozer esanda errez haserretzen naiz»
(emakumea, feminista; X2(1)= 58,32). Klase hau ideologia ezberdinetako emakume
UZTARO 108, 79-94 87 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
eta gizonek maila berean aipatu zuten, beraz ez zen era esanguratsuan aldagai
askeetariko batekin ere lotu.
Azkenik, laugarren klasea, «zaintzarekiko emozioak» gisa izendatua eta kluster
banaketaren % 18 dena. Klase honetan hilerokoaren zaintza higienikoekin lotutako
sentimenduak agertzen dira, espresuki nazka (X2= 112,9) eta lotsa (X2= 101,2). Hau
da, hilerokoa sentimendu horiekin lotzen da maiztasun batekin burutu beharreko
garbitasun-prozesu bezala deskribatuaz, eta zikina odolarekin lotuaz: «Lotsa,
pena, nazka… odolarekin ez zikintzeko adi ibili behar naiz, tanpoi edo konpresaz
aldatzeko, hilero da kontu bera eta inoiz zikintzen banaiz ba gero lotsa sentitzen
dut, eta min dudanez ibuprofeno pilulak hartzen ditut» (emakumea, ez feminista;
X2(1)= 108,34); «Lehenengo egunetan nahiko nazkagarria izaten da odola guzti hori
eta ez bazara maiz garbitzen usain txarra izaten duzu, norbere zaintza-prozesua
da garbi egoteko» (emakumea, feminista; X2(1)= 95,88). Klase hau emakumeei
X2(1)= 9,43, p< 0,01 eta ez feministei X2(1)= 6,67, p< 0,05 lotu zitzaien.
4.2 Emozio positibo eta negatiboen azterketa sistematikoa
Lehenik eta behin, PANAS eskalaren fidagarritasuna neurtu zen Crombachen
alfaren bidez, eta eskala osoa (Crombachen alfa= 0,86), eskala positiboa
(Crombachen alfa= 0,89) eta eskala negatiboa (Crombachen alfa= 0,85) estatistikoki
fidagarritzat jo ziren.
Maila orokor batean emozio negatiboen batezbestekoa X= 2,06 (dt=0,82) eta
positiboena X= 1,89 (dt=0,70) izan ziren. Halere, emaitza horiek sexu eta ideologia
feministaren aldagaien bidez aztertu nahi izan ziren sakonago.
Emozio negatiboen kasuan, orokorrean ez zen ezberdintasun esanguratsurik
aurkitu emakume eta gizonezkoen artean (t(184)= 1,1; p= 0,3). Emozio positiboen
kasuan, berriz, ezberdintasunak esanguratsuak izan ziren (t(184)= 2,19; p< 0,05),
emakumeek (X= 1,91; dt=0,68) gizonezkoek (X= 1,75; dt=0,82) baino balio altuagoak
lortu zituztelako. Emozioen azterketa sakonagoa burutuaz, zehazki sexuen arteko
ezberdintasun esanguratsuak, honako emozio hauetan agertu ziren, zeinetan
guztietan emakumeek puntuazio altuagoak lortu zituzten: animoan (t(184)= 2,85;
p< 0,005; Xe= 1,88; Xg= 1,28); haserrean (t(184)= 3,00, p< 0,005; Xe= 2,44;
Xg= 1,68), harrotasunean (t(184)= 2,17, p< 0,05; Xe= 2,34; Xg= 1,72) eta suminduran
(t(184)= 2,80, p< 0,05; Xek= 2,58; Xg= 1,80).
Ideologia feministari dagokionez, bai emozio positiboetan (t(184)= –1,93;
p< 0,05) bai emozio negatiboetan (t(184)= 2,53; p< 0,01) ezberdintasun esangura-
tsuak aurkitu ziren feminista kontsideratzen zirenen eta ez zirenen artean. Emozio
positiboetan feministek batez besteko altuagoa lortu zuten (Xf 2,12; Xef= 1,85), eta
negatiboetan, berriz, ez feministek (Xfem= 1,82; Xez_fem= 2,12). Emozioen azterketa
sakonagoa burutuaz, zehazki ideologia feministaren eta ez feministaren arteko ezber-
dintasun esanguratsuak, hainbat emoziotan agertu ziren. Emozio positiboei dago-
kienez, feministek puntuazio altuagoa lortu zuten guztietan: interesa (t(184)= –1,99;
p< 0,05; Xf= 2,80; Xef= 2,39) eta inspirazioa (t(184)= –2,79; p< 0,05; Xf= 1,96;
Xef= 1,41). Emozio negatiboetan, berriz, ez feministek guztietan lortu zuten puntuazio
UZTARO 108, 79-94 88 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
altuagoa: tentsioa (t(184)= 2,05; p< 0,05; Xf= 2,11; Xef= 2,54); atsekabea
(t(184)= 2,43, p< 0,05; Xf= 2,11; Xef= 2,61); izua (t(184)= 2,47; p< 0,05; Xf= 1,28;
Xef= 1,59); haserrea (t(184)= 2,20, p< 0,05; Xf= 2,23; Xef= 2,67) eta ezinegona
(t(184)= 1,97; p< 0,005; Xf= 2,17; Xef= 2,57).
5. Eztabaida
Ikerketa honen helburua gazteek hilerokoa emozionalki nola ulertzen duten
aztertzea izan da. Izan ere, hilerokoaren gizarte-irudikapenak edo berari buruzko
eguneroko pentsamendua uste ideologiko eta testuinguru emozionalen bidez eraikiko
da (Moscovici & Duveen, 2000). Emaitzetan aurkituriko datuek nolabait hilerokoaren
estigmatizazio-prozesu soziala ere azaltzen lagunduko dute honenbestez.
Ikerketak hilerokoaren eraikuntza emozionala bi adarretan banatzen du.
Lehenik, haren eraikuntza negatiboarekin lotutako erantzun emozionala, emozio
negatiboz osatua. Literatura feministak azpimarratzen duenez, hilerokoari lotutako
negatibotasuna aldaketa-ikuspuntu batetik aztertzea beharrezkoa litzateke, prozesu
soziohistorikoen eta jarrera kulturalen ondorio baita (Burrows & Johnson, 2005).
Hasteko, eraketa emozional honen barruan hilerokoa gertakari nazkagarri gisa
definitua da, aurreko ikerketetan bezala, odol-jariatzeari erreferentzia bereziak
eginaz (Martin, 1987; Lee, 1994). Odol-jariatzea duen gorputzak edota hilerokodun
gorputzaren trataerak sarri emakumeen gorputzarekiko irudikapen negatiboa
indartzen du (Laws, 1990). Odola gako garrantzitsua izan ohi da higiene-krisia
delako hilerokoaren definizio-korrontean ere. Hilerokoa, eta bereziki odola, zikin
gisa definitua izanik, berau garbitzea ezinbestekoa baita norbera garbi sentitzeko.
Higiene-krisiaren definizioak lehen begiratuan hilerokoaren ikusmolde tradizionalak
baino aurrerakoiagoa dirudi, hilerokoa ikuspuntu arrazional batetik deskribatzen
duela dirudielako (Whisnant & Zegans, 1975; Costos, Ackerman & Paradis, 2002).
Baina funtsean korronte horrek hilerokoa gertaera lotsagarri gisa lantzen du,
zeinaren aurrean emakumeek zuhurtziaz jokatu behar duten (Williams, 1983; Golub,
1992). Gainera hainbat ikertzailek uste dute hilerokoa higiene-krisi gisa definitzen
dela oraindik gai tabua kontsideratzen delako (Costos, Ackerman & Paradis, 2002).
Beraz, itxuraz aurrerakoia dirudien higiene-krisiaren deskribapenak hein batean
hilerokoaren estigmatizazio sozialean eta tabuan izan ditzake bere erroak, zeren
isilpean gorde beharreko eta ondorioz eremu publikotik urrun mantendu beharreko
gertakari gisa ulertua baita. Ideia horren sostengu, ikerketa honen emaitzek argi
agertu dute higiene-krisian oinarritutako hilerokoaren ulerkuntza irmoki lotzen dela
nazka eta lotsa emozioekin. Hortaz, karga emozional horrek garbi uzten du ez dela
eraikuntza arrazional objektibo soil bat. Gainera, aipagarria da emaitzek diskurtso
hori ideologia ez feministari lotu izana.
Hilerokoa tabu gisa definitzeari dagokionez, emaitzetan ez da aurreko
ikerketetan bezala ekintza konkretu batzuetan parte hartzeko debekurik plazaratu
(Marvan, Ramırez-Esparza, Cortes-Iniestra & Chrisler, 2006). Halere, kasu honetan
hilerokoaren gorputza geldi egon beharreko gorputza delako ideia agertu da, hau
da, hilerokodun gorputza neke eta sufrimenduarekin lotu da bai maila emozionalean
UZTARO 108, 79-94 89 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
bai fisikoan eta, beraz, etxean geldi egotearekin. Aurreko ikerketetan landu izan
den gisara, emozionalki hilerokoari aurre egiteko behar den esfortzuaren irudikapen
negatiboak emakumeak eraman ditzake ekintza aktiboetan parte ez hartzera edo
ekintza horiek murriztera (Burrows & Johnson, 2005). Izan ere, ikerketan ideia
hori emakumeen irudikapenei lotua agertu da, konkretuki norberak bere buruari
inposatutako edo sinetsarazitako premisa gisa. Gainera, irudikapen emozional hori
sufrimenduarekin osatzen da, estigmatizazioa indartuz.
Karga negatiboko adar honekin bukatzeko, baina aurreko ildo berari jarraiki,
hilerokoa emakumeen umore aldakor eta bereziki kaxkarrarekin lotzen da.
Emakumeek zein gizonezkoek plazaratu duten irudikapen horretan emakumeak
desoreka emozionala bizi duten pertsona gisara estigmatizatzen dira. Gainera,
hilerokoa haserrearekin lotzen duen irudikapena maila kualitatiboan bai emakumeen
bai gizonezkoen diskurtsoan agertu da, ideologia edozein izanik. Halere,
aipagarria da maila kuantitatibo sistematikoan haserre emozioa pentsamendu ez
feministarekin lotu izan dela feministarekin baino maila esanguratsuki altuagoan.
Honenbestez, umore kaxkarraren irudikapen hau aurretiaz aipatutako sufrimendu
eta tristeziazkoekin lotuz, hilerokoa duen emakume baten bizipenak, bai maila
emozionalean baita fisikoan ere, hilerokoa ez duen batekin alderatuz gero askoz ere
kaxkarragoa izan beharko lukeela barneratzen da (Koutroulis, 2001).
Bestalde, emaitzen bigarren adarrak hilerokoaren irudikapen emozional
positiboa lantzen du. Ideologia feministarekin lotutako diskurtsoan hilerokoa
harrotasuna, poztasuna edo maitasuna moduko sentimenduekin lotzen da. Gaian
adituek aipatu izan duten bezala, hilerokoari loturiko aldagai positiboen lanketak
estereotipoak kolokan jartzen ditu horren eraikuntzan ondorio potentzial positiboak
aurreikusiaz (Burrows & Johnson, 2005; Choi & McKeown, 1997). Izan ere,
ikertzaileek azpimarratu izan dutenez, hilerokoaren alderdi positiboetariko bat zera
da: emakumeak ahalbidetu ditu hari buruz duten jakintza eta esperientzia gorputzari
lotutako indar gisa erabiltzeko (Lee, 2007).
Bitxia da, bestalde, nola emozionalki positiboagoa den irudikapen hau ere nolabait
garbikuntza-prozesuarekin lotzen den, baina kasu honetan barne-garbikuntza
eta bizitzarekin lotutako prozesu gisa dago irudikatua. Gainera, horri loturik,
hilerokoa batzeko higiene-produktu alternatiboak ere agertu dira parte-hartzaileen
diskurtsoan, bereziki hilerokoaren kopa delakoa. Tanpoi edo konpresen ordezko
hori hilerokoari buruzko tabuak apur ditzakeen produktu gisa definitua eta saldua da,
emakumeak beren hilerokoaren ezagutza areagotzera laguntzen omen baititu odol-
jariatzea, iraupena, etab. argiago ezagutaraziaz eta horri buruzko lotsarik gabeko
komunikazioa ahalbidetuaz.
Emozioen testuingurua eginez, karga emozional positiboa diskurtso feminista-
rekin soilik lotuta agertu izana ere esanguratsua iruditzen zaigu. Are gehiago,
maila kuantitatibo sistematikoagoan ere pentsamendu feminista ez feministarekin
alderatzean feministak esanguratsuki puntuazio altuagoa lortzen zuen emozio
positiboetan eta baxuagoa emozio negatiboetan. Gaiarekiko interesa bera ere
pentsamendu feministak indartzen zuen, eta hura tentsio, atsekabe, izu, haserre
UZTARO 108, 79-94 90 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
edo ezinegonen iturri gisa bizitzea gutxitzen zuen. Hilerokoarekiko onarpen
eta errespetuzko trataera izango da hura esperientzia emozional positibo gisa
eraikitzea baimenduko duen era bakarra. Ondorioz, aldagai hori gako izango da
hilerokoari buruzko barreiadura intergenerazional egokia posible izan dadin; bestela
testuinguru emozional negatiboak arazoak sortuko baititu gaiarekiko komunikazioa
ahalbidetzeko (Burrows & Johnson, 2005).
Sexuaren ikuspuntuari dagokionez, emaitzek bai maila kualitatiboan baita
kuantitatiboan ere adierazi dute hilerokoari lotutako karga emozional positiboagoa
dutela emakumeek gizonek baino. Gaian adituek proposatu izan dute genero-
subjektibotasunaren bidez generoari erroturiko narratiba ezberdinak eraikiak
izan direla hilerokoaren inguruan eta emakumeak menderatzeko erabili nahi izan
direla (Burrows & Johnson, 2005). Kasu honetan, azpimarratu nahiko genuke
emakumeek, edota haietariko batzuek behintzat, diskurtso feministaren bidez beren
burua ahaldundu dutela hilerokoari buruzko aurreiritzi eta aurredefinizioak apurtuaz,
eta hilerokoari lotutako errespetuzko onartze-diskurtso eta testuinguru emozionala
eraikiaz.
Honenbestez, hilerokoak emaitzetan plazaratu duen karga emozionala, positiboa
zein negatiboa, bereziki garrantzitsua da. Izan ere, testuinguru emozionala giltzarri
garrantzitsua da pentsamendu sinbolikoan eta ezinbestekoa da gaiak ulergarri
bihurtzeko (Smith & Joffe, 2012). Honenbestez, emozioak ez lirateke kognizioaren
distortsio gisa ulertu behar, biek, aldagai kognitiboek eta testuinguru emozionalak,
osasun-gaiei buruzko erantzun osatua eta aldi anizkoitzekoa osatzen baitute (Höijer,
2011; Joffe & Lee, 2004).
Hilerokoaren esanahia testuinguru-aldaketek eta irudikapen nahiz praktika
soziokulturalek garatzen duten heinean (Burrows & Johnson, 2005), ikerketa
honek argi utzi du hilerokoari buruzko hezkuntza ikuspuntu feminista batetik
landu beharko litzatekeela. Era horretara testuinguru emozional positibo batean
eraikitako hilerokoaren irudikapen ahaldundua landuko baita, estigmatizazioa
gutxituaz eta emakumeen autoestimu, gorputz-irudi eta osasun sexualarentzako
ondorio positiboak areagotuaz (Johnston-Robledo & Chrisler, 2013). Honenbestez,
hezitzaile, terapeuta eta osasun-arloko langile feministek erronka handia dute
aurrean, hilerokoaren estigma ikuspuntu positibo batetik landu beharko baitute.
Onartu behar da ikerketa honek hainbat muga dituela, bereziki azterketa-laginari
lotutakoak. Nahiz eta ikerketan parte hartu zuten gazteen kopurua onargarria
izan, laginak badu isuri-maila bat, bereziki beren burua feministatzat definitzen
zuten emakumez osaturik baitzegoen. Baliteke lagin konkretu honek hilerokoari
buruzko tabu gutxiago izatea bai eta gaiari buruzko irudikapenean karga emozional
positiboagoa ere. Laginaren ezaugarriak beste batzuk balira, posible litzateke beste
mota bateko emaitzak lortzea. Halere, ikerketa honetan plazaratutako emaitza
interesagarriek berau hilerokoari buruzko estigmatizazioa gutxitzeko ekarpen
baliagarria izatera daramate.
Laburbilduz, hilerokoa emozionalki nola eraikitzen den ulertzea balio erantsiko
lanabesa da pertsonek gertaera hori eguneroko bizitzan nola ulertzen duten
UZTARO 108, 79-94 91 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
erdiesteko. Halaber, emaitzek hilerokoari buruzko hezkuntza-maila psikologiko,
sozial eta osasunezkoan hobeto maneiatzeko ekarpen garrantzitsuak plazaratzen
dituzte.
6. Erreferentziak
Bobel, C. (2006). «”Our revolution has style”: Contemporary menstrual product activists “doing
feminism” in the third wave», Sex Roles, 54(5-6), 331–345
Britton, C.J. (1996): «Learning about “The Curse”: an anthropological perspective on
experiences of menstruation», Women’s Studies International Forum, 19, 645-
653.
Burrows, A. & Johnson, S. (2005): «Girls’ experiences of menarche and menstruation»,
Journal of reproductive and infant psychology, 23(3), 235-249.
Çevirme, A.S.; Çevirme, H.; Karaoğlu, L.; Uğurlu, N. & Korkmaz, Y. (2010): «The perception
of menarche and menstruation among Turkish married women: Attitudes,
experiences, and behaviors», Social Behavior and Personality, 38, 381-394. DOI:
https://doi.org/10.2224/sbp.2010.38.3.381.
Choi, P.Y.L. & Mckeown, S. (1997): «What are young undergraduate women’s qualitative
experiences of the menstrual cycle?», Journal of Psychosomatic Obstetrics and
Gynaecology, 18, 259-265.
Chrisler, J.C. (2008): «The menstrual cycle in a biopsychosocial context», in F.L. Denmark
& M.A. Paludi (ed.), Psychology of women: A handbook of issues and theories,
Praeger, Westport, CT, 400-439.
––––––––––, (2013): «Teaching Taboo Topics: Menstruation, Menopause, and the
Psychology of Women», Psychology of Women Quarterly, 37(1), 128-132. DOI:
10.1177/0361684312471326.
Chrisler, J.C. & Johnston-Robledo, I. (2017): Woman’s embodied self: Feminist perspectives
on identity and image, American Psychological Association, Washington, DC.
Chrisler, J.C. & Zittel, C.B. (1998): «Menarche stories: Reminiscences of college students
from Lithuania, Malaysia, Sudan, and the United States», Health Care for Women
International, 19, 303-312. DOI: https://doi.org/10.1080/073993398246287.
Chrisler, J.C.; Marvan, M.L.; Gorman, J.A. & Rossini, M. (2015): «Body appreciation and
attitudes toward menstruation», Body Image, 12, 78-81. DOI: https://doi.
org/10.1016/j.bodyim.2014.10.003.
Clarke, A.E. & Ruble, D. (1978): «Young adolescents’ beliefs concerning menstruation», Child
Development, 49, 231-234.
Costos, D.; Ackerman, R. & Paradis, L. (2002): «Recollections of menarche: Communication
between mothers and daughters regarding menstruation», Sex Roles, 46, 49-59.
DOI: https://doi.org/10.1023/A:1016037618567.
Dufort, F.; Lemelin, S. & Charron, L. (1998): «Social representations of menstruation,
pregnancy and Menopause: a study of community health care practitioners»,
Journal of Reproductive & Infant Psychology, 16(4), 293-308.
Ernster, V. (1975): «American menstrual expressions», Sex Roles, 1, 3-13.
Fash, B. (2011): «Sex during menstruation:Race, sexual identity, and women’s accounts of
pleasure and disgust», Feminism & Psychology, 21(2), 155-178.
Gannon, L. (1998): «The impact of medical and sexual politics on women’s health», Feminism
and Psychology, 8, 285-302.
Golub, S. (1992): Periods: From menarche to menopause, Sage Publications, Newbury Park,
CA.
UZTARO 108, 79-94 92 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
Grief, E.B. & Ulman, K.J. (1982): «The psychological impact of menarche on early adolescent
females: a review of the literature», Child Development, 53, 1.413-1.430.
Grose, R.G. & Grabe, S. (2014): «Sociocultural attitudes surrounding menstruation and
alternative menstrual products: The explanatory role of self-objectification»,
Health Care for Women International, 35, 677-694. DOI: https://doi.org/10.1080/0
7399332.2014.888721.
Höijer, B. (2011): «Social Representations Theory: A new theory for media research»,
Nordicom Review, 32(2), 3-16.
Johnston-Robledo, I. & Chrisler, J.C. (2013): «The menstrual mark: Menstruation as social
stigma», Sex Roles, 68, 9-18. DOI: https://doi.org/10.1007/s11199-011-0052-z.
Johnston-Robledo, I.; Sheffield, K.; Voigt, J. & Wilcox-Constantine, J. (2007): «Reproductive
shame: Self-objectification and women’s attitudes toward their reproductive
functioning», Women & Health, 46, 25-39. DOI:10.1300/J013v46n01_03.
Joffe, H. (2003): «Risk: From perception to social representation», British Journal of Social
Psychology, 42, 55-73.
Joffe, H. & Elsey, J.W.B. (2014): «Free association in psychology and the grid elaboration
method», Review of General Psychology, 18(3), 173-185. DOI: http://dx.doi.
org/10.1037/gpr0000014.
Joffe, H. & Lee, N.Y.L. (2004): «Social representation of a food risk: The Hong Kong
avian bird flu epidemic», Journal of Health Psychology, 9, 517-533. DOI:
10.1177/1359105304044036.
Kissling, E.A. (1996): «Bleeding out loud: communication about menstruation», Feminism and
Psychology, 6, 481-504.
––––––––––, (2006). Capitalizing on the curse: The business of menstruation, Lynne Rienner,
Boulder, CO.
Klein, O. & Licata, L. (2003): «When group representations serve social change: The speeches
of Patrice Lumumba during the Congolese decolonization», British Journal of
social Psychology, 42, 571-593.
Koff, E. & Rierdan, J. (1996): «Premenarcheal expectations and postmenarcheal experiences
of positive and negative menstrual related changes», Journal of Adolescent
Health, 18, 286-291.
Koff, E.; Rierdan, J. & Jacobson, S. (1981): «The personal and interpersonal significance of
menarche», Journal of the American Academy of Child Psychiatry, 20, 148-158.
Koff, E.; Rierdan, J. & Stubbs, M.L. (1990): «Conceptions and misconceptions of the menstrual
cycle», Women & Health, 16, 119-136.
Koutroulis, G. (2001): «Soiled identity: memory-work narratives of menstruation», Health: An
Interdisciplinary Journal for the Social Study of Health, Illness and Medicine, 5,
197-205.
Kowalski, R.M. & Chapple, T. (2000): «The social stigma of menstruation: Fact or
fiction?», Psychology of Women Quarterly, 24(1), 74-80. DOI: https://doi.
org/10.1111/j.1471-6402.2000.tb01023.x.
Lahlou, S. (1996): «A method to extract social representations from linguistic corpora»,
Japanese Journal of Experimental Social Psychology, 35(3), 278-291.
Laws, S. (1990): Issues of blood: The politics of menstruation, Macmillan, Londres.
Lee, J. (1994): «Menarche and the heterosexualization of the female body», Gender and
Society, 8, 343-362.
––––––––––, (2007): «Girls in Power: Gender, Body, and Menstruation in Adolescence», in
L. Fingerson (ed.), Journal of Marriage and Family, 69, 272-273. DOI:10.1111/
j.1741-3737.2006.00360.x.
UZTARO 108, 79-94 93 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
Lovering, K.M. (1995): «The bleeding body: adolescents talk about menstruation», in
S. Wilkinson & C. Kitzinger (ed.), Feminism and discourse: psychological
perspectives, Sage, Londres, 10-31.
Martin, E. (1987): The woman in the body, Beacon Press, Boston.
Marván, M.L.; Chrisler, J.C.; Gorman, J.A. & Barney, A.(2017): «The meaning of menarche: A
cross-cultural semantic network analysis», Health Care for Women International,
38(9), 971-982. DOI: 10.1080/07399332.2017.1338706.
Marván, M.L.; Ramírez-Esparza, D.; Cortés-Iniestra, S. & Chrisler, J.C. (2006): «Development
of a new scale to measure beliefs about and attitudes toward menstruation (BATM):
Data from Mexico and the United States», Health Care for Women International,
27(5), 453-473. DOI: https://doi.org/10.1080/07399330600629658.
Marvan, M.L.; Vazquez-Toboada, R. & Chrisler, J.C. (2014): «Ambivalent sexism, attitudes
towards menstruation and menstrual cycle-related symptoms», International
Journal of Psychology, 49(4), 280-287. DOI: 10.1002/ijop.12028.
Morgen, S. (2000). Into our own hands: The women’s health movement in the United States,
1969-1990, New Brunswick, NJ, Rutgers.
Moscovici, S. (1984): «The phenomenon of social representations», in R.M. Farr & S.
Moscovici (ed.), Social Representations, Cambridge University Press, Cambrige,
3-71.
Moscovici, S. & Duveen, G. (2000): Social Representations. Explorations in social psychology,
Polity Press, Cambridge.
Moore, S.M. (1995): «Girls’ understanding and social constructions of menarche», Journal of
Adolescence, 18, 87-104.
Oxley, T. (1998): «Menstrual management: An exploratory study», Feminism & Psychology,
8, 185-191. DOI: https://doi.org/10.1177/095935359800800205.
Patterson, A. (2014): «The social construction and resistance of menstruation as a public
spectacle», in D.N. Farris, M.A. Davis, & R.C. D’Lane (ed.), Illuminating how
identities, stereotypes and inequalities matter through gender studies, Springer,
Herbehereak, 91-108.
Pereira de Sá, C.P. (1996): Núcleo central das representaçoes sociais [Central core of social
representations], Vozes, Petrópolis, Brasil.
Prendergast, S. (1989): «Girls’ experience of menstruation in school», in L. Holly (ed.), Girls
and sexuality: teaching and learning, Open University Press, Milton Keynes, 85-
108.
Reinert, M. (1983): «Une méthode de classification descendante hiérarchique: application à
l’analyse lexicale par contexte [A method of descending hierarchical classification:
application to the lexical analysis context]», Les cahiers de l’analyse des données,
8(2), 187-198.
––––––––––, (1990): «Alceste, une méthode d’analyse des données textuelles. Application
au texte ‘Aurélia’ de Gérard de Nerval [Alceste, a method for analyzing textual
data. Applying to the text ‘Aurelia’ of Gérard de Nerval]», Bulletin de Méthodologie
Sociologique, 26(1), 25-54. DOI:10.1177/075910639002600103.
––––––––––, (1996): Alceste (Version 3.0), Images, Tolosa.
Rembeck, G.I.; Moller, M. & Gunnarsson, R.K. (2006): «Attitudes and feelings towards
menstruation and womanhood in girls at menarche», Acta Pædiatrica, 95, 707-
714.
Sandín, B.; Chorot, P.; Lostao, L.; Joiner, T.E.; Santed, M.A. & Valiente R.M. (1999):
«Escalas panas de afecto positivo y negativo: validación factorial y convergencia
transcultural», Psicothema, 11(1), 37-57.
UZTARO 108, 79-94 94 Bilbo, 2019ko urtarrila-martxoa
Schooler, D.; Ward, M.L.; Merriwether, A. & Caruthers, A.S. (2005): «Cycles of shame:
Menstrual shame, body shame, and sexual decision-making», Journal of Sex
Research, 42, 324-334. DOI:10.1080/00224490509552288.
Smith, N. & Joffe, H. (2012): «How the public engages with global warming: A social
representations approach», Public Understanding of Science, 0(0), 1-17.
DOI:10.1177/0963662512440913.
Spadaro, G.; D’Elia, S.R.G. & Mosso, C.O. (2017): «Menstrual Knowledge and Taboo TV
Commercials: Effects on Self-Objectification among Italian and Swedish Women»,
Sex Roles, 78, 685-696. DOI: https://doi.org/10.1007/s11199-017-0825-0.
Stubbs, M.L. & Costos, D. (2004): «Negative Attitudes Toward Menstruation: Implications for
Disconnection Within Girls and Between Women», Women & Therapy, 27(2-4),
37-54. DOI: https://doi.org/10.1300/J015v27n03_04.
Thuren, B.M.(1994). «Opening doors and getting rid of shame: Experiences of first menstruation
in Valencia, Spain», Women’s Studies International Forum, 17, 217-228.
Ussher, J.M. (1989): The psychology of the female body, Routledge, Londres.
Vizeu, B. & Bousfield, A.B. (2009): «Social representation, risk behaviours and AIDS», The
Spanish Journal of Psychology, 12(2), 565-575.
Wagner, W. (1997): Word Association in Questionnaires. A practical guide to design and
analysis (Papers in Social Research Methods:Qualitative Series), University of
Linz, Linz, Austria.
Watson, D.; Clark, L.A. & Tellegen, A. (1988a): «Development and validation of brief measures
of positive and negative affect: The PANAS scales», Journal of Personality and
Social Psychology, 54, 1.063-1.070.
Whisnant, L. & Zegans, L. (1975): «A study of attitudes toward menarche in white middle-
class American adolescent girls», The American Journal of Psychiatry, 132(8),
809-814. DOI: https://doi.org/10.1176/ajp.132.8.809.
Williams, L.R. (1983): «Beliefs and attitudes of young girls regarding menstruation», in S.
Golub (ed.), Menarche: The transition from girl to woman, Lexington Books,
Lexington, 139-148.
Woods, N.F., Dery, G.K. & Most, A. (1983): «Recollections of menarche, current menstrual
attitudes, and perimenstrual symptoms», in S. Golub (ed.), Menarche: The
transition from girl to woman, Lexington Books, Lexington, MA, 87-98.
ResearchGate has not been able to resolve any citations for this publication.
Article
Full-text available
This article traces the history of free association in psychoanalysis, cognitive psychology, and social psychology and builds on these traditions to develop a novel research method for eliciting how people think and feel about social and personal issues. These range from climate change to pandemics, from earthquakes to urban living. The method, termed the grid elaboration method (GEM), is distinctive in tapping the naturalistic thoughts and feelings that people hold in relation to such issues. It provides an instrument that elicits ecologically valid material that minimizes the interference of the investigator's perspective. A further aspect of the method is that it taps chains of association that are often emotive and implicit in nature, in keeping with current trends in psychological research. These facets are elaborated in this article, with reference to an exploration of the history of free association methodologies in psychology. The efficacy of the method is demonstrated using examples drawn from recent empirical work utilizing the GEM in a variety of domains. The method is evaluated, with areas for future exploration elucidated.
Article
Full-text available
Menstruation is an important function of the female body, yet it has rarely been included in research on body image. As women's attitudes toward menstruation are so often negative, this study was designed to examine whether women with positive body image would have more positive attitudes toward menstruation. Seventy-two American women, ages 18-45 years, were recruited online to complete the Body Appreciation Scale (Avalos et al., 2005) and the Beliefs about and Attitudes toward Menstruation Scale (Marván et al., 2006) and to answer some questions about their interest in menstrual suppression. Linear regressions showed that higher scores on body appreciation predicted more positive attitudes toward and beliefs about menstruation, but were not related to interest in menstrual suppression. Our findings may be useful in designing interventions to increase women's comfort with their bodies and bodily functions. Copyright © 2014 Elsevier Ltd. All rights reserved.
Article
Full-text available
In this article, we draw from a body of research in the last 20 years, our own included, to suggest a framework for thinking about how attitudes toward and experience with menstruation contribute to girls' and women's notions of whatitmeans to be female, to be awoman. Building on the current relational framing of psychotherapy, that a client's conception of herself is tied to her efforts to connect with others, we argue that negative attitudes toward menstruation can cause females to be “disconnected” from one another. Taking a life span perspective, we discuss how adolescent girls receive mixed messages about menstruation, how college women reflect negative attitudes about menstruation, and how adult women's differing experiences with menstruation can lead to disconnection between women. Specifically, we find that negative attitudes toward menstruation can result in mother-daughter disconnection and put women at odds with one another with regard to how to manage menstrual distress, PMS, and menopause. We suggest that a biopsychosocial exploration of menstruation in feminist therapy is warranted and that mental health professionals can benefit from using such a framework as they seek to understand the presenting difficulties of female clients.
Article
"In Into Our Own Hands, Sandra Morgen shows us, not just how the women's health movement started, but how it weathered adversity. This book is important reading for everyone who cares about the future of women's health as defined by women themselves." --Cynthia A. Pearson, executive director, National Women's Health Network "This is an analytically sophisticated and engaging contribution to our understanding of the feminist health movement."--Karen Brodkin, professor of anthropology and women's studies, UCLA Recent history has witnessed a revolution in women's health care. Beginning in the late 1960s, women in communities across the United States challenged medical and male control over women's health. Few people today realize the extent to which these grassroots efforts shifted power and responsibility from the medical establishment into women's own hands as health care consumers, providers, and advocates. Into Our Own Hands traces the women's health care movement in the United States. Richly documented, this study is based on more than a decade of research, including interviews with leading activists; documentary material from feminist health clinics and advocacy organizations; a survey of women's health movement organizations in the early 1990s; and ethnographic fieldwork. Sandra Morgen focuses on the clinics born from this movement, as well as how the movement's encounters with organized medicine, the state, and ascendant neoconservative and neoliberal political forces in the 1970s to the 1980s shaped the confrontations and accomplishments in women's health care. The book also explores the impact of political struggles over race and class within the movement organizations.
Article
Abstract We extend objectification theory research to consider the relationship between self-objectification and attitudes toward an alternative menstrual product in a diverse sample of female undergraduates from the United States (N = 151). We use a survey design to investigate attitudes toward one's menstruation as a potential mechanism that may explain this relationship. Reactions to an alternative menstrual product were predominantly negative, supporting prior research on stigma and shame surrounding menstruation. Exploratory structural equation modeling revealed attitudes toward one's menstruation mediated the relationship between self-objectification and participants' reactions to an alternative menstrual product. Implications for women's health are discussed.
Article
While much research has addressed negativity surrounding women’s menstruation, surprisingly little research has interrogated the relationship between menstruation and sexuality. This study used inductive thematic analysis of qualitative interviews with 40 women across a range of age, race and sexual orientation backgrounds to examine women’s experiences with sex during menstruation. Results showed that, while 25 women described negative reactions — and two described neutral reactions — 13 women described positive reactions to menstrual sex. Negative responses cohered around four themes: women’s discomfort and physical labor to clean ‘messes’, overt partner discomfort, negative self-perception and emotional labor to manage partner’s disgust. Positive responses cohered around two themes: physical and emotional pleasure from sex while menstruating, and rebellion against anti-menstrual attitudes. Notable race and sexual identity differences appeared, as white women and bisexual or lesbian-identified women described positive feelings about menstrual sex more than women of color or heterosexual women. Bisexual women with male partners described more positive reactions to menstrual sex than did heterosexual women with male partners, implying that heterosexual identity related to negative menstrual sex attitudes more than heterosexual behavior. Those with positive menstrual sex attitudes also enjoyed masturbation more than others. Implications for sexual identity and racial identity informing body practices, partner choice affecting women’s body affirmation, and women’s resistance against common cultural ideas about women’s bodies as ‘disgusting’ were addressed.